Worcestershire saltsa
Worcestershire saltsa (ingelesez: Worcestershire sauce, ˈwʊstəˌʃɪə.ˈsɔːs ahoskatua), Worcester saltsa, Worcester edo Perrins ongailu hartzitua da. Saltsa iluna da, zapore sarkorra duena eta beste elikagai batzuk hobetzeko erabiltzen da batez ere.[1]
Worcestershire saltsa | |
---|---|
Arrain saltsa eta elikagai hartzitu | |
Materialak | arraina |
Historia | |
Honen izena du | Worcestershire (en) |
Ozpina, melaza, arto-jarabea, ura, piperra edo piperrautsa, soja-saltsa, tamarindoa, antxoak, tipulak, tipulinak, ardoa (noizean behin), iltzea eta baratxuria erabiliz egiten dute. Jaki egosietan zein gordinetan erabiltzen den zaporearen indartzailetzat hartzen dute, eta Ingalaterrako sukaldaritzan, berriz, behikiari aplikatzen zaie.
Lea & Perrins enpresak Worcester hirian XIX. mendearen hasieran sortua,[2] Indiako sukaldaritzak Ingalaterrako sukaldaritzarekin izan zuen harremanaren ondare ugarietako bat izan dela esan daiteke.
Erreferentzia
aldatuKanpo estekak
aldatuArtikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |