Jesusen Lagundiaren 1767ko kanporaketa
Jesusen Lagundiaren 1767ko kanporaketa Espainiako Erresumatik, Campomanes kondeak eragin zuen. Hori egiteko kargu nagusia Esquilacheren aurkako matxinada piztea jesuiteei leporatzea izan zen. Sei urte geroago Karlos III.a Espainiakoak Klemente XIV.a aitasantuak Lagundia ezabatzeko agindua ematea lortu zuen. Izan ere, 1814an berriro ere Espainiako monarkian onartuak izan ziren. Monarkiaren kontzeptua azpimarratu behar da zeren eta kanporatzea ez baitzen bakarrik Penintsulan eman, Espainiako kolonietan ere bai. Tartean ere Hego Euskal Herritik ere kanporatu zituzten; Ipar Euskal Herritik, beste afera medio, 1762an kanporatu zituzten. Jesusen Lagundia Espainiatik beste bi alditan kanporatuak izan ziren: 1835an, Maria Kristina Borboikoa erregentzian, eta 1932an, Espainiako Bigarren Errepublikarekin.
Jesusen Lagundiaren 1767ko kanporaketa | |
---|---|
Mota | dekretu gertaera |
Data | 1767 |
Egile | Karlos III.a Espainiakoa |
Herrialdea | Espainia eta Espainiar Inperioa |
Esquilacheren aurkako matxinada
aldatu1766an, Karlos III.a Espainiakoa errege zela, Madrilen egindako matxinada izan zen. Gutxi gorabehera 40.000 lagun matxinatu zirela kalkulatu da. Finantzetako idazkari Leopoldo Esquilachek bultzatuta, madrildarren janzkerari buruzko lege bat onartu zen, eta horrek piztu zuen matxinada; Kapa luzea eta hego zabaleko kapela aldatzeko legea egin zuten eta, horien ordez, kapa laburragoa eta hiru puntako kapela erabiltzeko agindua ezarri zuten, gaizkileak ezagutzeko oztopo zelakoan. Hala ere, benetako kausak bestelakoak izan ziren: gosea, lehengaien prezio altuak eta Karlos III.ak ekarritako ministro atzerritarrari herritarrek zioten mesfidantza. Esquilacheko markesa erbesteratzean amaitu zen matxinada.
Matxinada Madrildik kanpo, Penintsulako beste lurraldetan jarraipen handia izan zuen: Zaragozan, Elxen, Crevillenten... Euskal Herriaren ikuspuntutik, mugimendua Gipuzkoan eragin handia izan zuen. 1766ko matxinadahau zerealen salneurria eta merkatariek biltegian zuten zereala saldu nahi ezak sortutako gatazka izan zen.
Prozesua
aldatuGaztelako Kontseiluaren fiskala zen Pedro Rodríguez de Campomanes, jesuiten aurkako politikari ezaguna, Esquilacheren aurkako matxinada bultzatzu zutenen izenak jakiteko ezkutuko ikerketa bat egiteko enkargua jaso zuen.[1] Campomanesek berehala Jesusen Lagundia susmopean jarri zuen; hori justifikatzeko jesuita batzuen parte hartzea mugimenduan erabili zuen. Horrela lurralde desberdinetatik informazio joan zen biltzen. Antza, proba horiek ez ziren oso modu garbiz jaso eta, sarritan, nahikoa zen zurrumurruak biltzea jesuiten aurkako probak moduan erabiltzeko.[2]
Dokumentazio horrekin, dirudienez, bakarrik pertsona zehatzen aurkako probak zeuden baina, hala ere, Campomanesek irizpen baten bidez, matxinadaren ardura nagusia Lagundiaren gainean jarri zuen. Irizpena 1767ko urtarrilean Gaztelako Kontseiluan aurkeztu zuen; horretan Lagundiari gobernu-forma aldatzeko helburuarekin matxinaden ardura adierazten zuen. Horrekin batera aurreko azken bi mendeetan jesuiten aurka erabilitako topikoak bildu zituen ere bai: tiranizidioren justifikazioa, haien moral laxoa, botere eta aberastasun gehiago eskuratzeko aurrera eramaten zuten politika, Ameriketako jesuiten misioak...
Gaztelako Kontseiluaren presidentea Arandako kondea zen. Honek batzar berezia deitu zuen bertan kontsulta bat egiteko; deialdian probatutzat ematen zuen Campomanesen txosteneko informazio guztia. Batzar horretan ordenaren kanporatzea proposatu zuen. Karlos III.a Espainiakoak, bestetik, batzar berezi bat ere deitu zuen; horretan Albako dukea zen presidentea eta lau estatu-idazkari zeuden: Jerónimo Grimaldi, Juan Gregorio de Muniain, Miguel Muzkitz eta Manuel de Roda y Arrieta. Batzar berri horrek kanporatzeko erabakia berretsi zuen eta, gehiago oraindik, erregeari zergatiaren inguruko arrazoiak ez emateko aholkatu zion. Erregeak proposamena onartu zuen Pragmatika zigorraren bidez (Pragmatica Sanción gaztelaniaz). 1767ko martxoan zehar Arandako kondeak erabakia praktikan jartzeko prestaketa guztiak egin zituen, ezkutupean. Apirilaren bian militarrak jesuiten 146 etxetara joan ziren kanporaketaren agindua azaltzeko. Espainatik 2641 jesuita kanporatu zituzten; Ameriketako kolonietatik 2630. Kanporatutako lehenbabizikoak Korsikan aurkitu zuten babesa; gero, asko eta asko Aita Santuen Lurraldean bukatu ziren, Klemente XIII.aren protestak eraginez. [2][3]
Behin kanporaketa egina, erregeak eliz-autoritateen onespena eskatu zuen. Horretarako 56 apezpikuei gutun bat bidali zien; horietatik bakarrik sei apezpikuk aurkako jarrera erakutsi zuten eta bostek ez zuten erantzun. Gainontzekoek, modu batez edo bestez, neurria onartu zuten.
Kanporatzearen zergatiak
aldatuCampomanes fiskalaren Irizpidearen aurkikuntza garbi utzi du aferaren zergatia erlijiosoa ez zela izan. Horri esker orain arte zabaldutako bi hipotesi nagusiak baztertuta gelditu dira. Hauek ziren bi tesi horiek:
- Ikuspuntu liberala: Jesusen Lagunidak fanatismoaren ordezkaria zen eta ordena kanporatzeak, nolabait, Argien garaipena suposatu zuen.
- Ikuspuntu kontserbadorea: Marcelino Menéndez Pelayok planteatuta, horren arabera jesuiten aurkako konspirazioa zegoen. Konspirazio horretan elementu desberdinak zeuden: jansenismoaren ordezkariak, intelektual ilustratuak, parlamentariak, iraskale laikoak eta unibertsitateak.
Aipatutako dokumentuan, aldiz, beste argudio hauek agertzen ziren: -Esquilacheren aurkako matxinadaren antolaketa -Portugalgo eta Frantziako jesuiten aurkako politikak -Erregearen absolutismoak, Jaungoikoak emandako eskumenean oinarrituta, jesuiten erreibindikatzen omen zuten populismoan arrisku handia ikusten zuen -Interes ekonomikoak -Interes politikak: Jesusen Lagundian erregearen aurkako jarrera ikusten zuten -Erregearen eskumenak zalantzan jartzea
Hauek guztiak kanporatzea burutezeko argudio batzuk izan daitezke. [4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.unprofesor.com/ciencias-sociales/la-expulsion-de-los-jesuitas-de-espana-en-1767-resumen-2289.html[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b https://www.abc.es/espana/20150115/abci-expulsion-jesuitas-carlos-201501142023.html
- ↑ http://www.cervantesvirtual.com/portales/expulsion_jesuitas/expulsion_espana/
- ↑ Mestre, Antonio; Pérez García, Pablo (2004). «La cultura en el siglo XVIII español». Luis Gil Fernández eta beste egile batzuk. La cultura española en la Edad Moderna. Historia de España XV. Madril: Istmo. ISBN 84-7090-444-2.