Erbi txakurra txakur mota heterogeneoa da ehiza-txakurren artean, hautespen artifizialez gizakiak erbiak ehizatzeko berezitu duena.

Haldengo untxaria, Norvegiago erbi txakur mota bat.
Hanka luzeko erbi-txakurra, galgo edo xarlangoa alegia.

Euskal Herrian, euskal erbi txakurra arraza apartekotzat jotzen da (Eusko Jaurlaritzaren nomenklaturan, erbi txakur izen soilarekin, baita gaztelaniaz ere)[1], eta kasu honetan harrapakinak usaimenez detektatzen dituen txakur mota bat da, untxari motakoak[2]. Hori bezalakoak normalean tamaina ertainekoak izan ohi dira, ile leunak, eta familia-txakurrak izateko ere egokiak izan daitezke. Asko gustatzen zaie ariketa eta txakur egokienetarikoak dira knpoko jarduera aktiboetarako.

Euskaraz halaber, hala nola beste hizkuntza batzuetako parekideetan, erbi txakur terminoak definitzen ditu baita xarlango edo galgoak, zeinak mutur eta hanka luzeko erbi txakur gisa ere defini daitezkeen[3][4]. Kasu honetan, erbi eta untxiak ikusmenarekin detektatzen dituzten txakur mota dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Eusko Jaurlaritza, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila. (2014-03-24). «31/2014 DEKRETUA, martxoaren 4koa, Euskal Herriko abere-arraza autoktonoak kontserbatu, hobetu eta sustatzekoa eta animalia-arrazak sustatzeko entitateak arautzekoa.» www.legegunea.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. «Euskal Herriko Erbitxakur Elkartea , Sabueso Navarro o Pirenaico.» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  3. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  4. Fundazioa, Elhuyar. «galgo» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu