Valderejoko natura parkea

Valderejoko natura parkea izen bereko haran eta udalerri-ohian kokatuta dago, Gaubea udalerrian eta Arabako hego-mendebaldean. 3.496 hektareako azalera du. Parkearen egoitza Lalastra herrian dago.

Valderejoko natura parkea
II. maila: parke nazional
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua
Datu orokorrak
Motanatura-parke, naturagune babestua eta parke natural
Azalera3.496 ha
Geografia
Map
Koordenatuak42°54′N 3°12′W / 42.9°N 3.2°W / 42.9; -3.2
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba

1992an izendatu zuten natura parke. Bertan dago Valderejoko Parke Naturalaren Interpretazio Zentroa.

Mendiak

aldatu

Leron (1.240 m), Carrias (1.130 m) eta Vallegrull (1.226 m) mendiek inguratzen dute parkea.

Pagoak, arteak eta pinuak dira zuhaitz-espezie nagusiak.

200 animalia-espezie inguru bizi dira parkean. Guztien artean, berezkoena sai arrea (Gyps fulvus). Halaber, sai zuriak (Neophron percnopterus), erbiak (Lepus capensis), basurdeak (Sus scrofa), belatxinga mokohoriak (Pyrrochorax pyrrochorax), mendi-tuntunak (Prunella collaris), orkatzak (Capreolus capreolus), arrano beltzak (Aquila chrysaetos) eta otso iberikoak (Canis lupus) ere bertan bizi dira.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Galeria

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu