Vogue (dantza)
Voguea edo Voguinga 1980ko hamarkadaren amaieran agertu zen estilizazio handiko house dantza modernoa da, 1960ko hamarkadako Harlemgo ballroom eszenaren baitan sortua. Madonna estatubatuar abeslariaren Vogue izeneko abesti eta bideoklipak eta 1990eko Paris Is Burning dokumentalak zabaldu zuten jendartean. Gaur egun nazioartean ezaguna da.
Historia
aldatuVoguea Harlemgo ballroom kulturaren baitan eratu zen, afro-amerikar eta latino jatorriko pertsona gay edo/eta transek dantzatua, 1960ko eta 1980ko hamarkaden bitartean.[1]
Estiloak
aldatuGaur egun hiru vogue estilo daude:
- Old Way (1990. urtea baino lehenegokoa)
- New Way (1990. urtea baino ondorengoa)
- 'Vogue Fem (1995. urte ingurukoa).
Lan nabarmenak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Tubia, Iker. (2021-06-08). «Dantzan, gorputzak askatzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).