Lotura geruza

OSI erreferentzia-ereduko bigarren maila, datuen arteko lotura ezartzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen dena. Sare-mailaren aginduak bete eta maila fisikoari eskaerak egiten dizkio.

Bitarteko fisikotik garraiatzen den datuen trukaketa kontrolatzea beharrezkoa da datu komunikazioa zuzena izateko. Kontrol horretara bideratu da lotura mailaren eginkizuna, non maila fisikoaren eta sare mailaren artean kokatzen den geruza da. Gorengo geruzari, sare-maila, errorerik gabeko bit fluxua hornitzeaz arduratzen da, gainera.

Helburu hau erdiesteko ondorengo eginkizunak ditu lotura mailak:

  • Transmisioaren kudeaketa: transmisioaren irekitzearen, mantentzearen eta ixtearen prozesaketaz arduratzen da
  • Lotura mailako helbide bat izan: lotura mailako helbidea MAC deritzo
  • Erroreen detekzioa eta zuzenketa kudeatu: jasotako datuak, igorritakoekin bat datozen egiaztatzen da
  • Kontrol-fluxuaz arduratu: Hartzailea eta igorlea datu transmisioaren abiadura ados jarri behar dira
  • Bit-multzoak (tramak) muntatu eta sinkronizatu behar ditu


Komunikazio bitartekoa, konpartitua denean, bitartekoa txandakatzen da. Ataza hau MAC azpi-geruzak burutzen du. IEEE 802.3 arau multzoan LLC(Logical Link Control) azpi-geruza zehazten da. Azpi-geruza hau, sare mota guztietan zehazten da eta bere funtzio nagusiak erroreen eta fluxuaren kontrolak dira.

Aipagarriak diren beste lotura mailako protokolo motak PPP (Point to Point Protocol) edo HDLC (High level data link control) dira.

Praktikan, MAC azpi-geruza komunikazio txartelaren parte izaten da, eta LLC txartelaren driver-etan.

MAC azpi-geruzako protokolo adierazgarriak:


LLC azpi-geruzako eta difusio sare lokal guztien protokoloa IEEE 802.2 da.



Bit-Multzoak (Tramak) aldatu

Lotura geruzan, datuak bit-multzo izeneko unitateetan antolatzen dira. Bit-multzo bakoitza goiburu bat du, helbide batekin eta kontrol informazioarekin, eta azken eremu bat, erroreen detekziorako erabiltzen dena.

Sare lokal bateko bit-multzo baten goiburua jatorri eta helburuko helbide fisikoak ditu. WAN batetik hedatzen den bit-multzo baten goiburua zirkuitu identifikadore bat du bere helbide eremuan.


MAC Azpi-geruza aldatu

Sare lokaletan transmisio-bidea hainbat makinak konpartitzen duenez, makina batek transmititzeko ahalmena bermatzeko prozedura bat izan behar du, errorerik eta talkarik izan ez daitezen. Prozedura hauei atzipen protokoloak deitzen zaizkie.

Kontuan hartuta sareko makina guztiek transmisio-bidea konpartituta daukatela, modu ordenatu baten transmititu behar da, errore eta gatazkarik izan ez dadin. Hau gauzatzeko sarerako atzipen protokoloak daude.


Eramailearen detekzio bidezko atzipen protokoloak aldatu

  • ALOHA hutsa (euspen-soila)
  • CSMA (Carrier Sense Multiple Access)
  • CSMA/CD (Carrier Sense Multiple Access with Collission Detection)
  • CSMA/CA (Carrier Sense Multiple Access with Collission Avoidance)


Talkarik gabeko atzipen protokoloak aldatu


Haririk gabeko sareen protokoloak aldatu

  • MACA (Multiple Access Collission Avoidance)

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • Telekomunikazio hiztegia: [1]