Zone À Défendre

Helburu politikoa duen okupazio gunea

Zone à Défendre (ZAD) neologismo militanteak,[1] helburu politikoa duten okupazio guneak izendatzeko erabiltzen da, batez ere landa guneetan eginak, lurraldearen antolakuntza planei aurre egiteko, kutsu anarkista nabarmenarekin.[2][3] Kontzeptua 2010 hamarkadan sortutakoa da, Notre-Dame-des-Landes udalerriko gatazkaren harira,[4] eta hortik beste okupazioetara hedatu da, batez ere nekazaritza edo ekologia arloan garrantzia duten guneetan[5] baina baita hirietan ere (Rouen,[6] Décines-Charpieu[7]...). Mugimenduaren leloetako bat da “ZAD-ak edonon”; nahiz eta datu ofizialik egon ez, 2016 hasieran Frantzian 10-15 ZAD inguru zeudela uste da.[8]

Notre-Dame-des-Landeseko ZAD-a. Poliziaren mugimenduak zelatatzeko dorrea.
Notre-Dame-des-Landeseko ZAD-a. Poliziaren mugimenduak zelatatzeko dorrea.

EtimologiaAldatu

ZAD (“Defendatu Beharreko Gunea”) Frantziako gobernuaren lurralde plangintzaren ZAD kontzeptuarekin eginiko hitz jokoa da (“Zone d’Aménagement Différé”, antolakuntza geroratuko zonaldea).[9]

SorreraAldatu

 
"Aireportua eta bere munduaren aurka", Notre-Dame-des-Landes

70 hamarkadan, Notre-Dame-des-Landes herriaren inguruko 200 hektareak ZAD (Zone d’Aménagement Différé) izendatu ziren, Frantziako 3. aireportu handiena han eraikitzeko asmoarekin. Gune hau hezegune ekosistema da, arriskuan dauden espezieen bizilekua (Triturus cristatus, kasu).[10]

2003an, Nantesko alkate Jean-Marc Ayrault-ek proiektuari berrekin zion.[11]Tokiko politikariek, Europe Écologie Les Verts alderdiak, elkarte ekologistek, herritarrek eta nekazariek kontra egiteko bat egin zuten, eta proiektuaren bultzatzaileekin bildu ziren. 2009an, Camp Action Climat baten harira, 150 bat ekologista eta anarkistek okupazioa burutu zuten, ZAD “Zone À Défendre” berrizendatuz: lehenik etxe hutsetan sartu ziren, eta ostean lurrean zein zuhaitzetan etxolak eraikitzen hasi ziren; baratzeak, ogitegia, taberna, denda eta abar ere prestatu zituzten. Pixkanaka, Notre-Dame-des-Landes militante antidesarrollisten bilgune bihurtuz joan zen, batez ere Frantziakoak baina baita Europakoak ere.[12]

EzaugarriakAldatu

 
Kabanak eraikitzen. Notre-Dame-des-Landes

ZAD-eko kideen helburuak proiektu jakin baten aurkaritzatik harantzago doaz: globalizazio liberala salatzea eta borrokatzea, eskuarki. Hortik Frantzian zehar beste ZAD batzuk sorrarazteko grina, “ZAD-ak edonon” leloan laburbildua.[12] “Zadista” gehienak ekologistak eta antikapitalistak[13] dira, eta gune okupatuetan proiektu politikoak eta sozialak garatzeko erabiltzen dituzte.[14] Izan ere, Philippe Subra geopolitikoaren arabera, “zadistek desberdintasuna nabarmena dute militante klasikoen aldean (bizitza normala daramatzatenak –lana, haurrak, hipotekak...-, eta haien interesak defendatzeko borrokatzen direnak): gazteak dira, lan munduari atxekimendu gutxikoak, edo lana utzi dutenak militantziaren mesedetan”.[12] Halere, zadistek jasotzen ari diren atxikimendua zabala da, eta ez da profil honetako gizartera mugatzen.[15]

Hedapena eta bilakaeraAldatu

2012an gobernuak Notre-Dame-des-Landeseko ZAD-a hustutzeko operazio handi bat abiatu zuen; ez zuten lortu, eta gainera ekintza hau ZAD berriak sortzeko akuilua izan zen.[16] Haietako batzuk hustuarazi ziren, baina 200-300 biztanleko hainbat gune egonkor bihurtu dira, hala nola Ferme des Bouillons (Rouen), proiektu immobiliario handi baten aurka;[17] Sivens (Tarn), urtegi baten aurka;[18] edo Roybon (Isère), proiektu turistiko baten aurka.[19]

2018ko apirilean, gobernuak Notre-Dame-des-Landeseko ZAD-a hustutzeko beste saio bat egin du, gutxienez 2.500 polizia bidalita.[20] Operazioak apirilaren 9an hasi ziren eta, frantziar estatuak negoziazioak berrabiatuko dituela iragarri,[21] apirilaren 13an oraindik polizien eta zadisten arteko borrokak jarraitzen du.[22]


ErreferentziakAldatu

  1. Reju, Emmanuelle. (2013ko abuztuaren 2a). «Notre-Dame-des-Landes inspire d'autres protestations» https://www.la-croix.com/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  2. Legrand, Thomas. (2014ko urriaren 30a). «L'idéologie des Zadistes» https://www.franceinter.fr/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  3. Origoni, Guillaume. «ZAD, zones à défendre : se défendre de qui pour défendre quoi ?» https://jean-jaures.org . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  4. ...)., Subra, Philippe, (1955-. (DL 2016, cop. 2016). Géopolitique locale : territoires, acteurs, conflits. Armand Colin ISBN 9782200275396 PMC 952171386.
  5. Daniel, Emmanuel. (2014ko abenduaren 16a). «Une ZAD voit le jour au milieu des champs près d’Agen» https://reporterre.net/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  6. Daniel, Emmanuel. (2014ko azaroaren 7a). «Une journée sur la Zad urbaine de Rouen - expulsée vendredi matin» https://reporterre.net/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  7. Binctin, Barnabé. (2014ko urtarrilaren 11a). «A Lyon, expulsion de la première ZAD... mais la deuxième résiste toujours» https://reporterre.net/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  8. Soutra, Hugo. (2016ko otsailaren 1a). «Zones à Défendre : les aménageurs face à une nouvelle contrainte» http://www.lagazettedescommunes.com/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  9. de Mareschal, Edouard. (2014ko azaroaren 10a). «Un militant anti Notre-Dame-des-Landes depose les marques «Zad» et «Zadistes»» http://www.lefigaro.fr/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaen 12a.
  10. «Contra un aeropuerto “inútil”, una “Zona a defender” en Francia» https://zad.nadir.org/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  11. López, Gerardo. (2012ko abenduaren 2a). «Contra viento y marea resisten en Francia a la construcción de un aeropuerto» https://desinformemonos.org/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  12. a b c ...)., Subra, Philippe, (1955-. (DL 2016, cop. 2016). Géopolitique locale : territoires, acteurs, conflits. Armand Colin ISBN 9782200275396 PMC 952171386.
  13. Legrand, Thomas. (2014ko urriaren 30a). «L'idéologie des Zadistes» https://www.franceinter.fr/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  14. de la Baume, Maïa. (2014ko azaroaren 1a). «In France, Dam Is the Catalyst for a Flood of Young People’s Anger» https://www.nytimes.com/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  15. Durand, Jacob. (2018ko apirilaren 11a). «Opposés à la destruction de la ZAD, des architectes appellent à défendre "d'autres manières d'habiter"» http://tema.archi/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  16. Girard, Laurence et alii. (2015ko urriaren 24a). «D’une ZAD à l’autre, tour d’horizon des conflits environnementaux» http://www.lemonde.fr/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  17. Barroux, Rémi. (2013ko maiatzaren 10a). «Les militants de Notre-Dame-des-Landes tentent de disséminer leur mouvement» http://www.lemonde.fr/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  18. E. H.. (2018ko martxoaren 10a). «Sivens : la parole aux voisins de la ZAD» https://www.ladepeche.fr/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  19. Site de la lutte contre le Center Parcs de Roybon.. . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  20. Willsher, Kim. (2018ko apirilaren 9a). «French police fire teargas to expel anti-capitalist squatters» https://www.theguardian.com/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  21. Wajdzik, Arnaud. (2018ko apirilaren 12a). «Notre-Dame-des-Landes : l’État annonce la fin des opérations dans la Zad» https://www.ouest-france.fr/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 12a.
  22. «Nantes Révoltée» https://twitter.com/ . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 13a.

Kanpo estekakAldatu