- Artikulu hau AEBtako New York estatuko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rochester (argipena)».
Rochester Ameriketako Estatu Batuetako ekialdeko hiria eta ibai-portua da, New Yorkeko estatuaren ipar-mendebalean, Buffaloko hiriaren ipar-ekialdean, Genesee ibaiaren ertzean, Erie ubidetik hurbil eta Ontario aintziratik gertu. 2000an, 219.773 biztanle zituen hiriak, eta 1.098.201 biztanle Rochester-Irondequoit-Greece-Brighton hirialdeak. Unibertsitatea du. Industria (argazkigintzarako tresneria, tresneria mekanikoa eta elektrikoa, garagardogintza, tabakogintza, janari-industria, doitasun-tresneria, ontziolak) eta nekazaritza-produktuen merkataritza dira ekonomia-jarduera nagusiak. Indarretxe garrantzitsuak dira Genesee ibaian eta Erie ubidean zehar. Aipagarriak dira Arte Ederretako museoa, Argazki museoa eta planetariuma.
Rochester Rochester |
---|
Ameriketako Estatu Batuetako hiria |
 |
|
Administrazioa |
---|
|
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
---|
Estatua | New York |
---|
County of New York | Monroe konderria (New York) |
---|
Alkatea |
Lovely A. Warren (en)  |
---|
Izen ofiziala |
City of Rochester |
---|
Jatorrizko izena |
Rochester |
---|
Posta kodea |
14600–14699 |
---|
FIPS kodea |
36-63000 |
---|
Geografia |
---|
Koordenatuak |
43° 09′ 56″ N, 77° 36′ 41″ W / 43.1656°N,77.6114°W / 43.1656; -77.6114Koordenatuak: 43° 09′ 56″ N, 77° 36′ 41″ W / 43.1656°N,77.6114°W / 43.1656; -77.6114 |
---|
 |
 |
Azalera |
96.225189 km² |
---|
Altuera |
154 m |
---|
Demografia |
---|
Biztanleria |
205.695 (2019ko uztailaren 1a)
−4.870 (2012) |
---|
Dentsitatea |
2.137,64 bizt/km² |
---|
Informazio gehigarria |
---|
Sorrera |
1803 |
---|
Telefono aurrizkia |
585 |
---|
Ordu eremua |
UTC−05:00 |
---|
Hiri senidetuak |
Waterford, Hamamatsu, Puerto Plata (en) , Xianyang, Alytus, Modi'in-Maccabim-Re'ut (en) , Würzburg, Caltanissetta, Rehovot (en) , Krakovia, Bamako, Novgorod eta Rennes |
---|
cityofrochester.gov |