Wikipedia:Txokoa/Eskariak/2010eko maiatza
Txantiloi:Entzun eta Txantiloi:Soinu
aldatuSaiatu naiz beste hizkuntzetan dauden bertsio txukunagoetara aldatzen, baina ez dut asmatu. Ingelesezko Template:Listen delakoaren antzekoa eskatzen dut. Milesker.---Joxemai; (erantzunak) 06:42, 7 Maiatza 2010 (UTC)
Zuberoa
aldatuGogoan dut duela urte batzuk nonbait irakurri nuela Zuberoan arazo handia zutela bertako biztanle askok kanpotik etorritako ingelesak bertan etxebizitzak erosten hasi eta prezioak asko igotzen ari zirelako. Interneten bilatzen saiatu naiz baina ez dut ezer aurkitu. Inmigrazioa Euskal Herrian artikulua osatzeko horretaz zerbait jarri nahiko nuke. -Zariquiegui 15:37, 9 Maiatza 2010 (UTC)
- Badirudi ingelesek Zuberoan ez dutela erosketa masiborik egin, baina erosi dituzten etxe gutxi horietako batzuetan arazoak eta bertakoen protestak eragin dituzte:
- Jean Mixel Bedaxagarri eginiko elkarrizketa (2009-11-01): hori da argigarriena, ikus itzazu azken orrialdeko azkenaurreko galdera eta erantzuna.
- Ingelesek bi errota erosi eta zartatu (2009-10-11).
- Zuberoako baserri bat ingeles batzuek erosi nahi, eta bertako laborariek okupatu (2004-10-10).
- --Xabier Armendaritz 12:19, 10 Maiatza 2010 (UTC)
- Artikulu gutxi batzuk gehiago irakurrita, nik uste arazo nagusia despopulazioa dela (goian aipatu ditudan dokumentuetatik lehenengoan Jean Mixel Bedaxagarrek dioen bezala). Dokumentu gehiago, oraingoan protesta bortitzagoekin:
- Ikusten duzu ez direla albiste berriak, baina berriagorik ez da ageri; pentsatzekoa da krisialdiaren eraginez ingelesek Zuberoako etxeak erosteari utziko ziotela. Hala ere, despopulazioaren arazoa ez zen batere hobetuko, seguruenik.
- --Xabier Armendaritz 12:28, 10 Maiatza 2010 (UTC)
Arazo oso larria da espekulazioa Zuberoan (eta beste leku batzuetan) eta eragin handia du nekazaritza-lurren galeran eta ondorioz despopulazioan; azken hamarkadan prezioen garestitzea itzela izan da orain geldialdi bat suertatu bada ere. Ez dakit non irakurri nuen Larrainen bigarren etxebizitzak %40 zirela.
- Blog honetan (Zuberoako espekulazioaren kontrako kolektiboarena) informazio asko ageri da; adibidez txosten hau dago; Habiter son pays (Gatuzain, 2006) liburuaren kapitulua da. Liburuak Ipar Euskal Herria osoa aztertzen du. Datu edo informazio iturri gehigarririk nahi izanez gero hauekin kontsultatzea badago.
- Higiezin agentzia batzuen erreferentzia laburra.
- Ipar Euskal Herriko datu orokorrak EKE-Gaindegiaren eskutik.
- Azterketa ofizial bat; pena datuak ez direla guztiz berriak.--Adrar 12:34, 11 Maiatza 2010 (UTC)
Subdukzioaren saltsa
aldatuSubdukzioaren inguruko artikuluetan saltsa ederra dago. «Subdukzio»tik birbideratzea dago, «Muga konbergente»ra; eta «Subdukzio eremu»tik birbideratu egin beharko litzateke «Subdukzio»ra. Izan ere, ingelesezko, gaztelaniazko eta frantsesezko wikipedietan, «Subdukzio eremu» artikulua «Subdukzio»ra birbideratuta dago.
Beraz, administrariei eskatzen diet:
- «Subdukzio»tik «Muga konbergente»ra dagoen birbideratzea ken dezatela.
- «Subdukzio eremu»tik «Subdukzio»ra birbideratzea ezar dezatela.
--Xabier Armendaritz 16:03, 10 Maiatza 2010 (UTC)
- "Subdukzio eremu" ezabatu dut, laburregia zelako. Besteei dagokienez, gazteleraz bi artikulu ezberdinetan daude: w:es:Subducción eta w:es:Borde convergente. Nik agian oraintxe bertan dugun moduan utziko nuke (gainera subdukziotik berbiderapena egin duena, Theklan, geologoa da...).--Unai (esan) 16:16, 10 Maiatza 2010 (UTC)
- Primeran! Theklanek begira dezala, hortaz. --Xabier Armendaritz 16:44, 10 Maiatza 2010 (UTC)
Gaurko urteurrenak gaizki daude Azalean
aldatuApa! Hauxe dago gaurko urteurrenetan:
- 1543 - Copernico hil zen.
- 1686 - Daniel Gabriel Fahrenheit fisikalaria jaio zen.
- 1819 - Ingalaterrako Victoria erregina jaio zen.
- 1883 - New Yorkeko Brooklyneko zubia zabaldu zuten.
- 1941 - Bob Dylan abeslaria jaio zen.
- 1974 - Duke Ellington musikalaria hil zen.
- 1999 - Ramon Rubial politikaria hil zen.
Maiatzaren 25ean agertzen dira Azalean eta 24koak dira. Gainera Victoria erregina gaixoak esteka gaizki dauka, Victoria Kanadako Britainiar Kolunbia probintziako hiriburua da esaten baitu! Norbaitek aldatuko ote luke hori dena? Eskerrik asko -Koro 18:38, 25 Maiatza 2010 (UTC)
Azal nagusiko akatsa
aldatuGabon. Ez dakit neuri bakarrik agertzen zaidan, edota berezko akatsa den, baina azal nagusiaren behealdean (justu "Atariak eta Wikiproiektuak" eta "Wikimediaren beste proiektuak" atalen artean |} zeinua agertzen da. -Euskalduna 23:40, 2010ko maiatzaren 27a (UTC)
Gaurko urteurrenetako hutsunea
aldatuEsango nuke pare bat gaizki agertzen direla azalean: 15
- 1542 - Hernando de Soto konkistalaria hil zen, Misisipi ibaian. Maiatzaren 21ean izan zela hori esango nuke...
- 1556 - Inazio Loiolakoa erlijioso gipuzkoarraren (irudian) heriotza. Hau, berriz, uztailaren 31n, nire iritziz.
Zuzentzerik bai? Ondo izan! -Koro 07:57, 31 Maiatza 2010 (UTC)