Banda zabalera hertzetan neurtutako frekuentzia tartearen zabalera da, zeinean seinalearen potentziaren gehiengoa biltzen den. Fourierren analisiaren bidez kalkulatua izan daiteke, behin-behineko seinale bat erabiliz. Tarte honetan sartutako frekuentziek frekuentzia eraginkor izena ere hartzen dute.

Irudia: Banda zabalera f1 eta f2 balioek bornatzen duten tartean barneraturiko frekuentziek osatzen dute.

Filtro baten banda zabalera frekuentziek osatutako tartea da. Frekuentzia hauek beren atenuazioa 3dB edo gutxiagotan mantentzen dute filtrotik pasatzerakoan, betiere irudiko fc frekuentzia zentral muturrekoarekin konparatuz.

Frekuentzia magnitude fisiko bat da, zeinak neurtzen duen seinale periodiko baten zikloa denbora unitateko zenbatetan errepikatzen den. Frekuentzia bakarreko seinale periodiko batek banda zabalera minimoa dauka. Eskuarki, seinale periodikoak hainbat frekuentziatan osagaiak baldin baditu, bere banda zabalera handiagoa da eta bere denborarekiko aldaketa bere frekuentziaren osagaien menpe dago.

Orokorrean, sistema elektronikoek igortzen dituzten seinaleak, adibidez datu informatikoak, ahotsa, telebista seinaleak, eta abar... denboran zehar aldaketak jasaten dituzten seinaleak dira eta ez dira periodikoak, baina frekuentzia desberdinetako seinale periodikoen batura bezala har daitezke.

Ohiko erabilpenak

aldatu

Ohikoa da denbora unitate batean transmititu daitezkeen datu kopuruari banda zabalera digital deitzea. Adibide bat jartzearren, 256 kb/s dituen ADSL linea batek, teorikoki 256000 bit segundoko bidal ditzake. Hau benetan sistemak duen transferentzia tasa maximoa da, eta aldakorra izan daiteke banda zabalera analogikoaren, seinalearen potentziaren, linearen zarataren eta kanalaren kodifikazioaren arabera.

Banda estu baten adibide garbia da konexio telefoniko batean burutzen dena eta banda zabal batena, DSL konexio batek burutzen duena. Konexio mota bakoitzak berezko banda zabalera analogikoa dauka, hala nola bere transferentzia tasa maximo bat. Banda zabalerak eta sareko saturazioak loturen kalitatean zuzenki eragiten dute.

Kanal bat pasatzen uzten duen frekuentzia tartea hertzetan adierazten da. Bw = ∆f = gbf (goi borne frekuentzia) – bbf (behe borne frekuentzia).

Banda zabalera terminoa konputagailu baten bus batean datuak zenbateko abiaduran transferitzen diren jakiteko ere erabili ohi da, normalean byte segundoko (B/s), Megabyte segundoko (MB/s) edo Gigabyte segundoko (GB/s) unitateak erabiliz. Hau kalkulatzeko busaren frekuentzia (ziklo/segundo) biderkatuko dugu ziklo bakoitzeko transmitizen den byte kopuruarekin. Adibidez, 266 MHz-tan 64 biteko datuak transmititzen dituen bus batek 2,1 GB/s-ko banda zabalera izango du.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu