Alba Flores

espainiar aktorea

Alba González Villa (Madril, 1986ko urriaren 27a), Alba Flores izenez ezaguna, espainiar aktorea da. Antena 3 telebista kateko Vis a vis eta La casa de papel telesailetan aktore lanetan aritu izan da, besteak beste.

Alba Flores
Alba Flores 2017.jpg
Bizitza
Izen osoa Alba González Villa
Jaiotza Madril1986ko urriaren 27a (34 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea eta zinema zuzendaria

IMDB: nm1699346 Allocine: 519464 Rottentomatoes: celebrity/alba_flores
Twitter: AlbaGlezVilla Instagram: albafloresoficial Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Antonio Flores musikari eta konpositorearen eta Ana Villa antzerki-ekoizlearen alaba bakarra da Alba Flores.[1] Lola Floresen biloba, eta abeslari diren Lolita Flores eta Rosario Floresen iloba; baita Elena Furiase aktorearen lehengusina ere. Hamairu urterekin Interpretazioa ikasten hasi zen Alba Flores, bere familian zegoen alderdi musikala nahiko baztertuta utziz. Zineman, debuta El Calentito (2005) pelikularekin egin zuen; telebistan, berriz, bere lehen aldia El comisario telesailean izan zen, saioko atal batean agertu baitzen 2006an. Pixkanaka, telebista munduan gero eta ezagunagoa egiten joan da, Vis a vis eta La casa de papel bezalako telesailetan egindako lanari esker.

FilmografiaAldatu

ZinemaAldatu

  • 2005. El Calentito. Zuzendaria: Chus Gutiérrez.
  • 2015. La memoria del agua. Zuzendaria: Matías Bize.

TelebistaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Alba Flores Net Worth, Age, Height, Weight, Measurements & Bio» LavishStarsInsight Noiz kontsultatua: 2018-03-19.