Panel (datuak)
(«Panel» orritik birbideratua)
Datu-bilketan, panela elementu edo banako berdinen gainean denboran zehar jasotako datuen multzoa da, aldagai bakar nahiz anitzetan. Helburua, banako horiek aldagai horiei buruz duten bilakaera jasotzea. Bereziki soziologian, ekonometrian eta merkatu ikerketan erabiltzen dira. Adibidez, ohikoa da panelak osatzea hedabideen ikus-entzulegoaren bilakaera ikertzeko. Kohorte motako datuekin batera, luzetarako datuen multzoan sartzen dira baina paneletan populazio baten lagin adierazgarri bat eskuratzea bilatzen den bitartean, kohorteetan banakoen ezaugarri jakin bati jarraiki osatzen da lagina.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |