Vogue (Madonnaren abestia)

Artikulu hau abestiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vogue (argipena)».

" Vogue " Madonna abeslari estatubatuarraren I'm Breathless (1990) albumeko abestia da. Sire Records- ek 1990eko martxoaren 27an kaleratu zuen diskoko lehen single gisa.

Vogue (Madonnaren abestia)
Madonnaren eta Madonnaren musika-lana
Egilea(k)Madonna eta Madonna
Argitaratze-data1990
IzenburuaVogue
Banatze bideaCompact Disc Digital Audio (en) Itzuli, Musikaren deskarga eta musika-streaming
Honen izena daramavogue
Ezaugarriak
Genero artistikoahousea
Hizkuntzaingelesa
Deskribapena
Honen parte daI'm Breathless – Music from and Inspired by the Film Dick Tracy
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakMadonna
Bestelako lanak
MusikagileaMadonna
Shep Pettibone

Spotify: 4TOE2rwaoCsdIgtGlQmsnX Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube
Madonnaren eta Madonnaren kronologia
Keep It Together Vogue (Madonnaren abestia) Hanky Panky (en) Itzuli

Sorkuntza aldatu

Shep Pettibone ekoizlearen eta Madonnaren arteko elkarlana izan zen abestia konposatzea eta ekoiztea. Pettibonek aipatu izan du "Vogue" azkar eta merke sortu zela; bi astetan idatzi eta grabatu zuen 5.000 dolarreko aurrekontuarekin, ondoren Madonna-ri aurkeztu zion, hark letrak idatzi eta izenburua asmatu zuen[1].

Madonna inspiratu zen Vogue dantza estiloan, New York-eko Harlemeko "Ballroom" komunitate eta kulturan ezagutu zuena[2].

Abestia house eta disko musikaren artean kokatzen da estilistikoki, deep house doinu bat duelarik[3].

Bideoklipa aldatu

Abestiaren bideoklipa David Fincherrek zuzendu zuen. Zuri-beltzean filmatua, bideoak Hollywoodeko Urrezko Garaiko film eta argazkien itxura dakar gogora Tamara de Lempickaren artelanak erakutsiz Art Deco eszenografia batean. Gertuko plano batzuek Marilyn Monroe, Bette Davis, Veronica Lake, Greta Garbo, Marlene Dietrich, Katharine Hepburn, Judy Garland eta Jean Harlow izarren erretratuak erakusten dituzte. Vogue/Ball estiloko dantzari ezagunak ere ageri dira.

Erreferentziak aldatu

  1. «'Vogue' Producer Shep Pettibone's First Interview in 20 Years: The Dance Legend Talks Madonna & More | Billboard» web.archive.org 2015-05-24 (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  2. «Voguing: A Brief History of the Ballroom» Mixmag (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  3. (Ingelesez) I'm Breathless [Music from and Inspired by the Film Dick Tracy - Madonna | Songs, Reviews, Credits | AllMusic. ] (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).

Kanpo estekak aldatu