Vis a vis: El oasis
Vis a vis: El oasis (soilik El oasis bezala ere ezaguna) genero dramatikoko espainiar telesail bat da, Globomediak eta FOX Networks Group Españak ekoiztua. Vis a vis telesailaren sekuela honen protagonistak Maggie Civantos eta Najwa Nimri dira, eta 2020ko apirilaren 20an estreinatu zen FOX España telebista-katean.[1][2]
Vis a vis: El oasis | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 8 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | polizia-telesaila, thriller television series (en) eta black comedy television program (en) |
Iraupena | 45 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sandra Gallego (en) Miguel Ángel Vivas (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Globomedia |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Star Channel (en) |
Hasiera-data | 2020ko apirilaren 20a |
Amaiera-data | 2020ko ekainaren 8a |
foxtv.es… | |
|
Argumentua
aldatuBitxi-dendak, bankuak eta kasinoak atrakatzen urte batzuk eman ondoren, Macarena (Maggie Civantos) eta Zulema (Najwa Nimri) banandu egingo dira. Horretarako, azken lapurreta bat prestatzea erabaki dute: narko mexikar garrantzitsu baten alabari diamantezko tiara bat lapurtuko diote neskaren ezkontzan zehar. Goya (Itziar Castro), Monica (Lisi Linder), Triana (Claudia Riera) eta «La Flaca» (Isabel Naveira) izango dituzte lagun lan hau burutzeko. Lapurreta egin eta ordu batzuetara, taldea Oasis Hotelean bilduko da diamanteak banatzeko. Hala ere, plana ez da aurreikusi bezain perfektua, eta egoera zaildu egingo da une oro.[3]
Aktoreak eta pertsonaiak
aldatuNagusiak
aldatu- Maggie Civantos – Macarena «Maca» Ferreiro Molina
- Najwa Nimri – Zulema Zahir
- Itziar Castro – Goya Fernández
- David Ostrosky – Víctor Ramala
- Lucas Ferraro – Cepo Sandoval Castro
Kolaborazio bereziak
- Ana María Picchio – Ama Castro (atalak: 1-5)
- Ramiro Blas – Carlos Sandoval Castro (atalak: 4; 7)
- Alba Flores – Saray Vargas de Jesús (atala: 8)
Errepikariak
aldatu- Isabel Naveira – Laura Ros «La Flaca» (atalak: 1-6)
- Lisi Linder – Mónica Ramala (atalak: 1-6)
- Claudia Riera – Triana Azcoitia
- Alma Itzel – Kati Ramala
- Fernando Sansegundo – Matías «Mati» Meneses agentea (atalak: 1-4)
- Iván Morales – Javier Colsa agentea (atalak: 1-4)
- José de la Torre – Pérez agentea (atalak: 1-2)
- Almagro San Miguel – Diego «Dieguito» Ramala (atalak: 1-4; 6-7)
- Lolo Diego – Apolo (atalak: 1-6)
- Pablo Vázquez – Julián Quintanilla
- Natalia Hernández – Elena (atalak: 1-5; 7-8)
- Paula Gallego – Virginia «Vivi» Quintanilla
- Ismael Palacios - Lucas (atalak: 5-7)
Atalak
aldatuZenb. (guzt.) |
Jatorrizko izenburua | Zuzendaria | Emisio data | Ikusleak (kuota) |
---|---|---|---|---|
1 | «Como esos matrimonios que antes de separarse tienen un hijo» | Miguel Ángel Vivas | 2020ko apirilaren 20a | 169 000 (%0,9)[4] |
2 | «La boda» | Miguel Ángel Vivas | 2020ko apirilaren 27a | 86 000 (%0,4)[5] |
3 | «Como te quiere una madre» | Sandra Gallego | 2020ko maiatzaren 4a | 88 000 (%0,5)[6] |
4 | «Iguales o nada» | Sandra Gallego | 2020ko maiatzaren 11 | 68 000 (%0,4)[7] |
5 | «La vida de los mosquitos» | Miguel Ángel Vivas | 2020ko maiatzaren 18a | 49 000 (%0,3)[8] |
6 | «Odio el sentimentalismo» | Miguel Ángel Vivas | 2020ko maiatzaren 25a | 42 000 (%0,3)[9] |
7 | «La línea roja» | Sandra Gallego | 2020ko ekainaren 1a | 52 000 (%0,3)[10] |
8 | «¿Quién era Zulema Zahir?» | Sandra Gallego | 2020ko ekainaren 8a | 29 000 (%0,2)[11] |
Ekoizpena
aldatuGarapena
aldatu2019ko urtarrilaren 23an, FOX España kateak Vis a vis telesaila bere laugarren denboraldian behin betiko amaituko zuela adierazi zuen, trama guztiak itxiz.[12] Telesailaren azken atala urte bereko otsailaren 4an eman ondoren, non Macarena eta Zulema pertsonaiek espetxetik kanpo luxuzko bitxi-denda bat atrakatzen amaitu zuten, telesailaren jarraitzaileak sekuela bat eskatzen hasi ziren, protagonisten abenturak kontatzen jarraitzeko. Hala, eskakizun hau behin baino gehiagotan trending topic bihurtu zen Twitter sare sozialaren bidez, eta hainbat ekitaldi eta sinadura bilketa antolatu zituzten.[13]
FOX España kateak eta Globomedia eta FOX Networks Group España ekoiztetxeek zenbait bilera egin zituzten, sekuela garatzeko aukera planteatzeko. Proiektua aurrera eramateko prest zeudela adostu zutenean, Maggie Civantos eta Najwa Nimri aktoreei proiektuan parte hartzeko prest ote zeuden galdetu zieten, euren pertsonaiak interpretatuz. Interneteko atari batean egindako elkarrizketa batean, Iván Escobar sortzaile eta gidoilariak berretsi zuen telesaila sortzeko azken hitza aktoreek zutela.[14]
Hilabete batzuk geroago, zehazki 2019ko maiatzaren 23an, FOX Españak eta Globomediak ofizialki baieztatu zuten El oasis izeneko telesailaren ekoizpena. Era berean, telesailean Maggie Civantos eta Najwa Nimri aktoreen presentzia ezagutarazi zen, eta denboraldi bakarra osatuko zuten zortzi kapituluetan zehar jatorrizko telesaileko zenbait aurpegi ere agertuko zirela aurreratu zen.[15]
Idazketa
aldatuZortzi ataletako gidoiak idazteaz Ivan Escobar (Vis a vis telesailaren sortzaileetako bat), J. M. Ruiz Córdoba (hirugarren eta laugarren denboraldietako gidoilaria) eta Lucía Carballal (laugarren denboraldiko gidoilaria) arduratu ziren. Trama eta gidoiak prestatuz urtebete inguru lan egin ondoren, abuztu erdialdean atalen gidoiak bidali zizkieten aktoreei, hauen behin betiko bertsioak irailean banatu ziren arren. Aurreko denboraldietan ez bezala, oraingoan telesaila grabatzen hasi aurretik idatzi ziren atal guztietako gidoiak.[16]
Telesailaren trama nagusia urriaren 21ean argitaratutako prentsa oharrean azaldu zen. Urriaren 30ean, hedabideen aurrean egindako aurkezpenean, Iván Escobarrek telesailari buruzko xehetasun gehiago eman zituen, eta, besteak beste, esan zuen Macarenak eta Zulemak espetxetik atera ondoren izan zuten topaketa ikusiko zutela ikusleek, baita bien lehen lapurreta ere.[17]
Casting-a
aldatu2019ko uztailaren amaieran komunikabideek Ana María Picchio eta Lucas Ferraro aktore argentinarren fitxaketa aurreratu zuten.[18] Urriaren 21ean eman zuen albistea FOX Españak, filmaketaren hasiera iragartzen zuen prentsa oharraren bidez. Gainera, beste aktoreen izenak baieztatu zituzten agiri horretan: Itziar Castro, Lisi Linder, Claudia Riera eta Isabel Naveira, besteak beste. Era berean, Ramiro Blas eta Daniel Ortiz aktoreek ere ekoizpenean parte hartuko zutela iragarri zen.[19] 2020ko urtarrilaren 28an, filmaketaren azken astean, Alba Flores aktorearen kolaborazio berezia baieztatu zen, Vis a vis telesaileko Saray Vargas pertsonaiaren papera eginez, frankizia behin betiko agurtzeko.[20]
Grabazioa
aldatuTelesailaren filmazioa ofizialki 2019ko urriaren 21ean hasi zen Madrilen, baina aurreko astean, urriaren 17an hain zuzen, lehen planoak grabatu ziren. Hilabete batez lapurreta handiarena bezalako kanpo eszenak filmatu ondoren, azaroan filmaketa Almeriara eraman zen. Horrela, Oasis hotelaren kanpoaldeko grabazioa Agua Amargan egin zen, eta Tabernasko basamortuan ere filmatu zen.[21] Hiru astez Almerian egon ondoren, abenduan Madrilera itzuli ziren Adisar Mediaren estudioetan platoko eszenak eta kanpoko beste batzuk filmatzen jarraitzeko. Azkenik, telesailaren filmaketa urtarrilaren 31ko gauean amaitu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «FOX y Globomedia anuncian 'Vis a vis: El oasis', el spin-off con Maggie Civantos y Najwa Nimri» Fórmula TV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' se estrena el 20 de abril en FOX España» Fórmula TV.
- ↑ (Gaztelaniaz) ««Vis a vis: El oasis»: todos los personajes que acompañan a Maca y Zulema en su gran atraco» ABC.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' se estrena líder en FOX España» Fórmula TV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' se convierte en lo más visto del día en FOX España» Fórmula TV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «FOX España copa lo más visto con 'Hawai 5.0' y 'Vis a vis: El oasis'» Fórmula TV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' marca mínimo con 68.000 espectadores» Fórmula TV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' continúa bajando y queda por debajo del top 10 de lo más visto» Fórmula TV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' se cae del ránking de lo más visto» Fórmula TV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' mejora y se sitúa como la décima emisión más vista» Fórmula TV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' se despide cayéndose de lo más visto del día con 29.000 espectadores» Fórmula TV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Vis a vis': FOX anuncia el final definitivo de la serie con su cuarta temporada» Fórmula TV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lágrimas y emoción a flor de piel en redes con la despedida de 'Vis a vis': "El mejor final de la historia"» Fórmula TV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iván Escobar: "El spin-off de 'Vis a vis' depende siempre de Najwa Nimri y Maggie Civantos"» Fórmula TV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «FOX Networks Group y Globomedia (The Mediapro Studio) anuncian la producción de 'Vis a vis: El oasis'» FOX España.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iván Escobar, showrunner de El Oasis: "Nos acusarán de no ser ya Vis a Vis"» Vertele.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iván Escobar presenta 'Vis a vis: El oasis': "Queríamos ver cómo son estas hijas de puta fuera de la cárcel"» Vertele.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' ficha a los argentinos Ana María Picchio y Lucas Ferraro» Fórmula TV.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Vis a vis: El oasis' completa su casting» FOX España.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alba Flores colaborará en 'Vis a vis: El oasis'» FOX España.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las primeras imágenes de las actrices de ‘Vis a Vis’ rodando en Agua Amarga» La Voz de Almería.