1935eko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 23. edizioa izan zen. 1935eko maiatzak 18 eta ekainak 9 artean ospatu zen, 3577 kilometroko ibilbidea eginez 18 etapatan banatuta, horietako bi bikoitzak, garaileak batez beste 31,363 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.
102 txirrindularik hasi zuten proba eta 62k amaitu zuten.
Vasco Bergamaschi, hamar etapa irabazi zituena, izan zen Giro hau irabazi zuena, Giuseppe Martano eta Giuseppe Olmoren aurretik. Gino Bartalik, 21 urterekin lehen aldiz Italiako Giroan parte hartu zuena eta Martanoren laguntzaile bezala aritu zena, etapa garaipen bat eta mendiko sailkapena lortu zituen.