Xarlango, galgo edo hanka luzeko erbi txakurrak txakur-arrazen multzo bat dira[1][2]. , gorpuzkera dela eta, oso ondo egokituak daude lasterketarako (xarlango lasterketak), eta abiadura handia har dezakete. Erbi txakur ere esaten zaie euskaraz, baina termino horrek beste txakur mota batzuk ere hartzen ditu barne, horien artean euskal erbi txakur arrazakoak, desberdinak direnak.

Xarlango
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris

Xarlango gehienak luzeak baino altuagoak dira, buru luze eta estua dute, belarriak ilerik gabeaj edo erdi-zuzenak dira eta ikusmen-zentzu handia dute, txakur-arraza gehienek ez bezala. Ehizaldietan ehiza larrian aritzeko eta untxia eta erbia ehizatzeko erabiltzen dira. Azken hamarkadetan konpainiako animalia gisa ere hartu izan dira, batez ere Europan.

Ezaugarriak aldatu

Txakur horiek harrapakinaren atzetik ibiltzen dira, ikusmena mantenduz eta hura gaindituz, oso azkarra eta bizkorra delako.

Txakur xarlangoak, arraza adierazgarriekin betetzeko, dolikozefalo izan behar du. Bere formak bere burua ohikoa baino luzeagoa dela pentsaraz dezake. Dolikozefalia otsoen eta bestelako animalia haragijale basatien ezaugarria da, eta ehizaren ikuspegi estereoskopikoaren beharrarekin lotuta dago.

Nazioarteko Federazio Zinologikoak kategoria berezi batean biltzen ditu txakur hauek, 10. sailkapen atalean, hiru azpi sailkapenetan:

Ile luze eta kizkurrekoak aldatu

 
Txakur afganiarra
 
Saluki.
 
Borzoi edo xarlango errusiarra.

Ile gogorrekoak aldatu

 
Otso txakur irlandarra.
 
Xarlango eskoziarra.

Ile laburrekoak aldatu

 
Espainiako galgoa.
 
Greyhound edo xarlango ingelesa.
 
Whippet
 
Xarlango italiarra
 
Xarlango hungariarra
 
Azawakh
 
Sloughi.
 
Xarlango poloniarra.

Sinbolismoa Euskal Herrian aldatu

Xarlangoak artean maitasunaren sinbolo ziren Erdi Aroan. Hendaiako Abadia Jauregian, Anton Abadiaren aginduekin eraikita, bi xarlangoren eskultura egin ziren, maitasun sinbolo horren adierazgarri, A eta V letrekin markatuak, senar-emazteen adierazgarri: Anton eta bere emazte Virginie Vincent de Saint-Bonnet. Bikotea jauregian bizi izan zen 15 urteetan xarlangoak eduki zituzten bertan, gainera[3].

Nafarroako erresuman 1391. urtean sortutako Erbi Txakur Zuriaren Ordena ordena militar bat izan zen, zeinaren ikur zen Karlos IV.aren figurari lotutako xarlango zuri bat[4].

   
Xarlango baten eskultura Abadia jauregian, eta xarlango zuria Karlos IV.a Nafarroakoaren oinetan, Erbi Txakur Zuriaren Ordenaren adierazgarria


Erreferentziak aldatu

  1. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  2. Fundazioa, Elhuyar. «galgo» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  3. Madariaga, Ainize. (2022). Xarlangoak amodioari zaunka. Berria.
  4. A, García De. (2014-12-28). «Ordines: Orden del Lebrel Blanco o de la Buena Fe (Históricas II)» Ordines (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).

Kanpo estekak aldatu