Xavier Cugat —jaiotzako izen-deiturez, Francesc d'Asís Xavier Cugat Mingall de Bru i Deulofeu— (Girona, Katalunia, 1900eko urtarrilaren 1a - Bartzelona, Katalunia, 1990eko urriaren 27a) musikaria eta margolaria izan zen. Artista polifazetikoa izateaz gain, Ameriketako Estatu Batuetan latindar musika zabaldu eta ezagutarazten aitzindari izan zen.

Xavier Cugat

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancesc d'Assís Xavier Cugat Mingall de Bru i Deulofeu
JaiotzaGirona eta Girona City (en) Itzuli1900eko urtarrilaren 1a
Herrialdea Espainia
 Kuba
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBartzelona1990eko urriaren 27a (90 urte)
Hobiratze lekuaGirona Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Rita Montaner (en) Itzuli  (1918 -  1920)
ezezaguna  (1929 -  1940(e)ko hamarkada)
ezezaguna  (1947 -  1952)
Abbe Lane  (1952 -  1964)
Charo  (1966 -  1978)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, musikagilea, orkestra zuzendaria, abeslaria, musika-talde gidaria, soinu banda konpositorea, aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria eta biolin-jotzailea
Jasotako sariak
KidetzaXavier Cugat and His Orchestra (en) Itzuli
Xavier Cugat & His Waldorf-Astoria Orchestra
Izengoitia(k)Cugui eta Cugie
Genero artistikoapop musika
Latinoamerikako musika
Musika instrumentuabiolina
ahotsa
DiskoetxeaColumbia Records
RCA Records

xaviercugat.org
IMDB: nm0191265 IBDB: 102916
Spotify: 44w5lL6V07MCIaEX3aba8R iTunes: 895517 Last fm: Xavier+Cugat Musicbrainz: 7ec82933-b4be-4821-8ef7-3216db6a35c5 Discogs: 83813 Allmusic: mn0000678494 Find a Grave: 6943030 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu
 
Xavier Cugat, 1924an.

Ameriketako Estatu Batuetara joan zen bizitzera, familiarekin. New Yorken biolina jotzen ikasten hasi, eta Berlin eta Parisen jarraitu zituen ikasketak. New Yorkeko Teatro Nazionaleko Orkestra Sinfonikoko kide izatera iritsi zen, eta bakarlari gisa ere abestu zuen, oraindik oso gazte zela.

1915ean Enrico Caruso tenor ezagunaren taldean sartu zen, eta mundu osoan birak egin zituen harekin. 1920ko hamarraldian, krisialdi garaian, zenbait orkestratan biolina jotzeaz gainera, Los Angeles Times egunkarirako karikaturak eginez atera zuen bizibidea.

1936 aldera, bere taldea sortu zuen. Talde horrek tropikal edo afro-kubatar izenez ezagun izango zen generoa sortu zuen, eta berehala bihurtu zen musika talderik ospetsuenetako bat. Cugat berritzailetzat har daiteke, beste genero batzuetako zenbait obra ezagunen moldaketak egin zituelako (tango, sanba, runba edo manbokoak). Horretarako, musika tresna exotikoen azterketak egin zituen, hala nola marakena eta bongoarena.

1930 eta 1960 bitartean mundu osoan zehar jotzen ibili ondoren, Las Vegasen jarri zen bizitzen, eta han Frank Sinatra, Dean Martin eta Sammy Davis Jr. ezagutu zituen. Haiek bultzatuta, zenbait filmetan parte hartu zuen, beti bere orkestran joaz.

1980an Bartzelonara itzuli zen, eta bertan jatetxe baten zuzendari izan zen. Horrez gainera, pintatzeari heldu zion berriro, naif estiloan, eta hainbat erakusketa egin zituen Europan barrena.

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xavier Cugat  

Erreferentziak

aldatu