Yesca (gazte antolakundea)

Yesca 2006ko apirilaren 23an sortutako Gaztelako gazte antolakunde abertzalea da.

Yesca
Sorrera2006ko apirilaren 23a
Ideologia politikoaGaztelau nazionalismoa, subiranismoa, sozialismoa, feminismoa, internazionalismoa, antifaxismoa
http://www.juventudrebelde.org

Bere aurretikoak Gaztelau Gazte Iraultzaileak (gaztelaniaz; Juventudes Castellanas Revolucionarias) ziren, Burgosen 1992an sortutakoak.

Gaztela osoan zehar hainbat eta hainbat batzar dauka, Gaztela eta Leon, Errioxa, Gaztela-Mantxa eta Madrilen zehar hedatuak.

Bere borroka politikoa gaztelanismoan, subiranismoan, auzolanean, autogestioan, sozialismoan, feminismoan, ekologismoan, antifaxismoan eta internazionalismoan kokatzen da.

Gaztelau Ezkerra higikunde soziopolitikoaren gazte-antolakundea da.

Oso harreman estuak ditu Ernai, Arran, Isca! eta Briga gazte antolakunde euskaldun, katalan eta galiziarrekin, baita erregimen espainiarraren aurka borrokan dabiltzan gainerako gazte antolakunde ezkertiar eta independentistekin.

Kanpo-estekak aldatu

- Yesca antolakundearen webgunea