Wikiproiektu:Haur eta Gazte Literatura/Egoiliarra/Lanak
DONOSTIA 2016. DONOSTIAPEDIA
Sarrera aldatu
Hainbat GLAM erakundek wikilari egoiliar bat onartu dute beraien egoitzetan dituzten funtsak eta edukiak Wikipedian ahalik eta ondoen ezagutzera emateko helburuz. Ikus, Wikilari_egoiliar.
Lehenengo wikilari egoiliarra Britaniar Museoan aritu zen 2010ean eta harrez gero beste batzuk egon dira hainbat erakundetan. 2015ean estatuko hurrengo erakunde hauetan egon dira egoiliarrak: Arkeologia Museo Nazionala, Traje Museoa eta Erromantizismo Museoa.
Haur eta Gazte Literatura Wikiproiektuan laguntzeko eta zenbait lan aurrera ateratzeko, Euskal Idazleen Elkartearekin lankidetzan, Wikilari egoiliar bat lanean ari da Haur Liburuaren Dokumentaziogunean. Hain zuzen, Lore Agirrezabal da euskarazko Wikipediaren historiako lehen Wikilari egoiliarra.
Lanen deskribapena aldatu
Bere egitekorik garrantzitsuena Euskal Haur eta Gazte Literaturako sortzaileekin harremanetan jartzea izan da, egitasmoa azaltzeko eta haiei buruzko artikuluak osatzen jarraitzeko informazio eta dokumentu gehiago eskatzeko: artikuluak, elkarrizketak, argazkiak, irudiak eta abar.
Ondoren, bildutako informazio guztia ikasleei helarazten die talde bakoitzak bere lana burutzeko nahikoa baliabide izan dezan.
Harrera oso ona egin diote idazle eta ilustratzaileek egitasmo honi eta horietako zenbait -Enkarni Genua eta Antton Kazabon, esaterako- Dokumentaziogunean bertan izan dira bisitan; hainbat urtez gordetako artikulu, elkarrizketa eta prentsako aipamenak partekatzeko eta egoiliarraren lana gertutik ezagutzeko.
-
Antton Kazabon idazlearen bisita.
-
EHUko Irakasle Eskolako ikasleak Dokumentaziogunean.
-
Ikasleak egileei buruzko informazio bila.
- Irakasle Eskolarekin garatzen ari den egitasmoan kolaboratu: egileekiko harremanetan, haien argazki eta irudiak kudeatzen...
- Horretaz gain, Wikipedian dauden haur eta gazte literaturen inguruko autore ezagunenen artikulu batzuk euskarara itzultzen ere hasi da. Horretarako, beste hizkuntzetako Wikipedietatik (gaztelania, ingelesa, frantsesa) abiatzen da eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunean dauden dokumentuez aberasten ditu, erreferentzia berriak gehituz itzulitako artikuluei.
Idazleak aukeratzeko hartu diren irizpideak hauek dira:
- Estatu mailan eta nazioarte mailan dauden sari garrantzitsuenen bat lortu izana.
- Beraien obra euskarara itzulita izatea.
- Artikuluak euskaraz sortuta baldin badaude jadanik, hobetzeko beharra izatea, edukia edo erreferentziak.
-
Artikuluen euskarazko itzulpenak osatzeko erreferentzia bila.
-
Haur Liburuaren Dokumentazioguneko baliabideak baliatzen erreferentzia berriak lortzeko.
- Idazle hauen artikuluak itzultzeko lanean ari da:
- Antonio Rodríguez Almodóvar (Espainiako Haur eta Gazte Literatura Sari Nazionala)
- Fina Casalderrey (Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala)
- Maite Carranza (Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala)
- César Mallorquí (Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala)
- Alfredo Gómez Cerdá (Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala)
- Ana María Matute (Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala)
- Ana Maria Machado (Hans Christian Andersen Saria)
- Christine Nöstlinger (Hans Christian Andersen Saria eta Astrid Lindgren Memorial Award)
- Maria Gripe (Hans Christian Andersen Saria)
- Martin Waddell (Hans Christian Andersen Saria)
- Gianni Rodari (Hans Christian Andersen Saria)
- Roberto Innocenti (Hans Christian Andersen Saria)
- Anthony Browne (Hans Christian Andersen Saria)
- Quentin Blake (Hans Christian Andersen Saria)
- Rotraut Susanne Berner (Hans Christian Andersen Saria)
- Maurice Sendak (Hans Christian Andersen Saria eta Astrid Lindgren Memorial Award)
- Shaun Tan (Astrid Lindgren Memorial Award)
- Max Velthuijs (Hans Christian Andersen Saria)
- Uri Orlev (Hans Christian Andersen Saria)
- Idazle hauen artikuluak itzultzeko lanean ari da:
- Ez dira euskal literaturako beste egile eta ilustratzaileak aukeratu honetarako, hurrengo kurtsoan Irakasle Eskolarekin berriro ere elkarrekin lan egiten bada, bertako ikasleek egin dezaketelako.
- Haur eta Gazte literatura eta Wikipediaren inguruan egin daitezken jardueren antolakuntzan kolaboratuko du (hitzaldiak, ikastaroak, editatoiak...).
- Egonaldia eta ekintzei buruzko txostenak egingo ditu eta Wikilari komunitateari jakinaraziko die.
Lanen aurreikuspena zenbakitan aldatu
- Epea: 2016ko martxoaren 1etik uztailaren 31ra.
- Non: Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunean.
- Lanaldia: lanaldi erdiz, lau ordu egunean.
Egiteko zehatzak: aldatu
- Wikipediako artikuluen itzulpenak:
- Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sariak
- 6 idazle: itzulpen lana + erreferentzia berriak bilatu
- 2 ilustratzaile: sortze lana + erreferentzia berriak bilatu
- Nazioarteko sariak (Hans Christian Andersen eta Astrid Lindgren sariak)
- 5 idazle: itzulpen lana + erreferentzia berriak bilatu
- 5 ilustratzaile: itzulpen lana + erreferentzia berriak bilatu
- Egile eta ilustratzaileekin harremana:
- Guztira, 60 bat hartu-eman sortuko direla aurreikusi da (informazio, argazki eta irudi eske, horiek libre erabiltzeko baimen eske...)
- Argazkiak lehenengo Flickr-era eta gero commons-era igo: 30
- Ilustrazioak lehenengo Flickr-era eta gero commons-era igo: 15
- Haur eta Gazte literatura eta Wikipediaren inguruan egin daitezken jardueren antolakuntzan kolaboratuko du (hitzaldiak, ikastaroak, editatoiak...).
- Egonaldia eta ekintzei buruzko txostenak egingo ditu eta Wikilari komunitateari jakinaraziko die.
Deialdia aldatu
Wikilari egoilarra hautatzeko deialdi publikoa egin zen. Hemen deialdia bera.