Vanessa (izena)
Vanessa emakume izena da, bereziki erabilia Ameriketako Estatu Batuetan, Alemanian eta Brasilen. Jonathan Swift idazle anglo-irlandarrak asmatu zuen Esther Vanhomrighentzat, Swiftek 1708an ezagutu zuena eta zaintzen zuena. Izena Vanhomrighen abizenetik "van" hartuz eta Estherren izenaren "essa" laburpena gehituz sortu zen[1].
1726an, Vanesaren izena, lehen aldiz, Cadenus and Vanessan inprimatua agertu zen, Swiftek Vanhomrighekin zuen harremanari buruzko poema autobiografiko bat. Swiftek olerkia 1713an idatzi zuen, baina Vanhomrigh hil eta hiru urtera argitaratu zen. Vanessa Johan Christian Fabriciusek 1807an tximeleta genero baten izen bezala hartu zuen.
Vanessa Ameriketako Estatu Batuetan 2007an jaiotako nesken 71.izenik ohikoena izan zen. AEBetako neskentzako 200 izen ohikoenen artean egon da 1953tik, eta neskentzako 100 izen ohikoenen artean 1977tik. 1950ean agertu zen lehen aldiz Estatu Batuetako 1.000 nesken izen garrantzitsuenen artean, zerrendan 939. postuan agertu zenean[2].
Alemanian, Vanessa nesken 100 izen ohikoenen artean egon da 1976tik. Izena, ezagunagoa bihurtu zen, eta neskatoentzako zazpigarren izenik ezagunena izan zen 1990eko hamarkadan. Hurrengo urteetan bere ospeak behera egin zuen eta izena 42. postuan sailkatu zen 2000ko hamarkadan[3].
Vanessa izena duten pertsona ezagunak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ DeGategno, Paul, author.. Critical Companion to Jonathan Swift. ISBN 978-1-4381-0851-3. PMC 1108966885. (Noiz kontsultatua: 2020-08-03).
- ↑ OACT. «Popular Baby Names» www.ssa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-08-03).
- ↑ (Alemanez) Vorname Vanessa * Statistik und Herkunft. (Noiz kontsultatua: 2020-08-03).