Artilezko arte

Yarn bombing» orritik birbideratua)

Artilezko artea kaleko artearen aldagaietako bat da, zenbait izenekin ezaguna egin dena, besteak beste, yarn bombing (artilezko bonbardaketa), crochet guerrilla, kakorratz gerrilla, urban knitting (hirian trikotatu) edo graffiti ekologikoa[1]. Kakorratz-lanekin edo artilezko puntuzko lanekin kale edo ingurune urbanoko elementuak janztea da kontua.

Aramaioko Ibarra auzoko zuhaitzak, artilez jantziak 2016an.

Nonbait, arte mugimendu honen aitzindaria Magda Sayeg estatubatuarra da, 1960ko hamarkadan ekin ziona fenomeno honi[2].

Artilezko arteak ezaugarri ludiko bat du berekin, kolore biziak erabili ohi baitira, kalearen aspergarritasunari alaitasuna emateko asmoz[3].

Euskal Herrian aldatu

Euskal Herrian ere ikusi izan dira XXI. mendean artilezko arte adibideak kaleetan. Langintza hau taldean ere sustatu izan da; adibidez Amurrion 2012an emakumezko talde batek[1], Donosti Knit izeneko taldearen bidez Donostian 2013an[4], edo ikastaro publiko gisa Ermuan 2016an[5].

Iruditegia aldatu


Erreferentziak aldatu

  1. a b «Artilezko artea» https://aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  2. «Jesusek ere jertsea beharko luke egunotan | Atabala» Atabala 2012-02-06 (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  3. «Yarn Bombing» plastika dbh3 2012-08-01 (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  4. (Gaztelaniaz) «Árboles de lana para el invierno» donostiasubterránea 2013-01-23 (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  5. «Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna josten» www.ermua.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).

Kanpo estekak aldatu