Würzburg

Wurzburgo» orritik birbideratua)

Würzburg[1] (alemanez ˈvʏɐ̯tsbʊɐ̯k ahoskatua; Maingo frankonieraz: Wörtzburch) Alemaniako hegoaldeko hiria eta ibai portua da. Bavaria estatuaren ipar-mendebaldean dago, Main ibaiaren ertzean. Erdi Aroan, apezpikua zen hiriko buru.

Würzburg
Würzburg
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeFrankonia Beherea
AlkateaChristian Schuchardt (en) Itzuli
Izen ofizialaWürzburg
Jatorrizko izenaWürzburg
Posta kodea97070, 97072, 97074, 97076, 97078, 97080, 97082 eta 97084
Udalerri kodea09663000
Geografia
Koordenatuak49°47′40″N 9°55′46″E / 49.7944°N 9.9294°E / 49.7944; 9.9294
Map
Azalera87.6 km²
Altuera177 m
MugakideakWürzburg
Demografia
Biztanleria127.810 (2022ko abenduaren 31)
877 (2021)
alt_left 66.802 (%52,3) (%47,7) 61.008 alt_right
Dentsitatea1.459,02 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0931
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakCaen, Dundee, Suhl, Mwanza, Ōtsu, Salamanca, Bray, Trutnov, Rochester, Umeå udalerria, Faribault (Minnesota) eta Murayama (en) Itzuli
Matrikula
wuerzburg.de

Etimologia aldatu

VIII. mendeko Ravenako kosmografia mapan eta bertan Uburzis izena ageri da. Jatorri zelta duen izena da baina jendeak alemanezko Würze (belar edo espezia) hitzarekin nahastu zuen eta erdi aroan izena latinizatzeko joerarekin Herbipolis izena ere jaso zuen. Katedralean, San Kilian santuaren oinean esate baterako 1237an idatzitako "Sigillum Civitas Herbipolis" leloa ageri da.

Historia aldatu

Historia luzeko hiria da, K. a. 1000. urterako zeltek Marienberg gotorlekua eraikia baitzuten.

Erdi Aroa aldatu

 
Marienberg gotorlekua eta antzinako zubi nagusia.

IV. mendean alamaniarrak izan ziren bertan eta VI. mendean frankoek konkistatu zuten ingurua. 650 urtearen inguruan merovingiarren egoitzetako bat bihurtu zen. Berehala kristautasuna onartu zuen 686an iritsitako monje irlandar batzuen eskutik eta 704 urtean lehenengo aldiz aipatzen da hiria Castellum Viterburth izenarekin. 741. urtean Bonifazio santuak sortutako elizbarrutiko apezpikuaren egoitza bihurtu zen eta urteak pasa ahala dukerri bilakatuz joan zen. Henrike Lehoiaren eraginez Inperioko Dieta bertan izan zen 1180an.

Aro modernoa aldatu

1524 eta 1526 arteko Alemaniar nekazarien gerraren erdiguneetako bat Würzburg izan zen. Aipatzekoak dira 1626 eta 1631eko sorgin ehizak ere. Azkenik Hogeita Hamar Urteko Gerraren barnean, 1631ean suediarrek hiria konkistatu eta gaztelua suntsitu zuten. Hala ere, XVII. eta XVIII. mendeetan hiri oparoa izan zen, Schönborn etxeko printze-apezpikuen agintaldian, hain zuzen. 1815 urtean Bavariako estatuaren barnean geratu zen, jadanik sekularizatua.

XX. mendea aldatu

1945eko martxoaren 16an 225 bonbaketari britainiarren 17 minututan hiriaren %90a erabat suntsitu zuten. Ondorengo 20 urtetan hiriko eraikin esanguratsuenak zehatz mehatz berreraiki ziren. hasierako urteetako berreraikuntza lanak emakumeek egin zituzten, izan ere gizonak preso hartuak edo hilak baitzeuden.

Würzburg amerikarren okupazio eremuan gelditu zen eta estatubatuarren armadako dibisio bat bertan egon da 2008 urtera arte.

Banaketa administratiboa aldatu

Würzburg 13 udalerritan (Stadtbezirke) eta, era berean, hauek 25 barrutitan banaturik dago:

01 Altstadt

  • Dom (01)
  • Neumünster (02)
  • Peter (03)
  • Innere Pleich (04)
  • Haug (05)
  • Äussere Pleich (06)
  • Rennweg (09)
  • Mainviertel (17)

02 Zellerau

  • Zellerau (18)

03 Dürrbachtal

  • Dürrbachau (07)
  • Unterdürrbach (22)
  • Oberdürrbach (23)

04 Grombühl

  • Grombühl (08)

05 Lindleinsmühle

  • Lindleinsmühle (19)

06 Frauenland

  • Mönchberg (10)
  • Frauenland (11)
  • Keesburg (12)

07 Sanderau

  • Sanderau (13)

08 Heidingsfeld

  • Heidingsfeld (14)

09 Heuchelhof

  • Heuchelhof (20)

10 Steinbachtal

  • Steinbachtal (15)
  • Nikolausberg (16)

11 Versbach

  • Versbach (24)

12 Lengfeld

  • Lengfeld (25)

13 Rottenbauer

  • Rottenbauer (21)

Ekonomia aldatu

Nekazaritza eremuko merkataritza (ospe handiko ardoak) eta industria (tresneria mekanikoa eta elektrikoa, papergintza, kimika industria, zurgintza, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Ondasun nabarmenak aldatu

Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketek ia erabat suntsitu bazuten ere (% 85), monumentu ikusgarriak gorde dira: VIII. mendeko kapera biribila (Alemaniako elizarik zaharrena), XI-XVI. mendeetako hiribilduaren erdian dagoena; XVII. mendeko elizak eta jauregi barrokoak; 1723-1744. urteetako Jauregi Handia, Versaillesko jauregiko eraikuntza moldeari jarraituz egina.

Würzburgeko herritar ospetsuak aldatu

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Irudi galeria aldatu


Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. (Frantsesez) Délégation pour l’Action Extérieure des Collectivités Territoriales (Ministère des Affaires étrangères). National Commission for Decentralised cooperation. .

Demografia aldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak aldatu