Yolanda Díaz
politikari espainiarra
Yolanda Díaz Pérez (Fene, Galizia, 1971ko maiatzaren 6a) abokatu eta politikari espainiarra da. Espainiako Alderdi Komunistako kidea (1986az geroztik Ezker Batua koalizioan integratua, eta aldi berean, Elkarrekin Ahal Dugu osatzen duena). 2020ko urtarrilaz geroztik Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroa da. 2021eko martxoaren 31n Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde izendatu zuten[1].
Zuzenbidean lizentziatu zen Santiago de Compostelako Unibertsitatean, Parisen ikasketak jarraituz, eta hiru master egin zituen, Hirigintzan, Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan, azken horretan espezializatuz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Berria. «Yolanda Diaz, hirugarren presidenteorde» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).