1936ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 24. edizioa izan zen. 1936ko maiatzak 16 eta ekainak 7 artean ospatu zen 3766 kilometroko ibilbidea eginez 19 etapatan banatuta, horietako bi bikoitzak, garaileak batez beste 31,279 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.
89 txirrindularik hasi zuten proba eta 45ek amaitu zuten.
Gino Bartali, hiru etapa eta mendiko sailkapena irabazi zituena, izan zen edizio honetako garailea, korritutako etapa gehienen garaipenak Raffaele di Paco eta Giuseppe Olmoren artean banatuz, lehenak bost eta bigarrenak hamar lortuz.