Ziza ilun-hankahorixka

Ziza ilun hanka-horixka (Tricholoma portentosum) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1] Perretxiko jangarri hau koniferoen basoetan hazten da batez ere, Europa osoan eta Ipar Amerikan.

Ziza ilun-hankahorixka
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma portentosum
Quél., 1873
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Burubeltz, ziza beltz, ziza ilun-tiznera, ziza ilun-hankazuriska.

Ezaugarriak aldatu

Perretxiko handia ekoizten du, 3-11 cm diametro dituen txapel ganbilekoa eta ertz irregularrekoa. Txapela itsaskorra da hezetasuna dagoenean. Gris iluna edo beltza da, eta marra ilunagoak izan ohi ditu erditik ertzera. Kolorea argitu egiten da pixka bat ertzera hurbiltzean, eta batzuetan ñabardura horixka edo purpurak eduki ditzake. Orri adnatu zuriak ditu, eta hanka zuria, goialdean ñabardura horia duena. Hanka 4-12 cm luze eta 1-3 cm zabal da. Esporak zuriak dira.

Habitata aldatu

Udazkenaren amaieran ekoizten du perretxikoa Europa eta Ipar Amerikako koniferoen basoetan. Gehienetan Pinus sylvestris espezieko pinuekin lotuta ageri da, baina batzuetan haritz eta pagoekin ere agertzen da.

Jangarritasuna aldatu

Perretxiko jangarria eta oso estimatua da, baina adituak ez direnek basoan ez hartzea aholkatzen da, antzekoak diren beste espezie pozoitsu batzuekin nahas baitaiteke, batez ere Tricholoma pardinum pozoitsuarekin.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Japonia.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.

Kanpo estekak aldatu