Zikuñagako paper-fabrika
Zikuñagako paper-fabrika 1941ean Hernanin, Urumea ibaiaren ertzean, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga (1935) elkarteak sortutako fabrika da[1].
Zikuñagako paper-fabrika | |
---|---|
Kokapena | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1941 |
Hasieran zelofana egiten bazuen ere 1978an idazteko eta inpresiorako papera egiten hasi zen. XXI. mendean zelulosa eta papera dira ekoizpen nagusiak [2].
1997an elkartearen aldaketa eman zen, Iberpapel sortuz eta Burtsara ateraz[2]. Enpresa honek Hernaniko fabrika berritu eta handitzeko zenbait inbertsio egin ditu; 2003an zelulosa instalazioa % 90 handitu zuten, 2008an 45 milioi euro energia sortzeko instalaziora zuzendu zituzten eta 2017an 180 milioi inbertituko dituzte makina berri eta hobekuntza teknologikoen bidez ekoizpena handitzeko[3].
Emakumearen lana
aldatuXX. mendeko lehen erdian ohikoa zen emakumeek isilpeko lana egitea. Hauetako lan bat zelofanezko poltsatxoak etxean egitea zen, pintzel bat eta lekeda erabiliz goxoki, garrapiñatuak eta abar biltzeko prestatzen zituzten[4]. Honen diru ordaina isilpekoa zen ere. Hala ere baziren fabrikan lan egiten zuten emakumeak, 1962 arte legeak hala aginduta ezkongabeak eta alargunak, beti ere kualifikazio eta estima gutxiko lanetan[1].
1967an emakume talde batek greba hasi zuen lan baldintzak bapatean aldatu eta soldata jeitsi zietelako. Manipulazio sektorean egiten zuten lan eta naiz eta kopuruz gutxi ziren (48 emakume) kalte handia egin zezaketen katean lan egiten zuten fabrikan. Greba debekaturik zegoen garai hartan, piskanaka kaleratu zituzten eta urteak behar izan zituzten kotizazio eta indemnizazio txiki batzu jasotzeko[5].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Ganbarako ahotsak. Hernaniko historian emakumeek eginiko ekarpenak (1936-1970) Industrializazioa Hernanin, 65-72 o.
- ↑ a b Alterinver (Gaztelaniaz)
- ↑ Diario Vasco Iberpapel garantiza el futuro de Zikuñaga con una inversión millonaria Pilar Araanguren (Gaztelaniaz)
- ↑ El blog del búho Recuerdos del celofán Juan J. Iruin (Gaztelaniaz)
- ↑ Argia Zikuñagako paper lantegiko emakume langileen borrokak 50 urte