Ireki menu nagusia

Victor Bernard Derrecagaix (Baiona, 1833ko irailaren 14a - Paris, 1915eko apirilaren 11) jatorri euskalduneko militar frantsesa izan zen.

Victor Bernard Derrecagaix
Bizitza
Jaiotza Baiona1833ko irailaren 14a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza Angelu1915eko apirilaren 11 (81 urte)
Hezkuntza
Heziketa Ecole Spéciale Militaire de Saint-Cyr Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak armadako ofiziala, historialaria, geografoa eta esploratzailea
Jasotako sariak
Kidetza Société de Géographie Itzuli
Zerbitzu militarra
Gradua divisional general Itzuli
Parte hartutako gatazkak Krimeako Gerra
Frantzia-Prusia Gerra

Krimeako gerran egon ondoren, Aljeriako konkistan parte hartu zuen eta bertan hasi zen topografia-lanak egiten (1856-1867). Parisa itzuli ondoren idazle gisa hasi zen Revue Militaire delakoan. 1870. urtean Prusiaren aurkako gerran hartu zuen parte. 1887an historia-irakasle izan zen Gerra Eskola Nagusian. Bertan, ikasle izan zituen Lehen Mundu Gerran ari izan ziren militar ospetsuenak (Foch, Pétain). Armadako geografia zerbitzuko zuzendaria izan zen. Historia eta biografia militar ugari idatzi zuen (Le maréchal Comte Harispe, 1916). Bere oroitzapenak 1921. urtean eman ziren argitara, bera hil ondoren.

ErreferentziakAldatu