William Dampier

William Dampier (East-Coker, Somerset, Ingalaterra, 1652ko irailaren 5ean bataiatua - Londres, Ingalaterra, 1715eko martxoa) itsasgizona izan zen. Itsaslapurren buru jarri zen 1678an, eta Espainiaren mende zeuden Antilletako eta Mexikoko golkoko faktoriak birrindu zituen. Australia, Ginea Berriko itsasertzak eta Bretainia Berria esploratu zituen. 1699. urtean, itsasarte bat eta uhartedi bat aurkitu zituen, eta bere izena eman zien: Dampier itsasartea eta Dampier uhartedia. Bi obra eman zituen argitara: Munduaren inguruko bidaia (1691) eta Munduaren inguruko bidaia berria (1706).

William Dampier
William Dampier - Project Gutenberg eText 15675.jpg
Bizitza
Jaiotza East Coker (en) Itzuli1651ko irailaren 5a
Herrialdea  Britainia Handiko Erresuma
Heriotza Londres, 1715 (63/64 urte)
Hezkuntza
Heziketa King's School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea, pirata, botanikaria, itsasturia eta kortsarioa

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Dampier