1980ko Neguko Olinpiar Jokoak
1980ko Neguko Olinpiar Jokoak, bigarren aldiz, Lake Placid hiri estatubatuarrean ospatu ziren, 1932an bezala. Honela, Sankt-Moritz eta Innsbruckekin batera, Neguko Olinpiar Jokoen bi edizio antolatu zituen hirugarren hiria bihurtu zen. Hau, Neguko Olinpiar Jokoen XIII. edizioa izan zen. Bertan, 1.072 kirolarik parte hartu zuten, 37 herrialde, 6 kirol eta 38 probatan ordezkatuz.
1980ko Neguko Olinpiar Jokoak | |
---|---|
Mota | Neguko Olinpiar Jokoak |
Denbora-tarte | 1980ko otsailaren 14a - 1980ko otsailaren 23a |
Data | 1980ko otsaila |
Edizio zenbakia | 13 |
← 1976
1984 → | |
Kokaleku | Lake Placid |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Partehartzaile kopuru | 37 1.072 |
Maskota | Roni (en) |
Kirola | negu-kirol |
Beste batzuk | |
Kirol proba olinpiko | 38 |
Osatuta | |
ice hockey at the 1980 Winter Olympics (en) bobsleigh at the 1980 Winter Olympics (en) speed skating at the 1980 Winter Olympics (en) luge at the 1980 Winter Olympics (en) Nordic combined at the 1980 Winter Olympics (en) alpine skiing at the 1980 Winter Olympics (en) cross-country skiing at the 1980 Winter Olympics (en) ski jumping at the 1980 Winter Olympics (en) biathlon at the 1980 Winter Olympics (en) Nordic skiing at the 1980 Winter Olympics (en) figure skating at the 1980 Winter Olympics (en) | |
Webgune | olympics.com… |
Dominak
aldatuPostua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Sobietar Batasuna | 10 | 6 | 6 | 22 |
2 | Alemaniako Errepublika Demokratikoa | 9 | 7 | 7 | 23 |
3 | AEB | 6 | 4 | 2 | 12 |
4 | Austria | 3 | 2 | 2 | 7 |
5 | Suedia | 3 | 0 | 1 | 4 |
6 | Liechtenstein | 2 | 2 | 0 | 4 |
7 | Finlandia | 1 | 5 | 3 | 9 |
8 | Norvegia | 1 | 3 | 6 | 10 |
9 | Herbehereak | 1 | 2 | 1 | 4 |
10 | Suitza | 1 | 1 | 3 | 5 |
Kirolari garrantzitsuak
aldatu- Eric Heiden: 5 urrezko domina irabazi zituen abiadura irristaketan.
- Suediako Ingemar Stenmarkek, eski alpetarreko eslalom eta eslalom erraldoi probak irabazi zituen gizonezkoetan.
- Liechtensteingo Hanni Wenzelek, beste hainbeste egin zuen emakumezkoetan.
- Ekialdeko Alemaniako Ulrich Wehlingek gizonezkoetan eta SESBeko Irina Rodninak emakumezkoetan, konbinatu nordikoa irabazi zuten.
- Aleksandr Tikhonovek, bere laugarren urrezko domina irabazi zuen biatloiko erreleboetako proban.
- Nikolay Zimyatovek, hiru urre irabazi zituen eskiko cross-country proban.
- Robin Cousins britainiarrak irabazi zuen urrea gizonezkoen irristaketa artistikoan.
- Izotz hockeyan AEBek lortu zuten urrea, jokalari unibertsitarioz jositako talde batekin, dominengatik jokatzerako orduan, SESB eta Finlandia garaituz. Hau, Miraria Izotzean deitu zuten AEBetako egunkarietan. Honi buruzko film bat egin zen, Miracle izenekoa, 2004an.
- Lehiaketetan, elur artifiziala erabili zen lehen aldia izan zen.
Maskotak
aldatuRoni eta Ronny, mapatxeak.
Aurrekoa 1976ko Innsbruckeko Neguko Olinpiar Jokoak |
Aro Modernoko Neguko XIII. Olinpiar Jokoak 1980 |
Ondorengoa 1984ko Sarajevoko Neguko Olinpiar Jokoak |