Vladimirreko Andre Maria Birjina

Vladimirreko Andre Maria Birjina (ukraineraz: Вишгородська ікона Божої Матері) XII. mende hasierako ikono bat da,[1] Errusiako beneratuenetako eta ospetsuenetako bat.[2] 1930etik Moskuko Tretiakov Galerian kontserbatua dago.[3]

Vladimirreko Andre Maria Birjina
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Sorrera-urtea1100
Ekoizpen lekuaKonstantinopla
Ezaugarriak
Materiala(k)tenpera pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak104 (altuera) × 69 (zabalera) cm
Pisua435 gramo
Genero artistikoaarte sakroa
Deskribapena
Iconclass11F4122
Kokapena
LekuaTretiakov Galeria
BildumaTretiakov Galeria

1131n, ikonoa Bizantziar Inperioko hiriburua zen Konstantinoplatik Kievera eraman zuten.[4] 1155ean Andrei Bogolubski printzeak Vladimirrera eraman zuen, Errusia ipar-ekialdeko hiriburua zena, bere izena herri honegatik jasotzen duelarik, non denbora askoan kontserbatua izan zen. Errusiarrek tartariarrak garaitu ondoren (garaipen hau Andre Maria Birjinaren laguntzarekin lortua izan zela uste izan zutena) eta Moskoviaren agerpenarekin ikonoa Moskuko Kremlineko Jasokundearen Katedralean jarri zuten.

Antzinakoenak diren margo geruzak nagusiki Andre Maria Birjinaren eta haurraren aurpegietan kontserbatu ziren. Gainontzeko ia guztia XIII. mendetik XVI. mendera arteko ondorengo margoa da.

Ikonoa tauletan margotua dago margo mineral eta begetal oso sendoarekin, arrautza gorringotan disolbatua (tenplea). Mariaren eta Haurraren irudiak inguruaren lerro leunaren bidez lotuta daude. Amaren aurpegia, maitekorra eta serioa aldi berean, fintasun eta xamurtasun harrigarriz margotua dago, eta kolore aldaketak ia nabariezinak dira. Bere begi handiak nabarmentzen dira, bere semearen patuagatik egonezin eta pena sakonez betea.

"Vladimirreko Andre Maria Birjina"ren irudia oso ezaguna izan zen Antzinako Errusian. Errusiar maisuek lan ugari sortu zituzten Haurra bere amaren masailera fereka xamurrean estutzen den ikono hau oinarri hartuta (errusiar ikonografian Andre Maria Birjina aurkezteko modu honek "Xamurtasuna" edo Eleusa izena darama).

Vladimirreko Andre Maria Birjina Errusian oso beneratua izan zen, non "Errusiako Ama" ezizena eman zitzaion, eta bere aurrean, herrialdearen babesle bezala, koroatzen ziren tsarrak eta sagaratzen aitalehenak.

Lehen esan bezala, 1930etik aurrera Moskuko Tretiakov Galerian kontserbatua dago.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Bekenevam, N. G.. (2001). Iconos rusos de la Galería Tretiakov, siglos XIV-XVII. Fundació Caixa de Catalunya, 20 or..
  2. (Gaztelaniaz) Ruiz de la Peña González, Isabel. (2012). García Marsilla, Juan V. (zuz.); Mancho, Carles; Ruiz de la Peña González, Isabel ed. Historia del arte medieval. Valentzia: Universitat de València, 138 or. ISBN 978-84-370-8902-7..
  3. (Gaztelaniaz) Tiberio López, F.. (2007). La Virgen María cada día. (1. argitaraldia) Bogota: San Pablo, 147 or. ISBN 978-958-607-056-0..
  4. (Gaztelaniaz) Loyn, H. R., ed. Diccionario Akal de Historia Medieval. Madril: Ediciones Akal, 269 or. ISBN 84-460-0841-6..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.