Najwa Nimri
Najwa Nimri Urrutikoetxea (Iruñea, 1972ko otsailaren 14a - ), Najwa Nimri izenez ezaguna den aktore eta abeslaria da.
Najwa Nimri | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Najwa Nimri Urrutikoetxea |
Jaiotza | Iruñea, 1972ko otsailaren 14a (53 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara arabiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea, zinema aktorea eta musikagilea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Najwajean (en) ![]() |
Genero artistikoa | trip hopa |
Musika instrumentua | ahotsa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Nimriren ama Iruñekoa da, eta aita, jordaniarra. Anaia bat, neba-erdi bat eta bi ahizpa-erdi ditu. Bere izenak arabieraz "estasia" esan nahi du. Iruñean jaioa, bera txikia zenean familia Bilboko Santutxu auzora joan zen bizitzera. 1995ean Salto al vacio[1] filmaren errodajean Daniel Calparsoro zinema zuzendaria ezagutu zuen. Berarekin ezkondua egon zen 1995etik 2000ra bitartean. Bere semea, Teo Nabil, 2004an jaio zen eta bere aitaren izena ezkutuan mantendu du. Gaur egun, José Mendes Vieira da bere bikotekidea.
Ibilbide profesionala
aldatuMusikaria
aldatuAktore lanetan hasi aurretik, Najwa Nimrik soul musika abesten zuen Respect taldean[2] eta jazza Clan Club taldean[3]. Geroago, Carlos Jeanekin batera, Najwajean taldea sortu zuen[4]. Talde honekin No Blood (1998)[5], Selection (2002)[6], Ten Years After (2007)[7] eta Till It Breaks (2008)[8] albumak argitaratu zituen, Asfalto[9], Guerreros[10] eta 20 centimetros[11] filmetako soinu bandak grabatzeaz gain. No Blood diskoak RTVEren Versión Española programaren sintonia den Dead for you[12] single ezaguna du.
2010ean atera zuen salmentara El último primate[13] bakarkako lehen diskoa, Alfonso Perezen produkzioa, Najwa bera eta Raúl Santosen kolaborazioarekin. [2] 2012an, bakarkako estudio album berri bat argitaratu zuen, Donde rugen los volcanes izenburupean. Bertan, Raúl Santosen parte-hartzea izan zuen berriz ere, eta abeslariak musika estilo elektroniko minimalista eta iragan akustikokoarekin jotzen du berriro. Albumeko abesti guztiak gaztelaniaz abesten ditu. Urte bereko apirilaren amaieran, Najwak Donde rugen los volcanes diskoaren bideoklipa kaleratu zuen, Lanzarote uhartean grabatutako lehen singlea, Virgili Juberoren zuzendaritzapean. 2014an argitaratu zuen Rat Race izeneko azken lana. Diskoak dantza egiteko moduko musika elektronikoko hamar pieza ditu, Matias Eisen eta Didi Gutmanekin batera sortutakoak.
Najwajean taldearekin
aldatuUrtea | Disko | Chart | Salmentak |
---|---|---|---|
2008 | Till it breaks | #16 | -- |
2002 | Selection | #108 | 3000 |
2002 | Guerreros (BSO) | #88 | 4100 |
2000 | Asfalto (BSO) | #175 | 1200 |
1998 | No Blood | #80 | 4500 |
Guztira | 12800 |
Bakarka
aldatuUrtea | Disko | Chart | Salmentak |
---|---|---|---|
2006 | Walkabout | #10 | 50000 |
2003 | Mayday | #48 | 21000 |
2001 | Carefully | #76 | 7100 |
Guztira | 90900 |
Aktorea
aldatuLaurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean hasi zen lanean. Casting batean Daniel Calparsoro ezagutu zuen, eta hark bere lehen film luzea interpretatzeko aukera eman zion: Salto al vacio[1]. Ordutik, ibilbide luzea egin du zineman eta telebistan. Abre los ojos[14], Los amantes del círculo polar[15], Lucía y el sexo[16], También la lluvia[17], El árbol de la sangre[18] eta La virgen roja [19]filmetan parte hartu du. La casa de papel[20], Vis a vis[21] eta Sagrada familia[22] telesailetan egindako paperengatik egin zen ospetsu nazioartean.
Bere aktore lanagatik, bi Zilarrezko Fotograma, bi Ondas Sari, Platino Sari bat, Valladolideko Nazioarteko Zinema Astean Ohorezko Galburua eta Sitgeseko Zinemaldian Ohorezko Sari Nagusia irabazi ditu, besteak beste.[23]
Zineman
aldatuTelebistan
aldatuUrtea | Seriea | Pertsonaia | TB katea edo plataforma | Atalak |
---|---|---|---|---|
2015 – 2019 | Vis a vis | Zulema Zahir | Antena 3 (2015–2016) FOX Espainia (2018–2019) |
40 atal |
2019 – | La casa de papel | Alicia Sierra Montes | Netflix | 16 atal |
2020 | Vis a vis: El oasis | Zulema Zahir | FOX Espinia | 8 atal |
2023 | 30 monedas [24] | HBO Max | 2. denboraldia
8 atal |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Salto al vacío (1995). (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Iñiguez, Fernando. (1996-07-06). «Respect hace sonar el calor del nuevo 'soul' español» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ «CLAN CLUB - EnlaceFunk Shop» enlacefunk.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Najwajean - SUEÑOS MUSICALES. (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) NajwaJean - No Blood. 1998 (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) NajwaJean - Selection. 2002 (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) NajwaJean - 10 Years After. 2007 (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) NajwaJean - Till It Breaks. 2008 (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Asfalto (2000). (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Guerreros (2002). (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) 20 centímetros (2005). (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) «Dead for you» open.spotify.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) Najwa - El Último Primate. 2010 (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Abre los ojos (1997). (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Los amantes del círculo polar (1998). (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lucía y el sexo (2001). (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ Even the Rain (2010) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) El árbol de la sangre (2018). (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) La virgen roja (2024). (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) La casa de papel (Serie de TV) (2017). (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vis a vis (Serie de TV) (2015). (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sagrada familia (Serie de TV) (2022). (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Najwa Nimri - Principales premios personales» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Garay, Jon. (2023-07-11). «Primer 'teaser' de la segunda temporada de '30 monedas'» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).