1960ko Neguko Olinpiar Jokoak

1960ko Neguko Olinpiar Jokoak AEBetako Kaliforniako Squaw Valley hirian ospatu ziren. Neguko Olinpiar Jokoen VIII. edizioa izan zen, eta AEBetan antolatutako laugarren Olinpiar Jokoak, 1904ko San Luisekoak eta 1932ko Los Angelesko Udakoak eta Lake Placideko Negukoen ondoren.

1960ko Neguko Olinpiar Jokoak
Irudia
Map
MotaNeguko Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte1960ko otsailaren 18a - 1960ko otsailaren 28a
Data1960ko otsaila
Edizio zenbakia8
1956
1964
KokalekuPalisades Tahoe (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Partehartzaile kopuru30
665
Kirolanegu-kirol
Beste batzuk
Kirol proba olinpiko27
Osatuta

Webguneolympics.com…

Dominak aldatu

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1   Sobietar Batasuna 7 5 9 21
2   Alemania 4 3 1 8
3   AEB 3 4 3 10
4   Norvegia 3 3 0 6
5   Suedia 3 2 2 7
6   Finlandia 2 3 3 8
7   Kanada 2 1 1 4
8   Suitza 2 0 0 2
9   Austria 1 2 3 6
10   Frantzia 1 0 2 3

Gertaerak aldatu

  • Yevgeny Grishin, SESBekoa, izotz gaineko abiadura-patinajeko 500 metroko probaren garailea izan zen, eta beste hainbeste egin zuen 1.500 metrokoan, Roald Aasekin batera.
  • Lidia Skoblikova, hau ere SESBekoa, abiadura irristaketako 1500 eta 3.000 metroko probatako garailea izan zen.
  • Jean Vuarnet frantziarrak lortu zuen eski alpetarreko jaitsierako probako urrezko domina. Gainera, metalezko eskiekin parte hartu eta irabazi zuen lehen eskialaria izan zen.
  • Anne Heggtveit, Kanadakoa, emakumezkoen eslalom probako garailea izan zen.
  • Biatlonean, Suediako Klas Lestanderrek, hamabortzgarren denborarik hoberena lortu zuen 20 kilometroko lasterketaren ondoren, baina akatsgabea izan zen errifle tiraketako zatian, honela, biatloiko lehen txapeldun olinpikoa bihurtu zelarik.
  • Penny Pitou, AEBetakoak, emakumezkoen jaitsiera eta eslalom erraldoi probetako zilarrezko dominak irabazi zituen.
  • Veikko Hakulinen cross-country eskiatzaile finlandiarra, Squaw Valleyko joko hauetan, hiru domina aldarrikatu zituen kirolari bakarra izan zen (orotara zazpi lortzeko). 40 kilometro erreleboetako proban metro bategatik, esprintean 20 segundo beranduago iritsi zen.
  • 1980ko Izotzeko Mirariaren seinaleak emanez, txikitzat hartzen zen AEBetako izotz hockey taldeak, Kanadakoa garaitu zuen, urrea irabazteko faboritotzat hartzen zena, baita Gerra Hotzeko etsai zen SESB eta Txekoslovakia ere, finalean, honela urrezko domina irabaziz.
  • IBM 305 RAMAC IBMren ordenagailu aurreratua, datu prozesatze elektronikoak emateko erabili zen, lehen aldiz Olinpiar Joko Batzuetan.
  • Carol Heiss izotz gaineko patinaje artistikoko kirolaria (ondoren proba horretan urrezko domina lortu zuena) izan zen kirolari guztien izenean zina egin zuena. Neguko Olinpiar Jokoei dagokienez, kirolarien izenean zin olinpikoa egin zuen lehen emakumea izan zen.


Aurrekoa
1956ko Cortina d'Ampezzoko Neguko Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Neguko VIII. Olinpiar Jokoak
1960
Ondorengoa
1964ko Innsbruckeko Neguko Olinpiar Jokoak

Kanpo estekak aldatu