WiMAX
Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, HTTPS, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
*OSI ereduaren arabera |
WiMAX (Worldwide Interoperability for Microwave Access), datuen haririk gabe datuak transmititzeko estandarra da, IEEE 802.16 arauan definituta dago. WiMax Wi-Fi (Wireless Fidelity) kontzeptuaren antzekoa da baina estaldura handiagoa eta banda zabalagoa du. WiMax, merkataritza mailako zerbitzuak eskaintzeko sortu zen.
Askotan WiMAX-i buruzko idei oker bat zabalzten da: 48 kilometroko eremua hartzen duela 70 Mb/s-ko abiaduraz. Hau guztiz desegokia da. Egia esan, abiadura eta eremuaren arteko kompromesua egon behar da: eremu handia nahi izanez gero, abiadura orokorra murriztuko da, modulazio baxuenak erabili behar direlako. (WiMAX modulazio adaptatiboa erabiltzen du, modulazio ezberdina CPE bakoitzeko kanalaren egoeraren arabera momentu oro)
WiMAX ezaugarriak
aldatu- Eremu handia onartzen du, estaldura ona beraz. Distantzia hau erabilitako antenen arabera eta transmititutako potentziaren arabera ezartzen da. 100 kilometro baino gehiagoko eremua posible da antena paraboliko erraldoiak erabiliz, adibidez (BPSK edo QPSK modulazioo baxuegaz)
- MAC oso eraginkorra (92% inguru), Wi-Fi baino askoz hobea (<50%)
- MAC entramatua eta deterministikoa. Kontiendarik gabe, overhead murriztua,...
- Bit segundoko abiadura ona: 37.7 Mbps fisiko mailan, 34.9 Mbps MAC mailan.
- Sistema hedagarria eta soluzio kableatuak baino askozaz merkeagoa.
- Modulazio moldakorra: banda zabalera kentzen du estaldura lortzeko.
- QoS (Quality of Service), MAC mailara. Ahotsa eta bideo bezalako aplikazioareako oso egokia.
WiMAX eta Wi-Fiaren konbinazioa aukerarik hoberena
aldatuSareak aukera zabalak eskaintzen ditu azken milako eta eremu zabaletako beharrak asetzeko. Honek duen alderdi hoberenetako bat honakoa da; aukera erabiltzen den modeloaren arabera aldatzen dela. Adibidez, ezarpen denbora, kokapen geografikoa eta sareko aplikazioen arabera, datu, VolP zein bideoetan. Ezarpen bakoitza sareko erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokitua egon daiteke. Wi-Fi WLANak WiMAXekin batera egon daitezke elkarri trabarik egin gabe. Ezarpenerako aholkuak:
- 802.16-2004 1 aplikazioa nekazaritza inguruetara egokitzen da.
- Wi-Fi sareen elkartrukeak haririk gabeko zerbitzu merkeak ahalbidetzen ditu, hiri eta hiri inguruetan.
- WiMAXek (802.16-2004) banda zabaleko haririk gabeko konexioak ahalbidetzen ditu, betiko banda zabaletik (xDSL eta T1) aparte. WiMAXi buruz hitz egiterako orduan, kontutan izan behar da Wi-Fia azkar ari dela eboluzionatzen. Wi-Fi ren uhinak ez dira konputagailu eramangarrietan, PDAetan soilik agertzen, baita mugikor, kamara eta bideo-jokoetan ere.
- IEEE802.16 azterketa konkretuekin bi modutako erabilerez arduratzen da: finkoak eta mugikorrak.
WiMAX Euskal Autonomia Erkidegoan
aldatuWiMAX Euskaltel operadorearen bitartez ezarri zen Euskal Autonomia Erkidegoan, bai datu zein ahots trafikorako. Eusko Jaurlaritzak 2007ko otsailetik WiMAX instalazioaren kostuaren %100a subentzionatzen du. Hala, kobre tradizionala edota abiadura handiko Interneta heltzen ez den tokietan telefonia finkoa eta banda zabaleko Interneta eskaintzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoan WiMAX teknologia kontratatu daitekeen guneak hurrengo web orrialdean kontsulta daitezke: Itelazpi: Banda Zabala[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Zientzia.net WiMAX artikulua
- Zientzia.net Wi-Fi artikulua
- (Ingelesez) WiMAX forum
- (Ingelesez) IEEE 802.16 Working Group
- (Gaztelaniaz) IEEE 802.16 estandarraren laburpen taula
- (Gaztelaniaz) WiMAXari buruzko informazio orokorra
WiMAX ekoizleak
aldatu- (Ingelesez) Infinet Wireless
- (Gaztelaniaz) Albentia Systems