1948ko Neguko Olinpiar Jokoak

1948ko Neguko Olinpiar Jokoak, Neguko Olinpiar Jokoen V. edizioa izan zen, 1940 eta 1944koak, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, bertan behera utzi eta ezeztatuak izan ondoren. Neguko Olinpiar Jokoen kasuan, lehen aldiz errepikatzen zen egoitza, Sankt-Moritz, (beste bi aldiz gertatuko zen 28 eta 32 urte beranduago, Innsbruck eta Lake Placidekin.) Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Neguko Olinpiar Jokoak Suitzan berrabiarazi ziren, 1928an jada ospatu ziren tokian.

1948ko Neguko Olinpiar Jokoak
Map
MotaNeguko Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte1948ko urtarrilaren 30a - 1948ko otsailaren 8a
Data1948
Edizio zenbakia5
1944
1952
KokalekuSankt Moritz
HerrialdeaSuitza
Partehartzaile kopuru28
669
Parte-hartzaileak
Kirolanegu-kirol
Beste batzuk
Kirol proba olinpiko22
Osatuta

Webguneolympics.com…

Dominak aldatu

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1   Norvegia 4 3 3 10
  Suedia 4 3 3 10
3   Suitza 3 4 3 10
4   AEB 3 4 2 9
5   Frantzia 2 1 2 5
6   Kanada 2 0 1 3
7   Austria 1 3 4 8
8   Finlandia 1 3 2 6
9   Belgika 1 1 0 2
10   Italia 1 0 0 1

Gertaerak aldatu

  • Alemania eta Japonia ez ziren Jokoetan onartuak.
  • Izotz hockeya, polemikaren erdian egon zen. AEBek bi hockey talde bidali zituzten, askok, Nazioarteko Batzorde Olinpikoa, amerikarrei mesedetzeaz salatzea eragin zuena. Ondorioz, hockeyko lehiaketa bertan behera utzia izan zen. Nazioarteko Batzorde Olinpikoak ondoren, berrabiaraztea erabaki zuen, baina estatubatuarrak kanpoan utziz.
  • Henri Oreiller eskialari frantziarra, joko hauetan domina gehien lortu zituen kirolaria izan zen. Bi urrezko domina eta brontzezko bat lortu zituen. Aldi berean, Neguko Olinpiar Jokoetan urrezko domina bat lortu zuen lehen kirolari frantziarra ere izan zen.
  • Bigarren Mundu Gerra gertatu izan ez balitz, joko hauek, VII zenbakia eramango zuten, baina, gertatu zenez, eta, horren ondorioz, 1940ko Garmisch-Partenkirchenekoak eta 1944ko Cortina d'Ampezzokoak jokatu ez zirenez, zenbakia ez da aldatzen, eta sekula jokatu ez balira bezala (hala denez) jarraitzen da. Beraz, Sankt-Moritzeko Joko hauek V. zenbakia eraman zuten.


Aurrekoa
1944ko Cortina d'Ampezzoko Neguko Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Neguko V. Olinpiar Jokoak
1948
Ondorengoa
1952ko Osloko Neguko Olinpiar Jokoak

Kanpo estekak aldatu