Wikipedia:Txokoa/2014ko abendua
Ostoa argitaletxearen Entziklopedia Enblematikoa
aldatuMaiatzean izandako bileran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Sailburuordetzatik jakinarazi zitzaigun lanak aurrera jarraitzen du, eta joan den asteazkenean bilera izan nuen sailburuordetza horretako Jone Agirregoikoarekin eta Open Data Euskadi ekimenean lan egiten duen Imanol Argüesorekin. Lanak nola doazen eta zer aurreikuspen duten jakinarazi zidaten, eta Wikipediaren funtzionamenduaz hainbat xehetasun galdetu.
Egun gutxi barru Open Data Euskadin Wikipediarako lizentzia egokiarekin entziklopedia horretako hainbat liburu argitaratzeko asmoa dute. Wikilarion artean egokientzat aipatu genuen ordenari jarraituko diote, eta orduan aipatu bezala liburu horiek Wikiiturriak webgunean jartzeko aukera izango da (Lur entziklopedien edukia, milaka fitxategitan sakabanatuta argitaratu zutenez, nekez jar daiteke Wikiiturrietan, baina oraingoan liburu bakoitza PDF batean etorriko da).
Horri buruzko xehetasun gehiago, Entziklopedia Enblematikoa Wikipediaratzeko Lantegian. --Xabier Armendaritz 2014-12-01, 15:41 (UTC)
- Ni honekin hasi naiz: Euskal Herriko artea Paleolitoan. Norbaitek lagundu nahi badu artikulutzar hau zatitzen, zuzentzen, moldatzen, erreferentziatzen, badugu lana! -Theklan · · 12:44, 12 abendua 2014 (UTC)
«EEnblemat» txantiloia non jarri: «Erreferentziak» atalean, eztabaida orrian ala bietan?
aldatuEntziklopedia Enblematikoko edukiz osatutako artikuluei jartzekoa den txantiloi hori dela eta, bi jarrera agertu dira: eztabaida orrian jartzekoaren aldekoa da Joxemai, «Erreferentziak» atalean jartzearen aldekoa naiz ni. Bi jarreren aldeko arrazoiak badira, dudarik gabe. Eztabaida orrian jartzen dugu, adibidez, {{Itzulia}}
txantiloia, iturria erdal wikipedia bat dela jakinarazten duena; bestalde, «Erreferentziak» atalean jartzen dugu {{Lur}}
txantiloia.
Nire ustez, garbiagoa da artikuluaren iturri guztiak artikuluan bertan agertzea, «Erreferentziak» atalean, horrela irakurleak erraz ikusiko baitu zertan oinarritzen den horko edukia; eztabaida orrian, berriz, ezkutuan geratzen da, eta artikuluaren iturri horren informazioa ez zaie iritsiko irakurle gehienei.
Frantses wikipedian, bestalde, bai «Erreferentziak» atalean, bai eztabaida orrian jartzen dute beste hizkuntzetako wikipedietatik itzuli dela jakinarazten duen abisua. Ikus, adibidez, frantses wikipediako «Odin» artikuluko «Notes et références» atala (Cet article est partiellement ou en totalité issu des articles intitulés en anglais « Odin » (voir la liste des auteurs) et en espagnol « Odin » (voir la liste des auteurs)), eta artikulu horren eztabaida orria. Wikilarioi lan handiegia eskatuko ligukeela uste dut, baina beharbada hori litzateke txukunena.
Guztion artean adostu beharko genuke, lanari ekin aurretik. Zuek non jarriko zenukete? --Xabier Armendaritz 2014-12-01, 15:55 (UTC)
- Ni artikuluen iturri guztiak «Erreferentziak» atalean jartzearen aldekoa naiz, baita erdal wikipedia batetik itzulia delarik ere. Frantses wikipediako eredua egokia iruditzen zait.--Xirkan (eztabaida) 17:45, 1 abendua 2014 (UTC)
Nire ustez ez da erreferentzia atalean sartu behar, ez baita erreferentzia zehatz bat, testuaren jatorria eta egiletza adierazten duen oharra baizik. Egokiena, artikuluaren historian azaltzea litzateke, baina hori teknikoki ez da oso bideragarria, dirudienez. Erreferentziak atalean egonda, gainera, noiz arte egon beharko litzateke, betirako? Eta artikulua aldatzen badoa denboran zehar? Hori ere erabaki behar da. Nik gaur goizean mimetismo artikulua nabarmen aldatu eta Lur entziklopediako txantiloia kendu dut, mantentzeak zentzurik ez zuelako. Beste alde batetik, entziklopedia baterako beste entziklopedia bat erreferentzia gisa erabiltzea ez zait oso entziklopedikoa, akademikoa edo, zuzenago esanda, serioa iruditzen. Historiako gai baterako, historia liburu bat beharko litzateke, baina tira, dagoena hau da. - --Joxemai; (erantzunak) 15:00, 12 abendua 2014 (UTC)
- Niretzat, wikipediaren erabiltzailea naizen aldetik, artikuluaren iturriak zein diren jakiteak garrantzi handia dauka. Horregatik, nahiago dut informazio hori ahal bezain agerian egotea. Argi dago iturri batzuk besteak baino akademikoagoak direla, baina, hala ere, artikulu baten erreferentzia bakarra Lur entziklopedia bada, hobe garbi agertzea. Ingelesezko wikipedian ere, Encyclopædia Britannica (11th ed.) edota Catholic Encyclopedia erreferentzia duten artikulu asko dago. Egia da, artikuluak aldatu ahala, Lur entziklopediaren aipamenak zentzua galtzen duela. Nik ere noizpait
{{Lur}}
txantiloia kendu eta haren ordez{{lur erref}}
jarri dut.--Xirkan (eztabaida) 19:32, 15 abendua 2014 (UTC)
Irudi eta argazkiak
aldatuEntziklopedia Enblematikoan dauden irudi eta argazkiak ere wikimedia commonsera igo ahal litezke? -Euskaldunaa (eztabaida) 08:17, 22 abendua 2014 (UTC)
- Ez, zoritxarrez oraingoz entziklopedia horretako irudiak eta argazkiak ezin ditugu Euskal Wikipediarako erabili, oraindik ez dituztelako egile eskubideen arazoak argitu. Esan zidatenez, segur aski, argazki gehienak bai, libre utziko dituzte, baina daitekeena da batzuk lizentzia librearekin ezin argitaratu izatea. Kontu hori argitzen duten bezain laster jakinaraziko didate, eta nik txokoan eta lantegiaren orrian jarriko dut horren berri. --Xabier Armendaritz 2014-12-23, 10:14 (UTC)
Josu wikilariaren laguntza eskaera
aldatuNire eztabaida orrian mezu hau utzi dit Josu wikilariak:
« |
Kaixo guztioi. Josu lankidea naiz. Arazo bat daukat eta zuekin konpartitu nahi nuke, ea norbaitek laguntzen didan. Gaia da azken astean ezin dudala saioa hasi Wikipedian, errore bat agertzen zaidalako. Beti bezala, saioa hasteko nire erabiltzaile izena jartzen dut, eta gero nire pasahitza. Log in sakatzerakoan, aipatutako errorea agertzen da. Beraz, ezin dut Wikipedian sartu nire izenarekin. Hau da agertzen zaidan errorea:
Errore kodigoa 503 da (ikusi goian). Errore-zerrenda honetan, ikusiko duzuenez, 503 "Servicio no disponible" da: https://es.wikipedia.org/wiki/Anexo:C%C3%B3digos_de_estado_HTTP Bi galdera zuentzat: 1.- Inork al daki zer gertatzen den? Inork al daki hau konpontzen? 2.- Horrela ez bada, agian Wikimediako administratzaileei abisua pasatu beharko zaie, haiek konpon dezaten (ikusi goiko errorearen testua: "if you report this error to the Wikimedia System Administrators, please include the details below") Ikusi hau baita ere, 4. galderan: http://eu.wikipedia.org/wiki/Laguntza:Maiz_egindako_galderak/Teknikoa#Nola_jakinarazi_dezaket_bug_.28errore.29_baten_inguruan.3F Administratzaile edo burokrata batek badu harremanik Wikimediako administratzaileekin, errore hau haiei jakinarazteko? Lehengo egunean nire pasahitza aldatu nuen eta horrela saioa hasten lortu nuen, baina hurrengo egunean pasahitza berriarekin errore bera agertu zitzaidan berriz. Zortzi urte baino gehiago daramat Wikipedian arazorik gabe funtzionatzen, baina orain blokeatuta nago. Ea norbaitek korapilo hau askatzen laguntzen didan. Mila esker guztioi. -88.6.56.8 10:14, 14 abendua 2014 (UTC) JOSU lankidea (ezin dut nire izenarekin sinatu). Nire lankide-orria: http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Josu |
» |
Ikus dut beste wikilari batzuei ere idatzi diela aurrez. Ea inork argibiderik eman dezakeen. Bestela, Josuk proposatutakoari jarraituz, Wikimediako administratzaileei idatziko diet bihar. --Xabier Armendaritz 2014-12-15, 10:00 (UTC)
Gaurko egun emankorra
aldatuEguerdian, interesa piztu du, Bilbon, Euskarazko IKTak mintegian eman dudan hitzaldi laburrak (12 minutu). Beste zenbait hitzaldi oso jakingarriak egin zaizkit niri. Gainera, Elhuyar enpresako Josu Aztirik jakinarazi dit Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoaren eduki batzuk lizentzia librearekin argitaratu asmo dituztela; Wikipediara ekartzeko moduko lizentzia libre batekin, alegia. Ea asmo hori gauzatzen den eta datorren urtearen hasieran Euskal Wikipedia aberasteko tresna bikain hori erabilgarri dugun.
Ilundu eta gero, Katalan Wikipediako langile liberatua den Kippelboyrekin elkartu naiz Gasteizen, eta hainbat azalpen interesgarri eman dizkit:
- Gasteizko Santa Maria katedralari buruzko hainbat eduki (zaharberritzeari buruzko testuak, historiari buruzkoak, hiru dimentsioko irudiak...) Wikipediarako lizentzia libre egokiarekin argitaratzeko asmotan dabiltza Arabako Foru Aldundikoak, eta aholkua eskatu diote Kippelboyri, lehendik ezaguna zutelako.
- Katalanezko Wikipedian oso emaitza onak izan ditu noizbehinka edizio lehiaketak antolatzea, askotan babesleren bat bilatuta (adibidez, sari gisa komikiren bat emango duen argitaletxe bat).
- Bisita kopuruaren hazkunde handiena izan duten orrien zerrenda.
Euskal Wikipediari aurrera eragiteko aukerak sortzen ari direla dirudi. --Xabier Armendaritz 2014-12-17, 23:15 (UTC)
- Ez dakit estatistika horiek oso ondo dauden. Bestela ez da ulertzen Txinako hiri zehatz batekiko interes izugarri hori. -Theklan · · 23:55, 17 abendua 2014 (UTC)
- Arrazoia, Theklan. Beste estatistika orri honetan begiratuta, ez dirudi azken hilabetean bisitatuenetan hirugarrena omen den artikulu horrek bisita askorik izan duenik. --Xabier Armendaritz 2014-12-18, 15:32 (UTC)
- Primeran, Xabier! Katalanarekin izan duzun topaketa horretatik niri edizio lehiaketarena gustatu zait. Agian oker nago, baina iruditzen zait gure Wikipedian inoiz ez dugula holako ekitaldi bat antolatu. Mereziko al luke? -Josu (eztabaida) 12:59, 18 abendua 2014 (UTC)
- Etor-Ostoa argitaletxekoekin hitz egin nezake. Eusko Jaurlaritzak lizentzia librearekin eskuragarri jarri duen Entziklopedia Enblematikoa argitaletxe horrek egina da, eta interes berezia du entziklopediaren edukiak lehenbailehen Euskal Wikipedian txerta daitezen. Horretarako lehiaketa antolatzen badugu, seguru gustura banatuko lituzkeela bere liburuetako batzuk ekarpen handiena egin duten parte hartzaileen artean. Inor animatuko litzateke wikilehiaketa horretan parte hartzera? --Xabier Armendaritz 2014-12-18, 15:32 (UTC)
Entziklopedia Enblematikoa Wikipediaratzeko Lantegia, abiatuta
aldatuEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik agindu zitzaiguna bete dute, eta dagoeneko Open Data Euskadi webgunean eskuragarri daude ETOR Entziklopedia Enblematikoaren hainbat testu. Testu gehiago eta hainbat irudi ere hor argitaratuz joango dira.
Eduki horiei eta Euskal Wikipediara ekarritako edukiei jarri beharreko erreferentziei buruzko informazio gehiago, Entziklopedia Enblematikoa Wikipediaratzeko Lantegia wikiproiektuaren orrian. --Xabier Armendaritz 2014-12-17, 23:40 (UTC)
New Wikipedia Library Accounts Now Available (December 2014)
aldatuApologies for writing in English, please help translate this into your local language. Hello Wikimedians!
The Wikipedia Library is announcing signups today for, free, full-access accounts to published research as part of our Publisher Donation Program. You can sign up for new accounts and research materials from:
- Elsevier - science and medicine journals and books
- Royal Society of Chemistry - chemistry journals
- Pelican Books - ebook monographs
- Public Catalogue Foundation- art books
Other partnerships with accounts available are listed on our partners page. Do better research and help expand the use of high quality references across Wikipedia projects: sign up today!
--The Wikipedia Library Team.00:22, 18 abendua 2014 (UTC)
- You can host and coordinate signups for a Wikipedia Library branch in your own language. Please contact Ocaasi (WMF).
- This message was delivered via the Global Mass Message tool to The Wikipedia Library Global Delivery List.
Farmakoen txantiloia
aldatuKaixo guztioi. Garai batean antibiotikoei buruzko hainbat artikulu idatzi nituen (begiratu hau:https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Antibiotikoak) eta gaur beste artikulu bat idatzi dut. Konturatu naiz beste hizkuntzen aldean ez dugula farmakoei buruzko txantiloia egina. Nik ez dut eskarmenturik txantiloi horiek egiten, horregatik idazten dizuet ea zuetako baten animatzen den egitera. Behin eginda, farmakoen artikuluetan txertatuko ditugu. Zer iruditzen? -Josu (eztabaida) 12:43, 19 abendua 2014 (UTC)
- Aupa, zein motako txantiloian ari zara pentsatzen? Infotaula batean ala beste mota batekoan? --Assar; (erantzun hemen) 18:34, 19 abendua 2014 (UTC)
- Infotaula batean ari nintzen pentsatzen. Ikusi eredu hau: http://en.wikipedia.org/wiki/Omeprazole. Zaila? -Josu (eztabaida) 11:16, 20 abendua 2014 (UTC)
- Ea egiten dudan...--Assar; (erantzun hemen) 10:19, 22 abendua 2014 (UTC)
- Aizu, "farmako" hitza ez dago Hiztegi Batuan. "Sendagai" eta "botika" hitzak bai.--Assar; (erantzun hemen) 10:26, 22 abendua 2014 (UTC)
- Kasu honetan kimikan erabiltzen dugun txantiloiaren pare erabiliko nuke. Gero kopia pega egin ingelerazkotik eta bakarrik gauzak itzuliak egon daitezela. Sinpleena da txantiloi hain luzeak egiterako garaian. -Theklan · · 10:51, 22 abendua 2014 (UTC)
- Ados.--Assar; (erantzun hemen) 11:20, 22 abendua 2014 (UTC)
- Kasu honetan kimikan erabiltzen dugun txantiloiaren pare erabiliko nuke. Gero kopia pega egin ingelerazkotik eta bakarrik gauzak itzuliak egon daitezela. Sinpleena da txantiloi hain luzeak egiterako garaian. -Theklan · · 10:51, 22 abendua 2014 (UTC)
- Aizu, "farmako" hitza ez dago Hiztegi Batuan. "Sendagai" eta "botika" hitzak bai.--Assar; (erantzun hemen) 10:26, 22 abendua 2014 (UTC)
- Ea egiten dudan...--Assar; (erantzun hemen) 10:19, 22 abendua 2014 (UTC)
- Infotaula batean ari nintzen pentsatzen. Ikusi eredu hau: http://en.wikipedia.org/wiki/Omeprazole. Zaila? -Josu (eztabaida) 11:16, 20 abendua 2014 (UTC)
Oraindik gauzatxo pare bat konpontzea falta da, baina txantiloia eginda dago. Ikusi Omeprazol artikulua nola erabili jakiteko.--Assar; (erantzun hemen) 15:11, 24 abendua 2014 (UTC)
Ostoa argitaletxearen Entziklopedia Enblematikoa: liburuki gehiago eta ordainpeko lana
aldatuEntziklopedia hori dela eta, bi konturen berri dakarkizuet:
- Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik jakinarazi didatenez, badatoz liburuki gehiago ere, eta lehentasunen hurrenkera guk jartzeko eskatu digute.
- Ostoa argitaletxeak bere entziklopedia horren edukiak Euskal Wikipediara ekartzeko prozesua bizkortu nahi du, eta lan hori ordaintzeko prest dago. --Xabier Armendaritz 2014-12-23, 10:48 (UTC)
Liburuki berrien hurrenkera
aldatuDagoeneko prestatzen ari dira Musika, hitzak eta irudiak izenburuko hiru liburukiak; urtarrilean-edo, horiek ere eskuragarri izango ditugu Open Data Euskadi webgunean. Gero, beste liburuki hauek prestatzeari ekingo diote, eta gure iritzia nahi dute, zein ordenatan egin erabakitzeko:
Zenba- kia |
Izenburua | Argitaratze urtea |
---|---|---|
21. |
Arte aplikatuak I. Historia grafikoa |
2005 |
22. |
Arte aplikatuak I. Historia grafikoa |
2005 |
23. |
Arte aplikatuak III. Historia grafikoa |
2005 |
24. |
Arte aplikatuak IV. Historia grafikoa. |
2005 |
25. |
Artistaren mintzaira. |
2005 |
26. |
Euskal Herriaren Mitologia I |
2006 |
27. |
Euskal Herriaren Mitologia II |
2006 |
28. |
Ipuin Magikoak I. Herri kulturaren narrazioak. |
2007 |
29. |
Ipuin Magikoak II. Herri kulturaren narrazioak. |
2007 |
30. |
Ipuin Magikoak III. Herri kulturaren narrazioak |
2007 |
31. |
Ipuin Erromantikoak IV eta Websterren Ipuinak. |
2007 |
32. |
Euskal Herriko Fauna I. Ornogabeak,… |
2008 |
33. |
Euskal Herriko Fauna II. Egaztiak. |
2008 |
34. |
Euskal Herriko Fauna III. Ugaztunak. |
2008 |
35. |
Euskal Herriko Fauna IV. Ibai-ekosistema. |
2008 |
36. |
Euskal Herriko Fauna V. |
2009 |
37. |
Euskal Herriko Flora. Landarediak…. |
2009 |
44. |
Trenbidearen Historia Euskal Herrian. XX. Mendea. |
2011 |
Nire iritzia:
- Euskal Herriko faunari eta florari buruzkoak (32-37. liburukiak)
- Trenbidearen historia Euskal Herrian. XX. mendea (44. liburukia)
- Euskal Herriko mitologiari buruzkoak (26 eta 27. liburukiak)
- Gainerakoak, berrienetik zaharrenera (31, 30, 29, 28, 25, 24, 23, 22 eta 21).
Zer deritzozue? Eguberri inguruko oporrak bukatutakoan jaso nahiko lukete erantzuna. --Xabier Armendaritz 2014-12-23, 10:48 (UTC)
- Nire iritziz dauden jatorrizko hurrenkera zorrotz jarraituz: Arte aplikatuetatik hasi eta Trenbidearen Historian amaitu. Jada zerrendaren ordena heurak jarrita duten bezela jarraitu ezkero lanean lehenbailehen hasi baigaitezke.
- -Euskaldunaa (eztabaida) 12:07, 23 abendua 2014 (UTC)
- Goiko zerrenda horretakoekin, ez dira lanean hasiko urtarril erdialdea baino lehen: gure erantzuna oraintxe eman, edo urtarrilaren 11n eman, berdin dio, ez dira lehenago hasiko horiekin lanean. Gero, guk esaten diegun hurrenkeran prestatuko dituzte gure esku jartzeko. --Xabier Armendaritz 2014-12-23, 12:15 (UTC)
- Ados nago Flora eta Fauna eta mitologiak hobe datozela besteak baino. Nire ustez horiek dira zerrendako garrantzitsuenak euskarazko wikipediarako. -Theklan · · 12:23, 24 abendua 2014 (UTC)
- Goiko zerrenda horretakoekin, ez dira lanean hasiko urtarril erdialdea baino lehen: gure erantzuna oraintxe eman, edo urtarrilaren 11n eman, berdin dio, ez dira lehenago hasiko horiekin lanean. Gero, guk esaten diegun hurrenkeran prestatuko dituzte gure esku jartzeko. --Xabier Armendaritz 2014-12-23, 12:15 (UTC)
Ordainpeko lanak
aldatuEsan bezala, Ostoa argitaletxekoek Entziklopedia Enblematikoaren edukiak Euskal Wikipediara ekartzeko prozesua bizkortu nahi dute, eta lan hori ordaintzeko prest daude. Aurrez Elhuyarkoekin Lur entziklopedietako edukia wikipedia honetara ekartzeko egin genuen bezala, wikilari taldetxo bat egin genezake, eta haiekin negoziatu. Nor dago Ostoa argitaletxekoentzat lan hori egiteko prest? Nik gustura egingo nuke, baldintza onak lortzen baditugu. --Xabier Armendaritz 2014-12-23, 10:48 (UTC)
- Ongi irakurri al dut... ORDAINTZEKO?
- Non,nola,zein baldintzapean eta noiz... ni bai.
- -Euskaldunaa (eztabaida) 11:41, 23 abendua 2014 (UTC)
- Ostoa argitaletxekoek bilera bat egin nahi dute urtarrilean wikilariokin, horretaz hitz egiteko. Bilera hori baino lehenago, lan hori egiteko prest gaudenon artean hitz egin beharko dugu, zer baldintza nahi ditugun zehazteko eta gero haiekin negoziatzeko. --Xabier Armendaritz 2014-12-23, 12:15 (UTC)
- Beno, bat nik nire e-posta hobespen horrian jarri dut, urte hasieran gaiariri buruzko zeozer ateratzen baldin bada mezuren bat bidali mesedez, ongi izan.
- -Euskaldunaa (eztabaida) 12:39, 23 abendua 2014 (UTC)
- Ostoa argitaletxekoek bilera bat egin nahi dute urtarrilean wikilariokin, horretaz hitz egiteko. Bilera hori baino lehenago, lan hori egiteko prest gaudenon artean hitz egin beharko dugu, zer baldintza nahi ditugun zehazteko eta gero haiekin negoziatzeko. --Xabier Armendaritz 2014-12-23, 12:15 (UTC)
- Nik aurrekoan hartu nuen parte, eta oraingoan nahiago dut beste batzuk edukitzea dirutxo bat irabazteko aukera. Hala ere, nahiko jenderik ez balego, ni ere sartuko nintzateke.--Assar; (erantzun hemen) 20:18, 23 abendua 2014 (UTC)
- Kaixo! Ni prest nengoke horretan laguntzeko. Ez dut esperientzia askorik baina agian zerbaitetan lagundu dezaket. -Sator (eztabaida) 11:15, 24 abendua 2014 (UTC)
Ondo, dagoeneko lau gara: taldetxo polita, horrelako lan bat egiteko. Gehiago biltzen bagara, hobeto, lan potolo samarra baita. Hala ere, argitaletxeek ez dute askorik ordaintzen (eta orain, krisiarekin, are gutxiago), eta beharbada batzuek atzera egingo dugu haien eskaintza entzundakoan.
Ondo baderitzozue, datorren astean posta elektronikoz hitz egingo dugu, Ostoa argitaletxekoei zer eskaini eta zer eskatuko diegun. --Xabier Armendaritz 2014-12-24, 11:49 (UTC)
- Kaixo! Ni ere animatzen naiz proiektu honetan parte hartzera. Ondo izan. -Jalkorta 12:14, 24 abendua 2014 (UTC)
- Ni doan hasi naiz lan horrekin. Beraz ordaintzen badute, hobe. -Theklan · · 12:17, 24 abendua 2014 (UTC)
Aupa. Uste dut aurrekoan Lur entziklopediaren proiektuan parte hartu zutenei abisatu beharko litzaiekela, agian batzuk ez dute ikusi hari hau txokoan eta bakoitzaren orri pertsonalean esan beharko litzaieke. Gogoan dut Joxemai eta Unai gutxienez egon zirela.--Assar; (erantzun hemen) 09:09, 26 abendua 2014 (UTC)
Ordainpeko lanak izatearen eta entziklopediako edukien egokitasunaz
aldatuNik uste dut eztabaidatuko beharko litzatekeela ea egokia den wikilari bati ordaintzea bere ekarpenen trukean. Ni aurka nago: batzuei ordaintzen bazaie, gero nork egingo du borondatez? Wikipediaren izpirituaren aurkakoa da. Entziklopedia enblematikoaren kasuan, badaukat arrazoi gehigarri bat: bere edukia ez da entziklopedikoa arlo askotan. Ikusteko dago, gainera, zein diren baldintzak: txertatzen ari den edukia beste batek moldatuko balu, erreferentzia akademiko sendoagoekin, zer gertatuko litzateke? --Joxemai; (erantzunak) 10:03, 27 abendua 2014 (UTC)
- Lur entziklopedien wikiratzean ere eztabaida hori egon zen. Nik ere badut horren beldurra, eta iruditzen zait aurrekoan ere norbaitek Wikipedia utzi zuela horregatik. Hala ere, nik aurrekoan bezala ordainpeko lanaren alde nago. Alde batetik, berdin dio guk egin ala ez, ezin diogu inori ukatu Wikipedian edukiak sartzea, eta lehendik Wikipedian musutruk ari den jendeak egiten ez badu, orduan mota horretako lanak diruagatik egiten dituzten enpresei kontratatuko die lana Jaurlaritzak eta berdin-berdin egongo da arazoa. Bestetik, niretzat zilegizkoagoa da lehendik ezer irabazi gabe eta denbora asko Wikipediari emanda urteetan lan egin duen jendeak jasotzea dirua, eta ez dirua dagoenean bat-batean interesa pizten zaizkien langile profesionalek egitea.--Assar; (erantzun hemen) 15:24, 27 abendua 2014 (UTC)
- Nik ez dut astirik proiektu honetan parte hartzeko, baina eduki horiek Wikipedian sartu behar badira, nahiago dut wikilari trebatuak eta konprometituak aritzea horretan, beste edozein enpresetako langileak baino.--Xirkan (eztabaida) 15:50, 27 abendua 2014 (UTC)
- Ulertzen ditut aurreko wikilarien argudioak eta nik ere Lur proiektuan parte hartu nuenez, konpartitzen ditut neurri batean. Ez da nire ideala, ordea. Bestela kanpoko profesionalek egingo luketela? Hori ikusteke legoke. Kanpoko edukiak modu masiboan sartzea ez baita txukundadez editatzea. Ikusi, bestela, nolako perlak txertatu diren Getaria (Gipuzkoa) artikuluan: eta hango mahats zuriarekin egiten da Getariako txakolin estimatua, Kantauri itsasoko arrainaz prestatutako plateren laguntzaile bikaina.. Lekuz kanpo dagoela iruditzen zait, eta herriei buruzko atalak horrela idatzi daude denak, liburuska turistiko moduan. - --Joxemai; (erantzunak) 16:29, 27 abendua 2014 (UTC)
- Piztu diren bi eztabaidei dagokienez:
- Ordaindutako lanak bai/ez eztabaidan, bat nator Assarren argudioekin.
- Entziklopedia Enblematikoaren testuen kalitateari dagokionez, badaezpadakoak baldin badira (oraindik ez dut patxadaz begiratzeko astirik izan), Etor-Ostoa argitaletxekoei jakinarazi beharko zaie beharbada nahi luketen bezainbeste testu ezingo dela txertatu Wikipedian. Eta zorrotz begiratu beharko ditugu hortik txertatutako testuak (eta horretan berdin izango dio borondatezko lanarekin txertatuak diren, ala ordainpeko lanarekin). Ea lehenbailehen argitzen dituzten irudien egile eskubideak; lizentzia librearekin jarriz gero, irudi horiek igotzen aski lan izango dugu, kalitate handikoak baitira oro har, begiztatu ditudan liburukietan behinik behin. --Xabier Armendaritz 2014-12-27, 21:43 (UTC)
- Bigarren honi dagokionez, testuak egokitu behar dira. Gauza asko modu epikoan idatzita daude (gora begiratu zuen eta han ikusi zuen artelan bikaina... moduko esaldiak, -hau asmatu dut-) eta beste batzuk gaur egun erabiltzen ez den hizkeran: gizona gizakiaren ordez, Auriñaciense, Aurignaciar beharrean... hau da, zuzendu behar dira, eta parte asko kendu behar dira. Nik lanean hasi naizen horretan nahiko argi geratzen da guztia irakurri behar dela, ez dela bakarrik formatoa ematea. Enpresa bateko langileak egiten badu, inolako irizpiderik gabe, aurrekoan erabilitako argudio bera erabil daiteke: behar den bezala ari bada eta ez badu eztabaidetan egiten diren emaitzak betetzen blokeatzeko aukera dugu, baina horrek guretzat lan bikoitza suposatzen du, egiten duen guztia irakurri, fiskalizatu eta zuzendu behar dugulako. Horretarako nahiago dut guk egiten badugu, esperientzia hobea dugulako. Bestetik ni irudiak igotzen hasi naiz, eta ez dira kalitate handikoak, behintzat pdfan igota daudenak. -Theklan · · 13:31, 28 abendua 2014 (UTC)
- Piztu diren bi eztabaidei dagokienez:
- Ulertzen ditut aurreko wikilarien argudioak eta nik ere Lur proiektuan parte hartu nuenez, konpartitzen ditut neurri batean. Ez da nire ideala, ordea. Bestela kanpoko profesionalek egingo luketela? Hori ikusteke legoke. Kanpoko edukiak modu masiboan sartzea ez baita txukundadez editatzea. Ikusi, bestela, nolako perlak txertatu diren Getaria (Gipuzkoa) artikuluan: eta hango mahats zuriarekin egiten da Getariako txakolin estimatua, Kantauri itsasoko arrainaz prestatutako plateren laguntzaile bikaina.. Lekuz kanpo dagoela iruditzen zait, eta herriei buruzko atalak horrela idatzi daude denak, liburuska turistiko moduan. - --Joxemai; (erantzunak) 16:29, 27 abendua 2014 (UTC)
- Nik ez dut astirik proiektu honetan parte hartzeko, baina eduki horiek Wikipedian sartu behar badira, nahiago dut wikilari trebatuak eta konprometituak aritzea horretan, beste edozein enpresetako langileak baino.--Xirkan (eztabaida) 15:50, 27 abendua 2014 (UTC)
Ordaindutako lanak bai/ez eztabaidari buruz nire argudioak hauek dira: etikoki desegokia iruditzen zait (gaitzestera heldu gabe) eta ordaindu gabeko wikilariak eta wikilari potentzialak uxatzen ditu. Hemendik aurrera, ez naiz ni izango polemika hau astinduko duena. Aurkako bakarra banaiz, eztabaida hori itxi egin daiteke une honetatik aurrera. Nik oraingoz ez dut erabaki zer egin eta ausnartu ondoren eta baldintzak eta edukiak ikusita erabakiko dut azken momentuan. Edukiari buruz, oraintxe Arte aplikatuko lau liburukiak ditut eskuartean, eta material grafikoa guztiz interesgarria eta ugaria da, oro har (ez beti, batzuetan estilo pedanteskoa baitario) ongi idatzita, maiz gaiari buruzko sarrera orokor batekin (argazkilaritza, komikia, ...) eta gero euskalherriratua. Batzuetan, hizkuntza erregistroa ez da entziklopedikoa. Hemengo edukiekin nahastuta, besterik gabe, pastitxe ederra sortuko litzateke askotan. Beste arazo bat: bikoizketak sor daitezke, euskal wikipedian egun dauden edukiekin, bereziki gaiari orokorki heltzen zaionean. Entziklopedia artikuluak baino, liburu txikiak, saiakera luzeak, dira entziklopedia honek barnehartzen dituenak. Zatikatzen badira, herren geratuko lirateke. Gaiari buruzko testu orokorrak baztertu edo filtratuko nituzke (hemen horri buruz oso gutxi daukagun kasuetan ezik) eta euskalherriratuak dauden bezala hartu, baina honela askotan artikulu luzeegiak (adreiluak, ikasleentzat) sortuko lirateke. Labur, nahiko konplikatua hau dena Wikipedian modu egokian txertatzea. Egokiena, dauden bezala edo moldaketa txikiekin Wikibooksen sartzea, eta gero poliki, behar denean, urtetan zehar, behar duenak hortik hartzea nahi duena Wikipediarako, baina noski hor tartean interes pertsonal eta korporatiboak sartzen dira, eta alde guztietatik. - --Joxemai; (erantzunak) 10:23, 28 abendua 2014 (UTC)
- Liburuak nola ekarri eztabaida ona da. Hala ere nik uste zatituta edukia ondo sar daitekeela, nahiz eta gauza batzuk jada existitu. Pentsa Wikipedian dauden eduki guztiak errepikatzen direla hemen edo han. Adibidez ingelerazko en:Comics, en:History of comics, en:List of comics by country, en:Comic book... artikuluetan eduki asko errepikatuta daude, baina hori ez da arazoa. Gehiago kezkatzen nau artikulu hiper luzeak izateak, egia esan. Eta hor bai, hor mozketa zaila da. Agian liburuak pasa behar dira dauden moduan eta ondoren arte-lan edo beste eduki baten inguruko datu zehatzak pasa behar dira artikulu berezietara, artikulu nagusian bakarrik "sakontzeko" bat utzita. -Theklan · · 13:36, 28 abendua 2014 (UTC)
- Kalitate handiko irudiak direla esatean, bi aldetatik esaten nuen: bereizmen handiarekin daudelako, bai (JPG formatuko mega askoko argazkiak dira), baina batez ere profesionalek eginak eta itxura ederrekoak direlako. Ea laster ematen diguten horiek ekartzeko bidea.
- Bestetik, edukiei dagokienez, ibilbideen gaiaz zuen iritzia ematea eskertuko nuke. Nire ustez, turismo testuetako edukia da hori, Wikitravel webgunerako egokia, baina ez, ordea, Wikipediarako. --Xabier Armendaritz 2014-12-28, 14:31 (UTC)
- Non daude irudi horiek? Nik ez ditut aurkitu "karpeta berezitu batean" daudela jartzen duen arren. -Theklan · · 14:58, 28 abendua 2014 (UTC)
- Oraingoz, argitaletxearen eta Eusko Jaurlaritzaren esku daude irudiak: egile eskubideen kontua argitutakoan, lizentzia librearekin ematea lortzen dutenak Open Data Euskadi webgunean jarriko dituzte. --Xabier Armendaritz 2014-12-28, 19:37 (UTC)
- Non daude irudi horiek? Nik ez ditut aurkitu "karpeta berezitu batean" daudela jartzen duen arren. -Theklan · · 14:58, 28 abendua 2014 (UTC)
- Burdinolen liburua txertatu dut burdinola artikuluan, aurreko bertsioa pobre samarra zelako, baina hau gehiegizkoa da. Gaiari buruz zerbait jakin nahi duena atzera botatzeko modukoa, zalantzarik gabe. Luzeegia, artikulua zatikatu egin behar da edo zuzenean informazioa ezabatu (erdia baino askoz ere gehiago, seguru) edo beste norabait eraman. Horretarako dena irakurri behar da, zuzendu (akats ortografikoak eta lexiko egokiagoa jarri), estiloa aldatu (maiz lehen pertsonan eta ez entziklopedikoa), gorde beharrekoa moldatu (guztiz; gainera, maiz, "uste dugu ..." jartzen du, hori ezin da entziklopedia batean sartu, entziklopedia batean egitateak eta ez usteak sartzen dira) eta wikitu, antolaketa egin, artikulu gehigarriak sortu, ... Ez dakit zer iruditzen zaizuen, baina hau dena egiteko denbora asko behar da, gauzak oso poliki egin behar direlako, esango nuke artikulu honetan bakarrik pertsona bakar batek egiteko hilabeteetako lana izango litzatekeela, emaitza txukuna nahi bada. - --Joxemai; (erantzunak) 16:10, 28 abendua 2014 (UTC)
- (PD: Libre zarete, noski, artikulua lehengo bertsiora itzularazteko. Esan gabe doa.) - --Joxemai; (erantzunak) 16:12, 28 abendua 2014 (UTC)
- Berez ez da hainbeste lan, eta horregatik uste dut ordaintzen badute, dedikazio eta abiadura handiagoarekin egingo litzatekeela. Bestela urteetako lana litzateke entziklopedia guztiak hona ekartzea. Burdinola artikulu horretan historia osatu daiteke, eta gero burdinola bakoitzarekin artikulu bat egin, horko testua aterata. Adibidez. -Theklan · · 16:20, 28 abendua 2014 (UTC)
- Dena subjektiboa da. Gauza bat garbi daukat, ordea: nola moldatu behar den eta emaitza zein izan behar den argi eta garbi adostu behar da wikilarien artean, proiektuan parte hartu ala ez. - --Joxemai; (erantzunak) 16:32, 28 abendua 2014 (UTC)
- Berez ez da hainbeste lan, eta horregatik uste dut ordaintzen badute, dedikazio eta abiadura handiagoarekin egingo litzatekeela. Bestela urteetako lana litzateke entziklopedia guztiak hona ekartzea. Burdinola artikulu horretan historia osatu daiteke, eta gero burdinola bakoitzarekin artikulu bat egin, horko testua aterata. Adibidez. -Theklan · · 16:20, 28 abendua 2014 (UTC)
Adibide gisa
aldatuArtearen Historiako lehenengo liburuaren lehenengo atala honela geratuko litzateke: Euskal Herriko artea Paleolitoan. Irudiak falta dira eta, noski, testuan gaur egungo beste aurkikuntza batzuk txertatzea. Edukiz nahiko mamitsua da, eta sakontzeko aukerak ematen ditu. Atalka banatzen badugu, ez da hain gogorra. -Theklan · · 23:20, 28 abendua 2014 (UTC)
- Bada, egin duzun lana eskertzekoa da, baina nire ustez artikulu hau askoz ere gehiago orraztu behar da. Sarrera askoz ere gehiago osatu behar da. Estilo kontuak alde batera utzita (baina haztu gabe), badira hainbat baieztapen guztiz pobreak, zehazgabeak:
- Giroa hotza zen (Würmiense azken izoztea) Kantauri isurialdeko gizakia kobazuloetan bizi zen, herriaren alderik baxuenean nahiago. (zein herri?)
- Hala ere, "garai horretako zenbait aztarnategietan, besteak beste, aurkituriko margo okre aloktono pilaketengatik, kobazuloetara ekarriak alegia, uste izaten da zenbait jarduera erritualetarako beren gorputzak margotu egiten zituztela". Horren arabera, jada hitz egin ote daiteke body‑art bati buruz? (hau zer da, broma bat?).
- Bestalde, armaz hornitzeko, hezurrak eta adarrak erabiltzen zituzten ordurako, harriaz gainera. (adarrak!, zer arma?)
- Ez dirudi Euskal Herrian Würmiense izoztearen azken aldia baino lehenagoko arte sorkuntza benetako bati buruz hitz egin daitekeenik. (?)
- (Solutre aldiaren hasieraraino iritsiko litzatekeena, 25.000‑18.000) (euroak?)
- Baina, azken urteotan egin diren aurkikuntzak, gure herria, Paleolitoko artearen garrantzizko lekuan kokatua du. (gure herria?)
- Eskualde batzuetan, denok ezagutzen ditugun fauna-adierazpenaz gain, gutxi-asko geometrikoak diren forma bitxiak azaldu dira –makarroiak– (denok?) (makarroiak!!!) (fauna-adierazpenak zer dira, faunaren orroak?)
Eta abar. Artikulua astuna da. Ez du balio ez batxilergoko ikasle batentzat (utzi egingo luke bi pasarte irakurrita, edo korta-pega egingo luke lan baterako irakurri gabe) eta, zalantzarik gabe, ez eta unibertsitateko pertsona batentzat ere. Herritar arruntarentzat aspergarria da guztiz. Ez da eraso pertsonala, Theklan, zuk ez duzu egin artikulua!! Baina agerian uzten ditu proiektu honen gabeziak. Wikipedian baditugu artikulu pobreagoak noski, asko gainera, baina kritika hori ez da onargarria (tu quoque falazia). Nik ez dakit hemen nork jartzen duen dirua, azkenean noski denok jarriko dugu piska bat. Baina, dirua jarri behar bada, egin daitezela lanak behar bezala. Hemen zer demontre gertatzen ari da, interes konfabulazio bat material hau guztia nola edo hala irentsarazteko, Wikipedia elikatu dela esateko? Nik ez dut honelako elikadura motarik. Aldez aurretik erabakita dago ia atal guztiak sartuko direla, dena jan beharko dela, horiek probatu edo begiratu ere egin gabe? Ikuspegi kritiko eskasa deritzot horrelako jarrerari. Nik kalean beste batek botatako gauzak aurkitzen baditut, ez dut dena etxera ekartzen, kalean ikusten dut zer interesatzen zaidan eta zer ez. Wikipedia behar bezala elikatu nahi badute, konbokatu ditzatela beka batzuk unibertsitateko azken kurtsoetako ikasleen artean artikuluak osatzeko hutsetik, bekadunak Wikipedia lanetan astebeteko kurtso batean trebatuta, adibidez. Baina ez hartu beste helburu batekin sortutako eta ia amortizatuta dagoen material bat, hori birziklatzeko. Ez dakit benetan zerbait konstruktiboa egin daitekeen honekin, luzera horretako artikuluak osatuta, benetako aditu batek ez luke inoiz eskua sartuko, egin beharko luke dena ezabatu eta berregin eta hori noski ez dakit nik utziko litzaiokeen egiten; beraz, artikulua horrela geratuko da in saecula saeculorum. Zer egin material honekin? Hasieratik nire iritzia zen Wikilibuetara eramatea, eta bere horretan uztea, baina hori nonbait ez da desiragarria. Irentsi egin beharko da, noski, eta nola edo hala moldatu. Nik ez dakit horretan parte hartuko dudan. Espero dut gutxienez, atal guztiak faktura honetakoak ez izatea. - --Joxemai; (erantzunak) 07:40, 29 abendua 2014 (UTC)
- Haserre nabaritzen zaitut, baina esan nahi duzunarekin ados nago. Edukia zaharra da, eta ez da kalitate handikoa. Erdibidean dago: ez da interesgarria eta ez da sakona. Pasarte horiek ere berrikusi behar dira (hori aipatu dut lehen, dena gaurkotu behar dela), eta parrafo nahiko kendu ditut, askoz epikoagoak zirenak. Hala ere esan behar dut diferentziak daudela word dokumentua eta PDFaren artean, badirudi norbaitek zuzenketak egin dituela publikatu aurretik. Zuzenketa estilistikoak, noski. Ez dakit, nik uste oinarri bezala ondo egon daitezkeela, baina lan handia izango dela guzti hau ondo jarri eta gure estilora erakartzea. -Theklan · · 08:29, 29 abendua 2014 (UTC)
- Ez dago aurrez ezer erabakita, Joxemai: dirua, jartzekotan (ez baitago erabakita jarriko duten; gurekin hitz egin nahi dute lehenik) argitaletxekoek jarriko dute, enpresa pribatu batek (diru laguntza publikoak jaso dituena, hori bai), argitaletxearen lana Wikipedian txertatuta egotea interesatzen zaielako, beren izen ona zabaltzeko. Hala ere, wikilariok erabakitzen badugu testua ez dela txertatuko, haiei hala esan eta ez da aurrera eramango lan hori. Dena dela, irudiak txertatzen izango da lana (oraindik ez baitut inor aditu irudien kalitatea ezbaian jartzen; badirudi denok ados gaudela irudiak wikipedia honetara ekartzeko modukoak direla, edo?).
- Bestalde, euskararen aldetik ere bada zer txukundua, hor goian ikusi dudanez. Adibidez, Würmiense gora, Würmiense behera... erdarakada galanta. Würm izotzaldia, Würm aldia edo Würm glaziazioa lirateke termino txukunak, euskaraz. --Xabier Armendaritz 2014-12-29, 09:21 (UTC)
- Euskarazko ikuspegitik baliteke ezetz, ikuspegi global batetik egokiena azken glaziazio da. -Theklan · · 09:56, 29 abendua 2014 (UTC)
- Badirudi Würm izotzaldia azken glaziazio horrek Alpeetan izan zuen agerpena izan zela, ikus Ingeles Wikipedia. --Xabier Armendaritz 2014-12-29, 10:45 (UTC)
- Bai, bai, hori frantziar tradizioko izena da. Izen geologiko asko modu ezberdin batean erabili dira eskola bakoitzean, eta gero elkarrekin jartzerakoan izenak mantendu dira ohitura eta literatura asko baldin badago. Adibidez Karboniferoan ere gertatzen da, ezberdin zatitzen dela Amerikan. -Theklan · · 10:56, 29 abendua 2014 (UTC)
- Badirudi Würm izotzaldia azken glaziazio horrek Alpeetan izan zuen agerpena izan zela, ikus Ingeles Wikipedia. --Xabier Armendaritz 2014-12-29, 10:45 (UTC)
- Euskarazko ikuspegitik baliteke ezetz, ikuspegi global batetik egokiena azken glaziazio da. -Theklan · · 09:56, 29 abendua 2014 (UTC)
Ados esaten duzuen guztiarekin, zaila izango da entziklopedikoa ez den materiala entziklopediatzea. Badakit niri iritzia ez dela zuena bezain aditua, berri xamarra naiz, baina niri Theklanek eginiko artikulua gustatzen zait, hain dago ondo zatikatua... Uste dut eredu ona dela eta lan horrek ekar ditzakeen lantxoez eta zailtasunez (edo baldintzez) ohartarazteko balio izan duela.-Sator (eztabaida) 11:14, 29 abendua 2014 (UTC)
- Ados, Satorrekin. Mila esker Theklani, neurri handi batean berak egindako lanari esker badakigulako zein den erronka, zeintzu diren arazoak. - --Joxemai; (erantzunak) 11:24, 29 abendua 2014 (UTC)
- Beno, ez da hainbesterako. Hala ere ados nago goian aipatzen denarekin: argazkiak baldin baditugu (eta ditugunean) benetan ekarpen bikaina izango dela. Horiek bai etorriko zaizkigula oso oso ondo. Eta artikuluak asko hobetuko dira. -Theklan · · 11:47, 29 abendua 2014 (UTC)
Ley de vagos y maleantes (de actualidad estos días)
aldatuHola, perdonad si no hablo el idioma de esta wiki (estoy en ello, disculpad). Quería pedir ayuda a alguien para poder editar el artículo "Ley de Vagos y Maleantes" de la Wikipedia en castellano (y si lo deseáis en vuestro idioma también), ya que resulta que en la wiki en castellano:
- En el recuadro de una cita, se me ha impedido editar cambiar el enlace ROTO de un blog ultraderechista por el del BOE (más fiable) sobre la modificación de Franco del año 1954. http://www.boe.es/datos/pdfs/BOE/1954/198/A04862-04863.pdf
- La ley de vagos y maleantes republicana se promulgó en agosto de 1933 y posteriormente sirvió al gobierno de derechas del radical Alejandro Lerroux como arma de represión en la huelga revolucionaria de 1934. Precisamente bajo el amparo de esta ley de orden público se crearon los primeros CAMPOS DE CONCENTRACIÓN que luego serían norma durante la guerra civil y el franquismo. Se me ha impedido añadir el HECHO referenciado de que era una ley que principalmente penaba y castigaba a los más DESFAVORECIDOS Y POBRES. https://web.archive.org/web/20141222123119/http://www.lamarea.com/2013/11/24/campos-de-concentracion-para-vagos-y-maleantes-en-espana/
- El artículo incluye todas las reformas de la Ley, excepto la actual reinstauración o aprobación de medidas similares. Se me ha impedido añadir el HECHO referenciado de que LA TOTALIDAD de las Asociaciones de jueces califican de "innecesaria y autoritaria" la nueva Ley de Seguridad Ciudadana de Rajoy, comparando este proyecto con la Ley de Vagos y Maleantes. http://www.20minutos.es/noticia/1981533/0/ley-de-seguridad-ciudadana/autoritarismo/jueces-ada-colau/ otro: http://www.elmundo.es/elmundo/2013/05/09/espana/1368092633.html
- También he visto cierta sobreprotección del artículo, parece que se quisiera dejar muy claro que la ley iba sólo contra los homosexuales. Siempre estaré a favor de la defensa del colectivo LGTB, y de los que vigilan el artículo para que no se borre las sección de represión al colectivo, pero creo (y puedo demostrar) que no tuvieron la exclusiva de ser personas represaliadas por esa ley.
- Después de una "guerra de ediciones" (más bien de reversiones sin apenas leer la edición) en la que, por supuesto, el administrador, cuidador celoso de los enlaces ROTOS ultras, ha bloqueado el artículo para que la gente no lo pueda editar, ya no sé a quién acudir.
Para terminar, dice Wikipedia que la semiprotección no es:
- Un método para impedir que los anónimos puedan editar páginas.
- Un método para la protección preventiva de artículos que "podrían" ser vandalizados.
Además, si necesito pedir permiso para editar un artículo semiprotegido para evitar deliberadamente su edición, para poder cambiar el enlace ROTO de un blog ultraderechista por el del BOE, o pedir un "consenso" para decidir si un HECHO ha sucedido o no, Wikipedia tiene un problema entonces... :-(
Gracias por escucharme. Agradezco vuestra ayuda de antemano, sobre todo si me echais un cable en la wiki en castellano ¡Eguberri On!
- La Wikipedia en Español es un muro infranqueable. -Theklan · · 17:18, 24 abendua 2014 (UTC)
VisualEditor News #10—2014
aldatuDid you know?
Since the last newsletter, the Editing Team has fixed many bugs and worked on table editing and performance. Their weekly status reports are posted on mediawiki.org. Upcoming plans are posted at the VisualEditor roadmap.
VisualEditor was deployed to several hundred remaining wikis as an opt-in beta feature at the end of November, except for most Wiktionaries (which depend heavily upon templates) and all Wikisources (which await integration with ProofreadPage).
Recent improvements
aldatuBasic support for editing tables is now available. You can add and delete tables, add and remove rows and columns, set or remove a caption for a table, and merge cells together. To change the contents of a cell, double-click inside it. More features will be added in the coming months. In addition, VisualEditor now ignores broken, invalid rowspan
and colspan
elements, instead of trying to repair them.
You can now use find and replace in VisualEditor, reachable through the tool menu or by pressing ^ Ctrl
+F
or ⌘ Cmd
+F
.
You can now create and edit simple <blockquote>
paragraphs for quoting and indenting content. This changes a "Paragrafoa" into a "Aipu blokea".
Some new keyboard sequences can be used to format content. At the start of the line, typing "*
" will make the line a bullet list; "1.
" or "#
" will make it a numbered list; "==
" will make it a section heading; ":
" will make it a blockquote. If you didn't mean to use these tools, you can press undo to undo the formatting change.
There are also two other keyboard sequences: "[[
" for opening the link tool, and "{{
" for opening the template tool, to help experienced editors. The existing standard keyboard shortcuts, like ^ Ctrl
+K
to open the link editor, still work.
If you add a category that has been redirected, then VisualEditor now adds its target. Categories without description pages show up as red.
You can again create and edit galleries as wikitext code.
Looking ahead
aldatuThe current VisualEditor design will be replaced with a new theme designed by the User Experience group. The new theme will be visible for desktop systems at mediawiki.org in late December and on other sites in early January. (You can see a developer preview of the old "Apex" theme and the new "MediaWiki" one which will replace it.)
The Editing team plans to add auto-fill features for citations in January.
Planned changes to the media search dialog will make choosing between possible images easier.
Let's work together
aldatu- Share your ideas and ask questions at mw:VisualEditor/Feedback.
- Translations of the user guide for most languages are outdated. Only Ukrainian, Portuguese, Spanish, French, and Dutch translations are nearly current. Please help complete the current translations for users who speak your language.
- Talk to the Editing team during the office hours via IRC. The next session is on Wednesday, 7 January 2015 at 22:00 UTC.
- File requests for language-appropriate "Lodia" and "Etzana" icons for the character formatting menu in Phabricator.
- The design research team wants to see how real editors work. Please sign up for their research program.
- If you would like to help with translations of this newsletter, please subscribe to the Translators mailing list or contact us directly, so that we can notify you when the next issue is ready. Subscribe or unsubscribe at Meta. Thank you!
18:59, 26 abendua 2014 (UTC)
Entziklopedia Enblematikoaren lizentzia
aldatuOraintxe ohartu naiz: askatutako edukiaren lizentzia ez dator bat Wikipediaren lizentziarekin. Eusko Jaurlaritzak cc-by lizentziarekin askatu du eta Wikipediak cc-by-sa lizentzia eskatzen du kanpoko edukietarako. Beraz, orain arte txertatutako guztia copyright urraketa litzateke. - --Joxemai; (erantzunak) 10:17, 27 abendua 2014 (UTC)
- Creative Commons-en webgunearen arabera, bai erabil daitekeela CC-BY lizentzia duen edukia Wikipedian, CC-BY-SA lizentzia esleituz, betiere edukiak aurretik zuen CC-BY aitortzen bazaio.--Assar; (erantzun hemen) 15:09, 27 abendua 2014 (UTC)
- Bai, ikertu dut eta ez dago zalantzarik, baldin eta txertatzen den edukiaren egiletza espreski aitortzen bada (ez derrigor artikuluan bertan, ordea). Mila esker, Assar, erantzuteagatik. - --Joxemai; (erantzunak) 16:21, 27 abendua 2014 (UTC)
- Halaxe, da, ez dago arazorik: izan ere, CC-BY-SA da Wikipedian eduki bat txertatzeko gutxienez eskatzen den lizentzia, eta CC-BY lizentzia oraindik libreagoa da hura baino. Beraz, lizentzia librearen baldintza sobera baino gehiago betetzen du. --Xabier Armendaritz 2014-12-27, 21:30 (UTC)
- Irudien kasuan, haiek CC-BY lizentziarekin askatuko balituzte, Commons-en bai eman ahal zaiela zuzenean CC-BY lizentzia (ez Wikipedian bezala, beti CC-BY-SA dela).--Assar; (erantzun hemen) 10:08, 28 abendua 2014 (UTC)
- Nik obra osoa cc-by lizentziapean dagoela ulertzen dut, beraz horrela igo ditut irudiak ere Commonsera. Gainera paleolitoko artearekin hasi naizenez ez dut uste copyright gehiegirik eztabaida daitekeenik. -Theklan · · 13:39, 28 abendua 2014 (UTC)
- Irudien kasuan, haiek CC-BY lizentziarekin askatuko balituzte, Commons-en bai eman ahal zaiela zuzenean CC-BY lizentzia (ez Wikipedian bezala, beti CC-BY-SA dela).--Assar; (erantzun hemen) 10:08, 28 abendua 2014 (UTC)
- Halaxe, da, ez dago arazorik: izan ere, CC-BY-SA da Wikipedian eduki bat txertatzeko gutxienez eskatzen den lizentzia, eta CC-BY lizentzia oraindik libreagoa da hura baino. Beraz, lizentzia librearen baldintza sobera baino gehiago betetzen du. --Xabier Armendaritz 2014-12-27, 21:30 (UTC)
- Bai, ikertu dut eta ez dago zalantzarik, baldin eta txertatzen den edukiaren egiletza espreski aitortzen bada (ez derrigor artikuluan bertan, ordea). Mila esker, Assar, erantzuteagatik. - --Joxemai; (erantzunak) 16:21, 27 abendua 2014 (UTC)
- Nik ere horrela ulertzen dut, baina nonbait ez da horrela eta ez dakit zergatik. Berdin gertatzen zait Argia astekariko argazkiekin, edukia, ustez osoa, cc-by-sa lizentziapean dago, baina hala were argazkiak ezabatu egiten dizkidate Commonsetik, baina Argiako webgunean ez du inon jartzen (nik ez dut aurkitu) horietarako lizentzia berezia. - --Joxemai; (erantzunak) 14:13, 28 abendua 2014 (UTC)
- Argi dio: Alde batetik, liburukiak argitaratu ziren bezala daude, PDF formatuan; bestetik, testuak Word formatuan eta irudiak aparteko karpeta batean.. Beraz irudiak ere lizentzia horretan argitaratu dituzte. -Theklan · · 14:25, 28 abendua 2014 (UTC)
- Creative Commons-en webgunearen arabera, bai erabil daitekeela CC-BY lizentzia duen edukia Wikipedian, CC-BY-SA lizentzia esleituz, betiere edukiak aurretik zuen CC-BY aitortzen bazaio.--Assar; (erantzun hemen) 15:09, 27 abendua 2014 (UTC)
Open datako publizitate oharra
aldatu- Beste alde batetik, oraintxe konturatu naiz hau jartzen duela OPENDATA horretan, Etor edukiaren atalean: "Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak teknologia berrien arloan euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzen dituzten hainbat ekimen bideratu ditu azken urteotan. Hala, euskarazko hizkuntza-baliabideak eguneratu eta Interneten jarri dira, kontsultatzeko eta saretik deskargatzeko. Horien artean Euskarazko Wikipedia, Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, Itzultzaile Automatikoa, hiztegiak eta euskarazko softwareak daude." Zerbait esateko izango dugu, ezta? - --Joxemai; (erantzunak) 14:21, 27 abendua 2014 (UTC)
- Nik ere uste dut esaldi hori nahasgarria dela: ematen du Jaurlaritza dela Wikipediaren "bideratzaile" nagusia. Beste modu batera esan daiteke. Agian Lankide:Xabier_Armendaritzek Jaurlaritzarekin duen hurrengo bileran esan ahal die testu hori aldatzeko.--Assar; (erantzun hemen) 15:13, 27 abendua 2014 (UTC)
- Arrazoia, lehenbailehen idatziko diet arduradunei. Zer deritzozue ordezko testu honi?
- Nik ere uste dut esaldi hori nahasgarria dela: ematen du Jaurlaritza dela Wikipediaren "bideratzaile" nagusia. Beste modu batera esan daiteke. Agian Lankide:Xabier_Armendaritzek Jaurlaritzarekin duen hurrengo bileran esan ahal die testu hori aldatzeko.--Assar; (erantzun hemen) 15:13, 27 abendua 2014 (UTC)
« | Hala, euskarazko hizkuntza-baliabideak eguneratu eta Interneten jarri dira, kontsultatzeko eta saretik deskargatzeko (hala nola Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, Itzultzaile Automatikoa, hiztegiak, softwareak...), eta beste hainbat osatzeko eta hobetzeko laguntzak eman dira (adibidez, Euskarazko Wikipedia). | » |
- Ordezko testua proposatzen badiegu, bizkorrago aldatu ahal izango dute (baina ez dakit ez ote diren oporretan izango). --Xabier Armendaritz 2014-12-27, 21:30 (UTC)
Desatsegina zait oso bere buruari dominak jartzen dizkioten pertsona eta erakundeek. Baina, tira, Xabierrek proposatutako konpromisozko soluzio bat iruditzen zait. Nire aldetik, lehenbailehen bidaliko nuke. - --Joxemai; (erantzunak) 09:29, 28 abendua 2014 (UTC)
- Lau urtean behingo «demokrazia»ren ajeak: norberaren lanaren propaganda ugari egin behar, beste lau urterako txartela lortzeko. Hala ere, wikipedia honi ere propaganda pixka bat egiten diote, bide batez.
- Goiko testuarekin inork eragozpenik ez badu, egunaren bukaeran bidaliko diet, bihar lehen orduan ikus dezaten (oporretan joan ez badira). --Xabier Armendaritz 2014-12-28, 09:49 (UTC)
- Ni ados.--Assar; (erantzun hemen) 10:05, 28 abendua 2014 (UTC)
Egina. Joan den astean esan zidaten testu hori aldatu zutela, eta oraintxe egiaztatu dut (fitxa gutxi batzuetan sartuta) hala dela. --Xabier Armendaritz 2015-01-15, 22:18 (UTC)
Wikivoyage + Wikialbisteak
aldatuAgian momentu ona da Wikivoyage ere euskaraz jartzeko, ezta? Hemen hasteko moduko zerbait -Theklan · · 16:38, 28 abendua 2014 (UTC)
- Inkubadoran dauden proiektuak ikusten egon naiz eta antza "ofiziala" bilakatzeko behar dena editore aniztasuna eta eduki kopurua da. Ez dakit posible izango den gure artean hori bermatzea, baina kristona litzateke. -Theklan · · 17:26, 28 abendua 2014 (UTC)
Berdina gertatzen da Wikialbisteakekin. Hor dago, jende gehiago egongo balitz publiko egin daiteke eta egunerokotasuneko guazak gehitzen joan bertara. Bota dut amua twitterren, baina erantzunik ez. Horrela dago egoera. -Theklan · · 21:28, 4 urtarrila 2015 (UTC)
Azaleko asteko artikulu eta irudi nabarmendak 2015
aldatuEgunon. Administratzaile baten batek azaleko asteko artikulu eta irudi nabarmenduen txantiloiak 2015. urtera egokitu beharko lituzke. Orain, azal nagusian 2014 urte honetako artikulu eta irudiaren txantiloiak errepikatzen ari baitira. -Euskaldunaa (eztabaida) 11:53, 29 abendua 2014 (UTC)
- Egina --Xabier Armendaritz 2014-12-29, 12:51 (UTC)