Espainiako galgoa edo galgo espainiarra Espainiako ehizarako txakur-arraza autoktonoa da, erbi-txakurra. NFZren sailkapenean 10. taldean sartua xarlangoekin, bertako 3. sekzioaren barruan, ile laburreko xarlangoei dagokiena[1].[2] Sailkapen hori gorabehera, ile gogorraren aldaera ere badago. Arraza honek 60 km/h-ko abiadura har dezake. Gaztelaniazko galgo hitza latin arruntetik dator gallicus canis, «Galiako txakurra».[3] Euskarazko mailegu onartua da eta xarlangoren sinonimoa[4].

Galgo espainiar
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
JatorriaEspainia
Altueraarra: 62 cm gutxienekoa
arra: 70 cm gehienez
emea: 60 cm gutxienekoa
emea: 68 cm gehienez
Katalogo kodea285

Espainiako galgoa zakur atletiko eta estilizatua da, hanka luzeak eta tamaina handiko bularra dituena, abiadura handia lortzeko. Arrek 62-70 cm-ko altuera izaten dute gurutzean, eta emeek 60-68 cm-koa. Ohiko geruza ile motzekoa, leuna eta oso fina da. Baina ile gogorreko aldaera ere badago, ile latz eta luzea duena, gorputzean homogeneoki banatua, bizarrarekin, biboteekin eta tupearekin. Kolore ohikoenak hauek dira: tigre-antzekoa, beltza, txigortua, kanela, horia, gorria, zuria.

Ehizako eta konpainiako galgoak aldatu

Espainian galgoa erabili izan da monteria ehizaldietan eta erbia eremu irekian ehizatzeko. Txakurrak ehizakia begiz jo, eta harrapatzen du, jazarpen baten ondoren. Ehiza mota hori, gaur egun kirolekoa dena, garai batean ospe sozialeko ekintza zen.

Ehiztarien krudelkeria galgoekiko aldatu

20. mendearen amaieratik galgoak lagun egiteko animalia gisa gero eta gehiago ikusten dira. Animalia nobleak izan ohi dira, lotsati samarrak eta etxeko bizitzan ondo egokitzen direnak, eta sarritan espazioa beste maskotekin ere partekatzen dute, katuekin eta untxiekin, esaterako.

Etxekotutako galgo horietako asko tratu txarrak jasan dituzten animaliak dira, edo abandonatak jada ehizarako balio ez dutelako. Ohitura krudela da ehizarako balio ez duten galgo asko urkatu edo sakrifikatu egiten dituztela, eta zakurtegietan edo edonon abandonatu. Animalien defentsan diharduten elkarte batzuek diotenez, 21. mendean urtero 50.000 animalia hiltzen dituzte otsailetik aurrera, ehiza-denboraldia amaitzen denean.[5][6][7] Datu horiek esajeratuak direla esan duenik bada.[8][9]

Arazoaz kontzientziatzeko, hainbat elkartek Irene Blánquezek zuzendutako eta finantzatutako dokumental bati lagundu zioten: «Febrero, el miedo de los galgos» (Otsaila, galgoen beldurra), krudelkeria dokumentatu zuena 2013. urtean[10].[11][12]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Llebrer espanyol» artikulutik itzulia izan da, 2022-07-27 data duen 30481803 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-07-27 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak aldatu