Vera Lewis

aktore estatubatuarra (1873-1956)

Vera Lewis (New York, 1873ko ekainaren 10a-Woodland Hills, Los Angeles, Kalifornia, 1956ko otsailaren 8a) antzerki eta zinema emakume aktore estatubatuarra izan zen. Bere ibilbide nagusia zinema mutuan garatu zuen. 1915 eta 1947 artean 183 filmetan lan egin zuen. Ralph Lewis aktorearekin ezkondu zen.[1]

Vera Lewis

(1942)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVera Mackey
JaiotzaManhattan1873ko ekainaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaWoodland Hills1956ko otsailaren 8a (82 urte)
Hobiratze lekuaHoly Cross Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Familia
Ezkontidea(k)Ralph Lewis
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0507849 Allocine: 9094 Allmovie: p42265
Find a Grave: 134519325 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

New Yorken jaioa, antzerki aktore gisa hasi zen hiri horretan. Zineman bere ibilbidea [[1915] urtean hasi zen 'Hypocrites' filmarekin, [[[Myrtle Stedman]] eta Courtenay Foote protagonista zituelarik. 1915etik 1929 63 ekoizpen mututan aritu zen, horien artean klasikoa den Intolerance filman (1916).[2] Iturri batzuek diotenez, 1915eko The Birth of a Nation filmean ere jardun zuen, baina hori ez da zehatza.

Zinema mutuko beste izar askok ez bezala, Lewisek erraz gainditu zuen zinema soinudunerako trantsizioa, Wide Open filmetik hasita, non Patsy Ruth Miller eta Edward Everett Horton ekin zion. Inoiz lehen izartzat hartua ez bazen ere, guztira 58 filmetan parte hartu zuen 1930eko hamarkadan eta beste 60tan 1940koan.

Vera Lewis 1947an erretiratu zen, Woodland Hillsen (Los Angeles, Kalifornia) bizi zela. 1956ko otsailaren 8an hil zen.

Filmografia aukeratua aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu