Ixim
Ixim[1] (errusieraz: Иши́м; kazakheraz: Esil) hego-erdialdeko Asiako ibaia, Kazakhstango iparraldea eta Errusiako Omsk eta Tiumen oblastak zeharkatzen dituena. Irtyxen ezkerraldeko adarra da. 2.450 km luze da eta 177.000 km2ko arroa dauka[2].
Ixim | |
---|---|
Иши́м (ru) / Esil (kz) | |
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 2.450 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 50° 38′ 05″ N, 73° 11′ 41″ E / 50.6346°N,73.1946°EKoordenatuak: 50° 38′ 05″ N, 73° 11′ 41″ E / 50.6346°N,73.1946°E |
Estatu burujabea | Kazakhstan, Errusia, Errusiar Inperioa eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Lurraldea | Karagandy probintzia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak |
ikusi
|
Arroaren azalera | 177.000 km² |
Arro hidrografikoa |
Ob Basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 56,3 m³/s |
Iturburua |
Kazakh Uplands (en) ![]() |
Bokalea | Irtyx |
GeografiaAldatu
Niyaz muinoetan du iturria, Kazakhstango goi-ordokiaren iparraldean. Astana eta Petropavlovsketik igarotzen da eta, Errusian sarturik, Iximgo estepa zeharkatzen du. Ixim herriaren ondoan Irtyxera isurtzen da[2].
HidrometriaAldatu
Ixim ibaiaren emaria 1963-1999 bitartean neurtua izan da Orehovon (Irtyxera isuri baino 35 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 158.000 km² ditu, arro osoaren % 89. Bertan urteko batez besteko emaria 83,1 m³/s da; emari handiena maiatzean du (340 m³/s) eta txikiena martxoan (12,9 m³/s).
Ixim ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Orehovon neurtuak
Datuak: 1963 eta 1999 artean

ErreferentziakAldatu
- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2013-07-04.
- ↑ a b Irtysh River Global.britannica.com
- ↑ Ixim ibaia Orehovon Rims.unh.edu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |