Vis a vis
Vis a vis genero dramatiko eta suspensoko telesail espainiarra da, Globomedia ekoiztetxeak Antena 3 telebista-katearentzat eta, ondoren, FOX España-rentzat ekoitzia. Espetxe batean girotutako fikzio hau 2015eko apirilak 20an estreinatu zen.[1][2][3] Beranduago bigarren denboraldi bat izango zuela iragarri zen,[4] 2016ko martxoaren 31tik aurrera emititzen hasi zena.[5] Bigarren denboraldiaren emanaldiaren ondoren, Antena 3 kateak telesaila hirugarren denboraldi baterako ez berritzea erabaki zuen.[6]
Vis a vis | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Daniel Écija (en) eta Álex Pina |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 4 |
Atalak | 40 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | black comedy television program (en) , polizia-telesaila, thriller television series (en) eta LGBT-related television series (en) |
Hizkuntza | gaztelania |
Iraupena | 70 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jesús Colmenar (en) Sandra Gallego (en) Marc Vigil (en) Ramón Salazar (en) Carles Torrens (en) Jesús Rodrigo David Molina Encinas (en) Álex Rodrigo (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Globomedia Fox Networks Group (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Antena 3 Star Channel (en) |
Hasiera-data | 2015eko apirilaren 20a |
Amaiera-data | 2019ko otsailaren 4a |
Historia | |
Jasotako sariak | |
antena3.com… | |
|
Urtebeteren buruan, ofizialki iragarri zen FOX Networks Group España, Atresmedia eta Globomedia akordio batera iritsi zirela Vis a vis telesailaren hirugarren denboraldia ekoizteko, 2018ko apirilaren 23an FOX España katean estreinatu zena.[7] Hirugarrena oraindik estreinatu gabe, fikzioak azken denboraldi bat izango zuela baieztatu zen.[8] Azken denboraldi hau 2018ko abenduaren 3tik aurrera hasi ziren igortzen.[9] Frankizia betiko agurtzeko, 8 kapituluz osatutako sekuela bat emititu zen 2020ko apirilaren 20tik hasita: Vis a vis: El oasis.[10][11]
Historia
aldatuTelesaila, jatorrian, Mosquita muerta deitu behar zen, baina Antena 3 kateak titulua aldatu zion saioari estreinatu aurretik, izenburu hura inoiz ez erabiltzera iritsi zelarik. Telesaila iragartzeko unean, hedabide batzuek Orange is the New Black fikzio estatubatuarrarekin alderatu zuten, Netflix plataformako saioaren kopia soila zela esanez. Hala ere, lehen atala ikusi ondoren, espainiar telesailak estatubatuarrarekin zituen ezberdintasunak zehaztu zituen kritikak.
2016ko maiatzaren 17an Channel 4 kanal britainiarrean estreinatu zen. Honen ondoren, Hispanoamerikako zenbait herrialdetan estreinatu da, Amazon Prime Videok Estatu Batuetan banatu duen lehen telesaila izan da, eta, gaur egun, Netflix plataforman ere ikusgai dago. Gainera, BBC kateak telesailaren bertsio berri bat egiteko eskubideak erosi zituen. Walter Presents-ek Ingalaterran banatzeko eskubideak eskuratu zituen.
Argumentua
aldatuMacarena (Maggie Civantos) neska gazte inozo bat da. Bere nagusi eta mutil-lagunak bultzatuta, lan egiten duen enpresan manipulazio eta bidegabeko erabiltze delituak egiten ditu. Lau delitu fiskal atzeman eta leporatzen dizkiote, eta, beraz, Cruz del Sur izeneko kartzelara eramaten dute. Han, kartzelan sartzeak eragiten dion talka emozionalari eta presoen arteko harreman korapilatsuei aurre egin beharko die. Presoen artean Zulema (Najwa Nimri) nabarmentzen da, zentroko arriskutsuena.
Telesailak presoen eta espetxeko funtzionario talde baten egunerokotasuna islatzen du; Macarenaren bilakaeran zentratuz: hasiera batean kalterik egiten ez duen pertsona bat izan arren, itxuraz min egiteko gai ez dena, kartzelan bizirauteko bere eskrupuluak alde batera uzten dituen neska bihurtzen da. bere eskrupuluak alde batera utziz doan pertsonaren aldaketa. Biziraupenaren aldeko borrokak, horrela, presoen arteko elkarbizitza markatzen du, aliantzak, traizioak eta presoen zein funtzionarioen arteko mendekuak sortuz.
Aktoreak
aldatu- Maggie Civantos – Macarena «Maca» Ferreiro
- Najwa Nimri – Zulema Zahir[12]
- Carlos Hipólito – Leopoldo Ferreiro (1, 2. denboraldiak)
- Roberto Enríquez – Fabio Martínez (1, 2. denboraldiak; 3. gonbidatua)
- Cristina Plazas – Miranda Aguirre (1, 2. denboraldiak)
- Berta Vázquez – Estefanía Kabila «Rizos»
- Alba Flores – Saray Vargas
- Inma Cuevas – Ana Belén «Anabel» Villaroch (1, 2, 3. denboraldiak)
- María Isabel Díaz Lago – Soledad «Sole» Núñez
- María Salgueiro – Encarna Molina (1, 2. denboraldiak)
- Ramiro Blas – Carlos Sandoval (1, 2, 4. denboraldiak; 3. gonbidatua)
- Alberto Velasco – Antonio Palacios (1, 2, 4. denboraldiak)
- Marta Aledo – Teresa «Tere» González
- Daniel Ortiz – Román Ferreiro (1, 2. denboraldiak)
- Harlys Becerra – Ismael Valbuena (1, 2. denboraldiak)
- Laura Baena Torres – Antonia Trujillo
- Jesús Castejón – Damián Castillo
- Ruth Díaz – Mercedes Carrillo (3. denboraldia; 4. gonbidatua)
- Huichi Chiu – Akame (3. denboraldia)
- Javier Lara – Álex Moncada (3. denboraldia)
- Ana Marzoa – Prudencia «Pruden» Mosqueira (3. denboraldia)
- Luis Callejo – Andrés Frutos (3. denboraldia)
- Adriana Paz – Altagracia Guerrero (3, 4. denboraldiak)
- Itziar Castro – Goya Fernández (3, 4. denboraldiak)
- Abril Zamora – Luna Garrido (3, 4. denboraldiak)
- Cristina Marcos – Magdalena Cruz (4. denboraldia)
- Benjamín Vicuña – Antonio Hierro (4. denboraldia)
Denboraldiak
aldatuDenboraldia | Katea | Atalak | Estreinaldia | Amaiera | Ikus-entzuleria (bataz bestekoa) | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||||||
1 | Antena 3 | 11 | 2015eko apirilaren 20a | 2015eko uztailaren 2a | 3 547 000 | %19,9 | ||
2 | 13 | 2016ko martxoaren 31 | 2016ko ekainaren 22a | 2 424 000 | %14,1 | |||
3 | FOX España | 8 | 2018ko apirilaren 23a | 2018ko ekainaren 11 | 151 000 | %0,8 | ||
4 | 8 | 2018ko abenduaren 3a | 2019ko otsailaren 4a | 129 000 | %0,7 | |||
Guztira | 40 | 2015 | 2019 | 2 041 000 | %11,9 |
Lehen denboraldia: 2015
aldatuZenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Jatorrizko izenburua | Zuzendaria(k) | Emisio data | Ikusleak (kuota) |
---|---|---|---|---|---|
1 | 1 | «Un mal día» | Jesús Colmenar | 2015eko apirilaren 20a | 4 308 000 (%22,4) |
2 | 2 | «Cosiendo a Campanilla» | Jesús Rodrigo | 2015eko apirilaren 27a | 4 085 000 (%21,4) |
3 | 3 | «Lo que sucede, conviene» | Sandra Gallego | 2015eko maiatzaren 4a | 3 890 000 (%20,9) |
4 | 4 | «Un día de campo» | David Molina | 2015eko maiatzaren 11 | 3 928 000 (%21,2) |
5 | 5 | «La cruda realidad» | Jesús Colmenar | 2015eko maiatzaren 18a | 3 907 000 (%21,1) |
6 | 6 | «Te vendrán a buscar...» | Jesús Rodrigo | 2015eko maiatzaren 28a | 3 246 000 (%17,9) |
7 | 7 | «A las cinco en punto de la tarde» | Sandra Gallego eta David Molina | 2015eko ekainaren 4a | 3 028 000 (%17,7) |
8 | 8 | «Pretty Woman» | David Molina eta Jesús Colmenar | 2015eko ekainaren 11 | 3 585 000 (%20,9) |
9 | 9 | «Negra, negrita, negrata» | Jesús Colmenar eta Jesús Rodrigo | 2015eko ekainaren 18a | 3 037 000 (%17,7) |
10 | 10 | «Gato gris» | Sandra Gallego eta David Molina | 2015eko ekainaren 25a | 2 903 000 (%17,8) |
11 | 11 | «El principio de las tortugas» | Jesús Colmenar eta Jesús Rodrigo | 2015eko uztailaren 2a | 3 100 000 (%19,4) |
Bigarren denboraldia: 2016
aldatuZenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Jatorrizko izenburua | Zuzendaria(k) | Emisio data | Ikusleak (kuota) |
---|---|---|---|---|---|
12 | 1 | «A un mono, dos pistolas» | Jesús Colmenar | 2016ko martxoaren 31 | 2 848 000 (%16,2) |
13 | 2 | «Hogar, dulce hogar» | Jesús Rodrigo | 2016ko apirilaren 7a | 2 511 000 (%13,8) |
14 | 3 | «La gallinita» | Sandra Gallego | 2016ko apirilaren 14a | 2 460 000 (%13,8) |
15 | 4 | «La teoría de Darwin» | Jesús Colmenar | 2016ko apirilaren 21a | 2 158 000 (%12,2) |
16 | 5 | «En la línea de fuego» | Jesús Rodrigo | 2016ko apirilaren 27a | 2 301 000 (%13,2) |
17 | 6 | «Los mandriles» | Sandra Gallego eta Jesús Colmenar | 2016ko maiatzaren 4a | 2 348 000 (%13,4) |
18 | 7 | «Bon appétit» | Jesús Colmenar eta Jesús Rodrigo | 2016ko maiatzaren 11 | 2 550 000 (%15,0) |
19 | 8 | «La vida sigue» | Jesús Rodrigo eta Sandra Gallego | 2016ko maiatzaren 18a | 2 390 000 (%13,8) |
20 | 9 | «Pillarse los dedos» | Jesús Colmenar eta Álex Rodrigo | 2016ko maiatzaren 25a | 2 253 000 (%13,2) |
21 | 10 | «Pecados y confusiones» | Sandra Gallego eta Jesús Rodrigo | 2016ko ekainaren 1a | 2 199 000 (%12,6) |
22 | 11 | «Patrona de los desamparados» | Jesús Colmenar eta Álex Rodrigo | 2016ko ekainaren 8a | 2 522 000 (%15,1) |
23 | 12 | «Plátano y limón» | Jesús Rodrigo eta Sandra Gallego | 2016ko ekainaren 15a | 2 332 000 (%14,4) |
24 | 13 | «Líquido» | Jesús Colmenar, Álex Rodrigo eta Sandra Gallego | 2016ko ekainaren 22a | 2 649 000 (%16,4) |
Hirugarren denboraldia: 2018
aldatuZenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Jatorrizko izenburua | Zuzendaria(k) | Emisio data | Ikusleak (kuota) |
---|---|---|---|---|---|
25 | 1 | «Cruz del Norte» | Jesús Colmenar | 2018ko apirilaren 23a | 151 000 (%0,8) |
26 | 2 | «Muy fácil o muy difícil» | Jesús Colmenar | 2018ko apirilaren 30a | 124 000 (%0,7) |
27 | 3 | «Un grano de arroz» | Sandra Gallego | 2018ko maiatzaren 7a | 163 000 (%0,9) |
28 | 4 | «La bandera en el muro» | Sandra Gallego | 2018ko maiatzaren 14a | 164 000 (%0,9) |
29 | 5 | «Alguien a quien le importas una mierda» | David Molina Encinas | 2018ko maiatzaren 21a | 154 000 (%0,8) |
30 | 6 | «Seis meses dan para mucho» | David Molina Encinas | 2018ko maiatzaren 28a | 157 000 (%0,8) |
31 | 7 | «Fuimos niñas» | Sandra Gallego | 2018ko ekainaren 4a | 167 000 (%0,9) |
32 | 8 | «Lo que sabemos de los monstruos» | Jesús Rodrigo eta David Molina Encinas | 2018ko ekainaren 11 | 128 000 (%0,7) |
Laugarren denboraldia: 2018-2019
aldatuZenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Jatorrizko izenburua | Zuzendaria(k) | Emisio data | Ikusleak (kuota) |
---|---|---|---|---|---|
33 | 1 | «La Barbie» | Marc Vigil | 2018ko abenduaren 3a | 143 000 (%0,8) |
34 | 2 | «La fuga» | Marc Vigil | 2018ko abenduaren 10a | 93 000 (%0,5) |
35 | 3 | «El umbral del dolor» | Sandra Gallego | 2018ko abenduaren 17a | 92 000 (%0,5) |
36 | 4 | «Mamá» | Ramón Salazar | 2019ko urtarrilaren 7a | 153 000 (%0,8) |
37 | 5 | «Traición» | Carles Torrens | 2019ko urtarrilaren 14a | 94 000 (%0,5) |
38 | 6 | «Mala persona» | Sandra Gallego | 2019ko urtarrilaren 21a | 149 000 (%0,8) |
39 | 7 | «Vuelta a casa» | Ramón Salazar | 2019ko urtarrilaren 28a | 93 000 (%0,5) |
40 | 8 | «La marea amarilla» | Sandra Gallego | 2019ko otsailaren 4a | 214 000 (%1,1) |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Antena 3 estrenará 'Vis a vis' el próximo lunes, 20 de abril» FórmulaTV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Antena 3 libera su nueva serie 'Vis a vis' contra 'La voz'» Vertele.
- ↑ (Gaztelaniaz) «El estreno de 'Vis a vis' se impone por 300.000 espectadores al regreso de 'La que se avecina'» teinteresa.es.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Antena 3 renueva ‘Allí abajo’, ‘Vis a vis’ y ‘Bajo sospecha’» El País.
- ↑ (Gaztelaniaz) «La segunda temporada de 'Vis a vis' ya tiene fecha de estreno en Antena 3» FórmulaTV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Antena 3 no renueva 'Vis a vis' por una tercera temporada» FórmulaTV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Confirmado: Fox producirá la 3ª temporada de Vis a vis para 2018» Vertele.
- ↑ (Gaztelaniaz) «FOX trabaja ya en una cuarta temporada de 'Vis a vis'» Bluper.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Vis a vis': FOX anuncia el final definitivo de la serie con su cuarta temporada» FórmulaTV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «FOX y Globomedia anuncian 'Vis a vis: El oasis', el spin-off con Maggie Civantos y Najwa Nimri» Fórmula TV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' se estrena el 20 de abril en FOX España» Fórmula TV.
- ↑ «Najwa Nimri aktorea 'Vis a Vis' telesailean ariko da» Berria 2015/04/03.
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala
- Atal guztiak ikusgai
- Vis a vis erabiltzailearen orria, Facebook zerbitzuan
- Vis a vis erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan