Internet Message Access Protocol

IMAP edo Internet Message Access Protocol Interneteko mezuak atzitzeko protokoloa da. Posta elektronikoan posta-kutxak kudeatzeko eta hauen mezuak atzitzeko protokoloa. IMAPen ezaugarri nagusienetakoa mezuen karpetak zerbitzarian gordetzeko aukera ematen duela da. IMAP protokoloa POP protokoloaren alternatibarik erabiliena da.

Adibidez, posta-bezeroari, postontziak bere makina propioan egongo balira bezala manipulatzen uzten dio. Hala, bezeroak edozein tokitatik ikusi ahal izango ditu postontzietan gordetako mezuak, kopiarik egin gabe. Lehen, esate baterako, etxean jasotako mezuak ezin ziren bulegoan irakurri. Horretarako, norbere helbidera kopia bat bidali beharra izaten zen. Orain, IMAP protokoloari esker, mezuak jaso eta erantzun daitezke etxetik zein bulegotik, IMAP protokoloari esker dena sinkronizatuta dagoelako. Orain, protokolo honekin, postontziak bai bulegotik bai etxetik, bai beste edozein tokitatik ikus daitezke.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu