Jaitsiera eski alpetarretako lehiaketa-modalitatea da, malda gogorrak eta gorabehera ugari dituen ibilbidean zehar abiadura handian jaistean datzana.[1] 1921ean, Arnold Lunnek Britainia Handiko eski txapelketa nazionaletarako jaitsieraren araudia garatu zuen.

Andrej Šporn esloveniarra posizio aerodinako bat eginez, Vancouverreko Joko Olinpikoak.
Artikulu hau eski-modalitateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «jaitsiera».

Nazioarteko Eski Federazioaren "Nazioarteko Eski Lehiaketa Arauen" arabera, jaitsierak "teknika, adore, abiadura, arrisku, egoera fisiko eta judizioko sei osagaiak" nabarmentzen ditu.[2]

Jaitsierak alpeetar lehiaketek izan ditzaketen abiadura handiekin eta arrisku handiekin lotura du. Nazioarteko lehiaketa bateko parte-hartzaileek orduko 130 kilometroko abiadura gaindituko dute, eta lehiaketa batzuetan 150 kilometro orduko abiadura gainditu dezakete.[3]

Horregatik, garrantzitsua da atletek beren gorputza aerodinamikoki eraginkorra den posizio batean hartzea, airearen erresistentzia-indarrak minimizatzeko eta abiadura handitzeko.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Neguko Kirolak Hiztegia] [2018]
  2. (Ingelesez) International Ski Federation. (2016ko uztaila). (pdf) The International Ski Competition Rules (ICR). Cancun: Fédération Internationale de Ski (FIS), 83 or..
  3. (Ingelesez) «Canadian Ski Racers Train in Wind Tunnel» First Tracks!! Online Ski Magazine 2011-10-11.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.