Edward Young (Upham, 1683ko uztailaren 3a - Hertfordshire, 1765eko apirilaren 5a) idazle eta literatura-kritikari ingelesa izan zen. Oxforden egin zituen ikasketak. 1713an, lehen olerkia (The Last Day) argitaratu ondoren, Whartongo dukearen babespean jardun zuen. 1727an, apaiz ordenatu zuten, gotzain izateko asmoa baitzuen, baina ez zuen lortu, eta 1731an ezkondu egin zen. Haren lan nagusia The Complaint: or, Night Thoughts (1742-1745, Deitoreak: edo gaueko gogoetak) izan zen. Bederatzi parte edo gau bereizten dira olerkian, guztira 10.000 bertso inguru; bakarrizketa dramatikoa da, idazlearen emaztearen eta alabaren heriotzaren kariaz idatzia. Malenkoniaz eta tristuraz beteriko estiloa erabili zuen, geroago idazle erromantikoek oinarri izan zutena. Youngen beste lan aipagarri batzuk: Busiris, The Revenge, Conjectures on Original Composition.

Edward Young

Bizitza
JaiotzaUpham (en) Itzuli1683ko uztailaren 3a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaWelwyn (en) Itzuli1765eko apirilaren 5a (81 urte)
Familia
AitaEdward Young
Ezkontidea(k)Lady Elizabeth Lee (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCorpus Christi College (en) Itzuli
Winchester College (en) Itzuli
New College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea, literatura-kritikaria eta idazlea
Mugimenduaerromantizismoa
Empfindsamkeita
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Young