Mexikoko golkoa

Mexikoko golko» orritik birbideratua)

Mexikoko golkoa[1] (gaztelaniaz: Golfo de México; ingelesez: Gulf of Mexico) Ozeano Atlantikoan dagoen itsasoa da, Mexiko, AEB eta Kubako kostaldeek mugatua. 1.550.000 km²-ko hedadura du[2]. Antilletako itsasoarekin batera Amerikako Mediterraneoa osatzen du. Hego-mendebalak Campecheko golkoa du izena.[3]

Mexikoko golkoa
Datu orokorrak
Garaiera0 m
MotaGolko eta mediterranean sea (en) Itzuli
Zabalera1.500 km
Azalera1.550.000 km²
Sakonera4.384 m
EponimoaMexiko
Geografia
Map
Koordenatuak25°N 90°W / 25°N 90°W / 25; -90
Honen parte daAmerican Mediterranean Sea (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea

Geografia

aldatu

Mexikoko golkoa obalo formako itsasoa da, Ipar Amerikako hego-ekialdean kokaturik dagoena. 1.800 km luze (ekialdetik mendebaldera) eta 1.300 kilometro zabal (iparraldetik hegoaldera) da, eta 1.550.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Batez beste 1.615 metro sakon da, baina Sigsbee sakonunean 4.384 metrora iristen da. Ipar-ekialde, iparralde eta ipar-mendebaldean Ameriketako Estatu Batuetako itsasaldea (Florida, Alabama, Misisipi, Louisiana eta Texas estatuak) du, hego-mendebalde eta hegoaldean Mexikokoa (Tamaulipas, Veracruz, Tabasco, Campeche, Yucatán eta Quintana Roo), eta hego-ekialdean Kubakoa.

Floridako itsasarteak Ozeano Atlantikoarekin lotzen du, eta Mexiko eta Kuba artean kokatuta dagoen Yucatángo kanalak Karibe itsasoarekin. Itsaso biek Amerikako Mediterraneoa deritzon itsasoa osatzen dute.

Mexikoko golkoko ura nahiko epela da, eta inguruko klimari eragiten dio. Itsasaldiak oso txikiak dira ozeanoarekin lotura txikia duelako.

Ekonomia

aldatu

Golkoa petrolioan oso aberatsa da. Arrantzari dagokionez, mihi arrainak, berdela, atuna, belarraina eta meroak dira aipagarrienak.

Historia

aldatu

Nahiz eta Kristobal Kolonek Amerika aurkitu, inoiz ez zen Mexikoko golkoraino heldu. Bertara iritsi zen lehenengo europarra, Ameriko Vespuzio izan zen, 1497an.

Aro Garaikidean azpimarratzekoa da 2010ean eremu honek jasandako hondamendi ekologikoa, Mexikoko golkoaren marea beltza hain zuzen ere, historia osoko larriena izan dena mundu osoan, petrolioaren industriari lotuta.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu