Vanessa Springora (Paris, 1972ko martxoaren 16a ) editore eta idazle frantsesa da .

Vanessa Springora

(2022)
Bizitza
JaiotzaParis1972ko martxoaren 16a (52 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
AitaPatrick Springora
AmaNadine Barbedette
Hezkuntza
HeziketaLycée Fénelon, Paris (en) Itzuli
Paris-Sorbona Unibertsitatea
Escuela Internacional de Cine y Televisión (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakargitaratzailea, film-zuzendaria, idazlea eta editorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria

IMDB: nm2201889 Twitter: vspringora LinkedIn: vanessa-springora-4519a955 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Springorak Le Consentement izeneko liburu autobiografikoa kaleratu zuen 2020an. Bertan Gabriel Matzneff idazleari sexu abusuak egitea leporatzen dio. Liburuak erantzun sendoa izan zuen, MeToo mugimenduaren baitan eta areago literaturaren zirkulu frantziarretan. Alderdi biografikotik, 14 urte zituenean ordurako gizon heldua zen Gabriel Matzneff idazlearekin harremana hasi zuen. Biktima izatearen kontzientzia eza eta ondoren jasandako sufrikario psikologikoa deskribatu izan ditu Springorak.[1] [2]

Ibilbide profesionala

aldatu

Springorak Parisko Lycée Fénelon- en ikasi zuen lehenbizi eta gero literatura ikasi zuen Paris-Sorbona unibertsitatean. 2003an prestakuntza osagarria egin zuen Institut national de l'audiovisuel-en eta film dokumental bat sortu zuen. 2006tik aurrera editore eta argitalpen laguntzaile gisa lan egin zuen Éditions Julliard liburu-argitaletxean. Horrez gain, 2010az geroztik Mazarine Pingeot eta Sophie Nordmann-ek zuzendutako “Nouvelles Mythologies” saila editatu du Éditions Robert Laffont- en. 2019ko abenduaz geroztik Julliard-eko argitalpen negozioa zuzentzen du.

Erreferentziak

aldatu
  1. Bereziartua, Gorka. (2020). «Frantziako mundu literarioak urtetan babestu duen pedofiloa» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
  2. «Springora: onespena, abusua, literatura» basilika.eus (Basilika - Zeelanda Berria (podkast)) (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).

Kanpo estekak

aldatu