Vanessa Mendoza Cortés

andorratar psikologoa eta giza eskubideen aldeko aktibista

Vanessa Mendoza Cortés (Andorra1980) psikologoa eta giza eskubideen aldeko aktibista, batez ere emakumeen eskubideak, aborto eskubidea eta LGBT taldearen eskubidek defendatzen ditu. Stop Violències elkarte feministaren lehendakaria da.[1]

Vanessa Mendoza Cortés
Bizitza
JaiotzaAndorra, 1980 (43/44 urte)
Herrialdea Andorra
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
JarduerakLGBT ekintzailea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, abortion rights activist (en) Itzuli eta psikologoa

Ibilbide politikoa aldatu

LGTB eskubideak aldatu

2019an, Vanessa Mendozak, bere elkartetik, lehen Andorra Pride bultzatu zuen.[2]

Aborto eskubidea aldatu

2019ko urrian Genevako Nazio Batuen emakumearen aurkako bereizkeria ezabatzeko batzordearen aurrean (CEDAW batzordea) Andorrako Gobernuaren abortatzeko debekua emakumeen eskubideen urraketa zela salatu zuen. Adierazpen horrengatik, 2020an, Gobernuak, Xavier Espot buru zuela, Fiskaltzaren aurrean salatu zuen Mendoza.[3] Gobernuak kalumniak, difamazioa eta Andorrako erakundeen ospearen aurkako erasoa leporatu zizkion, 30.000 euroko isunarekin. 2020ko abenduaren 2an, Mendozaren abokatuak karguak kentzeko eskatu zuen formalki, baina ukatu egin zitzaion.[4] 2021eko otsailaren 16an, Amnistia Internazionalak Vanessa Mendozari lagundu zion, eta giza eskubideen defentsa-ekintzengatik kriminalizazioarekiko kezka handia agertu zuen.[3][5] Karguak kentzeko eskatzeaz gain, Andorrako gobernuari eskatu zioten:

Neurriak hartzeko, Vanessa Mendoza eta giza eskubideen aldeko beste pertsona batzuek beren legezko lana errepresaliarik eta larderiarik gabe egin ahal izan dezaten.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu