Musikaren deskarga fitxategi musikalen transferentzia da Interneteko zerbitzu batetik ordenagailu batera edo beste gailu lokal batera. Terminoak barne hartzen du bai deskarga legalak bai egile-eskubideen jabeen baimenik gabe egiten direnak.

Musika online saltzen duten denden artean, single-ak eta albumak, Apple-ko iTunes eta Napster daude. Askotan, deskarga digitalak DRMrekin kodetuak daude, horrela zailtzen baita musikaren kopia gehiago egitea edota konpetentziak sortutako gailuetan aditzea.

Fitxategi musikalak deskargatzeko beste bide bat peer-to-peer programen erabilera da hala nola BitTorrent, eMule, eta 1999 eta 2001 artean Napster, itxi eta berriro ireki baino lehen egun den ordainpeko zerbitzu gisa.