Jermak Timofeievitx

Yermak Timofeyevich» orritik birbideratua)

Jermak Timofeievitxerrusieraz: Ерма́к Тимофе́евич— (Don ibaiaren Katxalinskaia, 1532-152 artean jaioa-Qashlig gotorlekua, 1585eko abuztuaren 5 edo 6a) kosakoen buru eta ataman mitikoa izan zen. Siberia esploratu zuen lehenetariko bat izan zen. Berarekin Errusiak lurralde horietara zabaltze eta kolonizazio prozesua hasi zuen.[1]

Jermak Timofeievitx

Bizitza
JaiotzaMoskuko Printzerria, 1532 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaErrusiar Tsarerria
HeriotzaSibir1585eko abuztuaren 6a (juliotar egutegia) (52/53 urte)
Heriotza modua: itotzea
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta militarra
Siberiako konkista. Vasili Surikov margolariaren lana, 1895ean.

Bizitza aldatu

1578 baino lehen, Jermakeko unitate kosakoek hainbat aldiz talka egin zuten errusiar, persiar eta tartariar tropekin Volga ibaiaren ondoko lurraldeetan, inguruko merkataritza-bideak kontrolatzeko. 1558an, Stroganov merkatari familiak Ivan Izugarria errusiar tsarraren baimena jaso zuen, Kama ibaiaren eskualdea esploratzeko; eta 1574an, Torah eta Tobol ibaiaren arroetako lurretarako beste baimen bat, baita Obi eta Irtix ibaietan zehar gotorlekuak eta herriak eraikitzeko baimenak ere. Jermak Timofeievitxek behin-behineko akordioa lortu zuen Stroganovekin, eta, horren arabera, tartariarren erasoen aurkako familia horretako herriei babesa eman zien, janari eta munizioen truke.

Siberiaren konkista aldatu

1581eko irailaren 1ean, Jermakek bere gizonak Harrizko Gerrikoa (Uralak) izenekoaren ekialdera zuzentzea erabaki zuen eta Stroganov familiak tropa, ekipamendu eta munizioekin lagundu zion. Jermak iparralderantz abiatu zen lehenik Chusovaia ibaian zehar eta gero Kama eta Ob ibaietan zehar. Negua Jeravl ibai siberiarraren ertzean igaro zuen.

1582ko udaberrian, Jeravl, Barantxa eta Tagil ibaietan nabigatu zuten Tura ibaira iristeko. Turan eta Tavda ibaiaren kanpoaldean, Jermaken tropek Siberiako tartariar tropei aurre egin eta garaitu egin zien. Urriaren 26an, Jermak Siberiako Khanate hiriburua, Qaşlıq (gaur egungo Tobolsketik 17 km-ra) hartu zuen, eta tartariarrak Ixim ibaiaren estepetara atzera egitera behartu zituen. Tartariarrem kontraerasoan, Jermak hil egin zen eta kosakoek aldi baterako utzi egin zuten Siberiako alde hori, bi urtez inguruaz nagusitu ondoren.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. https://web.archive.org/web/20210501142636/https://artsandculture.google.com/entity/yermak-timof%C3%A9yevich/m03879z?hl=es
  2. Lincoln, W. Bruce. The Conquest of a Continent: Siberia and the Russians. New York: Random House, 1994.

Kanpo estekak aldatu