Ireki menu nagusia


SSH (Secure SHell) konputagailu-sarearen bidez urruneko gailuei sarbide izateko programa eta sare protokoloa da. Kontsola aginduen bidez konputagailua erabat maneiatzea eta baldin eta X zerbitzaria baldin badugu X ingurune grafikoa exekutatzea ahalbidetzen du. Beste lan estazioei konektatzeaz aparte, SSH-k datuak modu seguruan kopiatzearen, RSAren bidez gakoak kudeatzearen eta beste aplikazioren datuak kanal seguruaren (tunelling) bitartez igortzearen gaitasunak ditu. SSH-k telneten funtzio bera betetzen du baina seguruagoa da informazioa enkriptatzen duelako.

SSHren erabileraAldatu

(GNU/Linux Debian 3.1-ean egindako adibidea)

  • Gakoa sortu:
  • iker>ssh-keygen -t dsa. Honek fitxategi bi sortzen ditu: .ssh/id_rsa eta .ssh/id_rsa_pub erabiltzailearen “home” karpetan. Lehenengoa gako pribatua eta beste gako publikoa direla. Pribatu pasahitz baten bitartez babestuta dago.
  • Gako pribatua partekatu: Konektatu nahi den konputagailuari ~/.ssh/authorized_keys karpetan gako pribatua gehitu:
  • iker>scp ~/.ssh/id_dsa.pub Jonen IPa:/home/jon/id_dsa_iker.pub ; Jonen konputagailuan ikerren gako pribatua
  • iker>ssh -l iker jonen IP
  • jon>cat id_dsa_iker.pub >> ~/.ssh/authorized_keys
Iker Jonen makinara konektatzen denean ez du Ikerren makinaren pasahitza sartu behar, baizik eta gako pribatuaren pasahitza.
  • Urruneko konexioa burutu:
  • > ssh -l jonen IP

lehenengo bider gako pribatuaren gakoa eskatzen du baina geroagokoetan ez.

Ikus,GaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Secure Shell