Ziza nabar

Tricholoma pardinum» orritik birbideratua)

Ziza nabarra (Tricholoma pardinum edo tricholoma tigrinum) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso pozoitsua da baina ez hilkorra, ugaria den lekuetan pozoitze gehien eragiten dituen perretxikoa.

Ziza nabarra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma pardinum
Quél., 1873
Banaketa mapa
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel erdi-esferikoa
 
himenioa askea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm. arteko diametrokoa, baina 20 cm-ra ere irits daiteke. Haragitsua eta titi apur batekin, hasieran ganbila eta gero laua, ertz mehe eta biribildua du. Kolore grisa edo gris-arrea, tindu berdexka arinekin eta metxa iletsu ilunagoekin apaindua, sakabanatuta eta zirkulu zentrokideetan antolatuta daude, erdian elkarren ondorago.

Orriak: Nahiko estu, oso eskotatuak, gris-horixkak edo krema-horiak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Sendoa eta trinkoa zabalagoa oinarrian, okre-antzeko kolorekoa da, pixka bat irintsua eta malutatxo marroi-okreak ditu goi aldean.

Haragia: Trinkoa eta zuria, kolore gorrixka hartzen du, batez ere larben ziztadengatik. Irin usain arina hasieran, gero desatsegina bihurtzen dena. Zapore leuna eta meleka.[2]

Etimologia: Tricholoma grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Tigrinum berriz latinetik dator, kapelaren itxuragatik. Pardinum epitetoak esan nai du: panteraren kolorekoa.

Toxikotasuna aldatu

Oso toxikoa da, baina ez hilkorra. Bere tamaina eta zaporeagatik oso gustagarria izan daiteke, kontuz. Urdail-esteetako nahasmendu handiak eragiten ditu, Entoloma sinuatum delakoak eragiten dituen antzekoak.[3]

Ugaria den lekuetan, Vosgoetan, Juran eta abarretan, pozoitze gehien eragiten duen espeziea da, Euskal Herrian Entoloma sinuatum-ekin gertatzen den bezala.

Nahasketa arriskua aldatu

Tricholoma terreum jangarriarekin, txikiagoa da, orri zuriak edo grisak dauzka eta oin zilindrikoa eta Tricholoma scalpturatum-ekin, hau Tricholoma terreum-en antzekoa da, baina kapela argiagoarekin. Hauek arinagoak dira eta hanka normalean hutsa dute.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean ateratzen da mendiko izei-basoetan eta pagopeetan ere bai, 600 metrotik gora.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europan, baina ez da Herbehereetan erregistratu, ezta Britaniar uhartean ere, Asian, Ipar Amerikan.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 299 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y desc especies a todo color riptiva 800. Iberduero,, 206 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 333 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 234 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak aldatu