Witness (euskaraz, Lekuko) 1985eko Peter Weir australiar zinema zuzendariaren filma da. Bertan Harrison Ford, Kelly McGillis, Viggo Mortensen, Danny Glover, Alexander Godunov, Josef Sommer eta Lukas Haas aktoreek antzeztu zuten.

Witness
Jatorria
Argitaratze-data1985
IzenburuaWitness
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
alemana
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, krimenezko filma eta thrillerra
Iraupena112 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Filadelfia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Peter Weir
Gidoigilea(k)Earl W. Wallace (en) Itzuli
William Kelley (en) Itzuli
[[Kategoria:Earl W. Wallace (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:William Kelley (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaEdward S. Feldman (en) Itzuli
[[Kategoria:Edward S. Feldman (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaParamount Pictures
EdizioaThom Noble
Bestelako lanak
MusikagileaMaurice Jarre
Argazki-zuzendariaJohn Seale
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaPennsylvania
Argumentu nagusiaAmisha
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0090329 Filmaffinity: 973514 Allocine: 328 Rottentomatoes: m/1023854-witness Mojo: witness Allmovie: v54997 TCM: 4332 Metacritic: movie/witness TV.com: movies/witness Netlix: 1130040Edit the value on Wikidata

SariakAldatu

Zortzi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen eta bi sari irabazi: Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria eta Muntatze onenaren Oscar Saria. Bestalde, zazpi BAFTA sarietarako izendapen jaso zituen: Maurice Jarre musikagilearen soinu bandak bat irabazi zuen eta sei Urrezko Globo Sarietarako izendapen ere jaso zituen.

ArgumentuaAldatu

Rachel Lapp (Kelly McGillis) Pennsylvaniako amish komunitateko alargun gaztea da. Seme Samuelekin (Lukas Haas) senide bat bisitatzera doala. Philadelphian trena aldatzen ari denean, haurra geltokiko komunera joan eta han hilketa baten lekuko da. Kasua John Book (Harrison Ford) izeneko inspektore baten ardurapean jarri da, baina hiltzaileak ere lekukotasun horren berri dutenez, mutikoa eta inspektorea hiltzea erabaki dute. Hiltzaileek Book zauritutakoan, Rachel eta Samuel bizi diren amish komunitatean babesa hartu du; halere, lekuak dirudien bezain segurua ez dela ezagun da.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu